Muskulu-ehuna: funtzioa, osagaiak eta sailkapena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,7 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek muskulu-ehunaren funtzioa, osagaiak eta sailkapena azaltzen ditu. Muskulu-zuntzen egitura, miozuntzexkak eta sarkomera bezalako kontzeptuak ere jorratzen dira. Hiru muskulu-ehun mota (leuna, zerrendatua edo eskeletikoa eta kardiakoa) alderatzen dira, ezaugarriak eta kokapena barne.

Puntos clave

  • Muskulu-ehunak gorputzaren atal ezberdinen mugimendua eragiten du.
  • Muskulu-zuntzen sarkolema da mintza, eta sarkoplasma zitoplasma.
  • Miozuntzexka bakoitza aktinazko 3.000 bat eta miosinazko 1.500 bat harizpiz osatuta dago.
  • Hiru muskulu-ehun mota daude: leuna, zerrendatua edo eskeletikoa eta bihotzeko muskulu-ehuna.
  • Muskulu leunak nahigabeko eta geldo uzkurtzen dira, eta zerrendatuak nahita eta arin.
  • Bihotzeko muskulu-ehunak nahigabekoak dira eta uzkurdura azkarra dute, nukleo bakarrarekin.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Ehun Muskularra

Funtzioa

Muskuluak eratzen ditu. Gorputzaren atal ezberdinen mugimendua eragiten duen ehuna da.

Osagaiak

Zelulak

Muskulu-zuntz deitzen dira. Zelula horien mintza sarkolema deitzen da, eta zitoplasma, sarkoplasma. Sarkoplasman, egitura batzuk (miozuntzexkak) aurkitzen dira. Muskulu-zuntz bakoitzak milaka miozuntzexka ditu.

Miozuntzexka bakoitza aktinazko 3.000 bat harizpiz eta miosinazko 1.500 bat harizpiz osatuta dago. Hari lodiak miosinazkoak dira, eta meheak, aldiz, aktinazkoak. Muskulu-zuntzen uzkurtzeko gaitasuna miozuntzexketan oinarritzen da.

t1tSSlhxygWkwcZil-uPhqlO6fAbtbxpBjp8wRKx

Sailkapena

Hiru muskulu-ehun mota daude:

  • Muskulu-ehun leuna
  • Muskulu-ehun zerrendatua edo eskeletikoa
  • Bihotzeko muskulu-ehuna (Muskulu kardiakoa)

MBqnf9p9hN0ReQtwzbcxvLfhFFMb9oNJUzNCRnc_

Muskulu-ehun leuna

Muskulu-zuntzak fusiformeak (luzexkak eta muturretan estuak) dira. Nukleo bakarra dute erdialdean. Muskulu-ehun leuna ez dago nahitako kontrolpean, hots, ezin dugu nahi dugunean mugitu; nerbio-sistema autonomoaren bidez kontrolatuta dago. Zelulak geldiro uzkurtzen dira.

Sarkoplasmak mikroskopio optikoz ikusten ez diren miozuntzexkak ditu, eta hortik datorkio izena. Uhin peristaltikoak edo uzkurdura erritmikoak egiten dituzte digestio-hodiaren paretetan, odol-basoetan, maskurian, umetoki-paretetan eta abar. Mugimendu horiek hodietatik pasatzen diren produktu eta zelulen igarotzea errazten dute.

Muskulu-ehun zerrendatua edo eskeletikoa

Ornodunen muskuluak eratzen ditu. Hezurren mugimenduetaz arduratzen da. Muskulu-zuntzek nukleo bat baino gehiago dituzte. Sarkoplasman mitokondria ugari agertzen dira. Zelulak arin eta nahita uzkurtzen dira.

Mikroskopio optikoekin aktina eta miosina banda argi eta ilunak txandakatuz kokatuta daudela ikusten da. Itxura horregatik datorkio “zerrendatu” izena.

Muskulu-ehun zerrendatuaren antolakuntza

Miozuntzexkek alde argiagoak eta ilunagoak dituzte:

  • Alde argiek aktinazko harizpiak soilik dituzte, eta horiei I eremua deritzegu.
  • Alde ilunek, bestetik, aktina eta miosinazko zuntzexkak dituzte, eta A eremua deitzen zaie.
  • A eremuaren erdialdean alde argiago bat agertzen da, H eremua (bertan soilik miosinazko hariak agertzen dira).
  • H eremuaren erdialdean M guneak agertzen dira, eta hor miosinazko filamentuak lotzen dira.

Miosinazko harizpietan aktinazko harizpietara abiatzen diren proiekzioak daude. Egitura horiei zubi gurutzatuak deitzen zaie. Aktinazko harizpien eta zubi gurutzatu horien arteko elkarrekintzaren ondorioz, miozuntzexken uzkurdura gertatzen da.

Aktinazko harizpiak Z diskoei atxikita daude. Z disko horiek miosina eta aktina ez diren beste proteina-mota batzuez osaturik daude. Bi Z diskoren artean dagoen miozuntzexkaren atalak sarkomera izena du.

1KdqTuObdiO55KREfwhgLKQymz_E4ebB9Td4d0FE

Antolakuntza Makroskopikoa

Makroskopikoki, muskulu-zuntza endomisio izeneko ehun konektiboz estaltzen da. Muskulu-zuntz batzuk elkartu egiten dira, eta perimisio izeneko ehun konektiboz estaltzen dira. Muskulu-zuntz multzo batzuk elkartu egiten dira, muskulua osatuz. Muskulua epimisio deritzon ehun konektiboz ere estaltzen da. Zorro konektibo guztiek elkartu egiten dira, eta tendoiak eratzen dituzte.

MtoqJRVJO_xHtxJ3jcZ9zDCkzv6Ggmiq04O1W42y

Bihotzeko muskulu-ehuna (Muskulu Kardiakoa)

Zelula labur eta adarkatuez osatuta dago. Elkarren artean lotzen dira, uzkurdura batera egiteko. Zelulak nukleo bakarrekoak dira. Zuntz zerrendatuez eratuta dago. Uzkurdura azkarra eta nahigabekoa da. Bihotzeko paretan eta bihotzaren ondoko odol-baso handietan aurkitzen da muskulu berezi hau.

Fx7YyyCuyxN9u2PR4ZIhpbDpDHUTHYRAFhTiCEag

Muskuluen Ezaugarri Nagusiak: Taula Laburpena

Ehun motaZelulen itxuraNukleo kopuruaItxura zerrendatua (ildaskatua)Uzkurketa azkarra ala geldoaNahitako ala nahigabeko uzkurketaNon aurki daiteke
Muskulu leunaFusiformea (“huso” forma)BakarraEzGeldoaNahigabekoaDigestio, ugalketa eta iraizketa aparatuetan, odol-hodietan, azalean eta barne-organoetan
Muskulu eskeletikoaZilindrikoaBat edo gehiagoBaiBizkorraNahitakoaHezurretan
Muskulu kardiakoaAdarkatua, zilindrikoaBakarraBaiBizkorraNahigabekoaBihotzean eta odol-baso handietan

Preguntas frecuentes

Zer da muskulu-ehun leuna?

Muskulu-zuntz fusiformeez osatutako ehuna da, nahigabeko kontrolpekoa eta geldo uzkurtzen dena. Digestio-hodiaren paretetan eta odol-basoetan aurkitzen da, eta nerbio-sistema autonomoak kontrolatzen du.

Zer da sarkomera?

Miozuntzexkaren atala da, bi Z diskoren artean dagoena. Miozuntzexkaren uzkurdura ahalbidetzen du.

Zergatik deitzen zaio zerrendatua muskulu eskeletikoari?

Mikroskopio optikoarekin aktina eta miosinaren banda argi eta ilunak txandakatuz ikusten direlako.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein muskulu-ehun mota da nahita kontrolatzen dena?
2. Zer osatzen dute aktinazko eta miosinazko harizpiek?
3. Zein muskulu-ehunek du nukleo bakarra eta uzkurdura azkarra eta nahigabekoa?
4. Nola deitzen dira aktinazko harizpiez soilik osatutako alde argiak?
5. Zein ehun konektiboz estaltzen da muskulu-zuntz bakoitza?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.