Gizonezkoen eta emakumezkoen ugaltze-aparatua: egitura, gametoak eta sorkuntza-prozesuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,32 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek gizonezkoen eta emakumezkoen ugaltze-aparatuaren egitura azaltzen du, organo nagusiak eta osagarriak barne. Espermatozoidearen eta obuluaren egitura eta sorkuntza-prozesuak ere jorratzen ditu: espermatogenesia eta obulazioa. Ikasleak ugaltze-sistemaren funtzionamendu orokorra ulertuko du.
Puntos clave
- Barrabilak gonadak dira eta espermatozoideak sortzen dituzte, gorputzean baino 2ºC baxuagoko tenperaturan.
- Espermatozoideak 50-60 mikrometrokoak dira eta burua, lepoa eta isatsa dituzte.
- Espermatogenesia tubulu seminiferoetan gertatzen da, hiru fase nagusirekin: ugaritzea, hazkuntza, heltzea eta bereizketa.
- Obulua zelula esferikoa eta handia da (1,5 mm), eta bere kabuz mugitzen ez dena.
- Obulazioan folikulu heldua apurtu eta obulua obulutegitik askatzen da.
- Umetokia haurdunaldian izaki berria hartzen duen organoa da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
GIZONEZKOEN UGALTZE APARATUA
Gizonezkoen ugaltze-aparatua hainbat atalek osatzen dute:
- Barrabilak: Gonadak dira, espermatozoideak sortzen dituzte. Eskroto deritzon azal-tolestura batean daude, eta gorputzean baino 2ºC baxuago dago, espermatozoideak sortzeko ezinbestekoa baita.
- Zakila: Organo kopulatzailea da. Aurrealdean zabalagoa da, glande deritzona, eta prepuzioak estaltzen du.
- Ugaltze-bideak: Espermatozoideek gorputzetik ateratzeko bidean erabiltzen dituzten hodiak dira: epididimoak, hodi deferenteak eta uretra.
- Guruin erantsiak: Substantzia jariatzen dute ugaltze-aparatuaren barruan. Hauek dira: Semen-besikulak, prostata eta Cowper guruinak.
GIZONEZKOEN GAMETOA: ESPERMATOZOIDEA
Espermatozoideak zelula txikiak dira, 50-60 mikrometrokoak. Espezializatuak eta mugikortasun handikoak dira.
Espermatozoidearen Atalak
- Burua: Nukleoak eta akrosomak osatzen dute. Entzima-substantziak ditu akrosoman, obuluaren inguruko geruza babesgarria zeharkatzeko.
- Lepoa: Zentriolo bat du (flageloaren oinarria), baita mitokondrio ugari ere, mugitzeko beharrezko energia eskuratzeko.
- Isatsa: Bultza egiten du eta flageloak eratzen du.
ESPERMATOGENESIA: Espermatozoidearen Sorkuntza
Espermatogenesia prozesua tubulu seminiferoetan gertatzen da, barrabiletan dauden tubuluetan.
- Ugaritze-fasea: Tubulu seminiferoen paretetan hozi-zelulak daude. Hozi-zelulak zatitu eta espermatogoniak sortzen dituzte.
- Hazkuntza-fasea: Espermatogoniak hazi eta espermatozito bihurtzen dira.
- Heltze-fasea: Espermatozitoak zatitu eta espermatidak sortzen dira.
- Bereizketa-fasea: Espermatidak formaz aldatzen dira eta espermatozoideen itxura hartzen dute.
Barrabiletan sortzen dira. Semena likido zurixka da, espermatozoideek eta guruin erantsietako jariakinek osatzen dutena.
EMAKUMEZKOEN UGALTZE APARATUA
Kanpoko Organo Genitalak (Bulba)
Baginako zuloak, ezpain handiek eta txikiek, eta klitorisak osatzen dute:
- Ezpain handiak: Bi azal-tolestura iletsu dira.
- Ezpain txikiak: Ezpain handien barruan dauden bi azal-tolestura dira.
- Klitorisa: Organo zutikor txikia eta oso sentikorra da, nerbio-bukaera asko dituelako.
Barneko Organo Genitalak
Obulutegia eta ugaltze-bideak dira:
- Obulutegiak: Obuluak sortzen dituzten bi guruin dira.
- Falopioren tronpak: Inbutu formako bi hodi dira, obulutegia eta umetokia lotzen dituztenak. Fimbriak dituzte.
- Bagina: Mukosa batez estalitako gihar-paretak dituen hodi bat da.
- Umetokia: Udare alderantzikatu baten tamaina eta forma du. Izaki berria hartzen du barnean, haurdunaldi osoan.
Ugatzak (Bularrak)
Esnea osatzen dute haurra jaiotzen denean eta bi guruin dira.
EMAKUMEZKOEN GAMETOA: OBULUA
Obulua zelula esferikoa da, oso handia (1,5 mm), eta bere kabuz mugitu ezin dena.
Obuluaren Egitura
- Estalkiak (Bilkinak): Obulutegietatik ateratzen denean, babestu egiten duten zelulak ditu inguruan: koroa erradiatua eta mintz peluzidoa.
- Zitoplasma: Organuluak ditu barnean eta mintz plasmatikoak inguratzen du.
- Nukleoa: Esferikoa da eta nukleolo handi bat du barnean.
OBULAZIOA: Obuluaren Sorkuntza
- Folikulu primarioa: Oso txikia eta heldu gabekoa da, eta obozito primarioa du barnean. Folikulua obulutegiko paretatik gertu dago.
- Folikulu heldua: Handia da eta obozito sekundarioa du barnean.
- Obulazioa: Folikulu heldua apurtu, obulua askatu eta obulutegitik ateratzen da.
- Gorputz luteoa: Obulua irten ondoren folikulu batetik eratzen da. Ernalketarik ez badago, gorputz luteoa degeneratu egiten da. Obulua ernaltzen bada, hazi egiten da, haurdunaldia kontrolatzeko hormonak sortuz.
Preguntas frecuentes
Zer da espermatogenesia?
Espermatogenesia barrabiletako tubulu seminiferoetan gertatzen den espermatozoideen sorkuntza-prozesua da. Ugaritze, hazkuntza, heltze eta bereizketa faseetan banatzen da.
Zer da obulazioa?
Obulazioa folikulu heldua apurtzen denean obulua askatzen den prozesua da. Obulua obulutegitik ateratzen da, eta falopioren tronpara iristen da.
Zer funtzio du gorputz luteoak?
Gorputz luteoa obulua askatu ondoren folikulu batetik eratzen da. Obulua ernaltzen ez bada degeneratzen da; ernaltzen bada, haurdunaldia kontrolatzeko hormonak sortzen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.