Kontu Ikuskaritza: Kontzeptuak, Txostenak eta Talde Lana
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 13,85 KB
Kontu Ikuskaritzako Oinarrizko Kontzeptuak
1. Ebidentzia Nahikoa: Zer Esan Nahi Du?
Ebidentzia alderdi kuantitatiboari dagokio. Kontu-ikuslariaren egiaztapenak eta iradokizunak bermatzea ahalbidetzen duen ebidentzia kantitate nahikoa egotea. Izan ere, kontu-ikuslariak ezin du dagoen ebidentzia guztia eskuratu, azterketaren helburuak betetzen dituenak baizik, bere iritzi profesionalaren arabera betiere.
2. Ebidentzia Egokia: Zer Esan Nahi Du?
Ebidentziaren alderdi kualitatiboari dagokio. Lor daiteke arriskutsua ez den iritzia sortzeko fidagarritasun nahikoa ematen duen segurtasun maila. Kontu-ikuslariak bere iritzi profesionala eta zuhurtasuna erabili behar ditu, garrantzi erlatiboaren eta litekeen arriskuaren kontzeptuak kontuan hartuta.
3. Kontzeptu Hauek Deskribatu: Arrisku Motak
- Berezko Arriskua: Jarduerari, negozio motari, eremu geografikoari eta abarri lotzen zaio. Berezko arrisku altuan eragiten duten faktoreak askotarikoak izan daitezke, hala nola: kontuen izaera, eragiketa mota, langileen kualifikazioa…
- Kontrol Arriskua: Zuzenean barne-kontrolari lotzen zaio, hau da, dauden akatsak eta irregulartasunak ez saihesteari, atzemateari edo zuzentzeari. Kontroleko ahulguneak egoteak hasiera batean kontrol-arriskua handitzen duten faktoreak egon daitezen ekartzen du, eta gune indartsuak, arrisku maila murrizten dute.
- Atzemateko Arriskua: Kontroleko barne-sistemek eta kontu-ikuslariek (ikuskaritzako prozedurak aplikatuta) atzeman ez dituzten akats material handiak egoteko aukera da.
- Ikuskaritza Arriskua: Urteko kontuetan kontu-ikuslariek atzeman ez dituzten errore esanguratsuak egon daitezen arrisku orokorra da, eta kontu-ikuslariaren txostenari aipua kentzen dio. Ikuskaritza arriskua 3 arrisku motaren konbinazioa da.
4. Ebidentzia Eskuratzeko Oinarrizko Teknikak
Ebidentzia eskuratzeko gehien erabiltzen diren oinarrizko teknikak:
- Ikuskaritza fisikoa
- Jakineko kontrolei behatzea
- Galderak
- Kanpoko berrespenak eta ziurtapenak
- Kalkuluak
- Azterketa analitikoaren teknikak
5. Kobratu Beharreko Kontuen Saldoa Egiaztatzeko Ebidentzia
Nahiko ebidentzia.
6. Nola Murrizten Da Atzemateko Arriskua?
Proba errealak egin behar dira.
7. Nola Jardun Behar Du Kontu-Ikuslariak Ebidentziarik Lortzen Ez Badu?
Ez badago egintza garrantzitsu bati buruzko behar adina ebidentziarik, kontu-ikuslariak dagozkion salbuespenak adierazteko betebeharra du, baita, hala badagokio, iritzia ukatzekoa ere.
8. Ebidentziako Elementuak
Ebidentziako elementuak:
- Garrantzia
- Nahikotasuna
- Uniformetasuna
- Adierazgarritasuna/Ordezkatzea
- Kontabilitateko printzipio eta arauekin bat etortzea
9. Lan Orrien Kontzeptua
Kontu-ikuslariak landutako dokumentu horietan erregistratzen da aplikatutako prozeduren bitartez egindako lana, eta kontu-ikuskaritzako txostenerako euskarri dira.
10. Lan Orrien edo Zedulen Oinarrizko Motak
Lan orrien edo zedulen oinarrizko motak:
- Oinarrizko lan orriak: Atal jakin baten laburpena dira, adibidez, aktiboa eta pasiboa edo irabaziak eta galerak.
- Laburtzeko lan orriak: Atal edo esparruko kontuetako bat osatzen da, eta oinarrizko orrien oinarria dira. Laburtzeko orri bat egin behar da balantzeko kontu multzo bakoitzerako eta emaitzaren konturako.
- Xehetasunen lan orriak: Azterketako azken unitatea da. Laburbiltzeko lan orrietako alderdi zehatzak jasotzen dira, eta orri horien oinarritzat balio dute.
11. Lan Orrien Bi Artxibo Motak
Lan orrien bi artxibo motak:
- Aldi baterako artxiboa: Ekitaldi bakoitzean ikuskatu beharreko urteko kontuen gaineko informazioa duten lan orriak taldekatzea.
- Artxibo iraunkorra: Kontu-ikuslariei bezeroen gaineko informazioa ematea ondoz ondoko ikuskaritzarako, urtero egin behar izanik gabe. Hartara, denborak aurrera egin ahala baliozkoa izaten jarrai dezan, aldian behin berrikusi eta eguneratu egin behar da.
12. Artxibo Iraunkorren Abantailak
Artxibo iraunkorren abantailak:
- Aldiko kontuen azterketa eta berrikuspena zehatzagoa izan dadin ahalbidetzen du, aurreko urteetako informazio konparatiboa egoteagatik.
- Bezeroaren langileei urtero galdera berdinak egitea saihesten da.
- Ikuskaritza gauzatzeko eta berrikusteko denbora murrizten da.
- Arazo asko saihesten dira ikuskaritza taldea aldatu behar bada ere.
Kontu-Ikuskaritzako Txostena
1. Kontu-Ikuskaritzako Txostena: Nori Zuzendua eta Nork Eskatua?
Bazkideek edo akziodunek jasotzen dute txostena. Izendapena egin zuen pertsona ere aipatuko da, hartzailea bera ez denean.
2. Irismen Paragrafoan Izan Daitezkeen Bi Muga edo Ezintasun Mota
- Borondatezkoak edo ikuskatutako sozietateak ezarritakoak: Sozietateak informazio jakin bat emateari uko egin diezaioke, edo kontu-ikuskaritzako prozedura jakin batzuk egitea eragotzi, adibidez bankuko saldoak nahiz bezeroen saldoak baieztatzeko eskaera-gutunak bidaltzea eta abar.
- Ustekabekoak edo zirkunstantziek eragindakoak: Enpresarekin zuzenean zerikusirik ez dutenak; esaterako, informatizatutako erregistroak eta/edo artxiboak ustekabean galtzea, dokumentuak halabeharrez hondatzea, etab.
3. Enfasi eta Salbuespen Paragrafoak: Zergatik Ez Nahasi?
Salbuespenen paragrafoan jasotako zirkunstantziek eragina izango dute iritzian, eta enfasi paragrafoan jasotakoek, aldiz, ez.
4. Kontu-Ikuslariaren Iritzi Paragrafoa Txostenean: Aukerak
Paragraforik garrantzitsuena da, eta bertan kontu-ikuslariak urteko kontuen gaineko iritzia emango du, argi eta zehatz; kontu horiek, oro har, alderdi adierazgarrienetatik begiratuta, erakundeko ondarearen eta finantza-egoeraren irudi leiala agertzen duten ala ez esango du.
Halaber, paragrafo horretan esango da kontuak ikuskaritzan oro har onartutako arau eta printzipioekin bat etorriz egin diren edo ez, eta aurreko ekitaldian ezarritakoei dagokienez uniformetasunik izan den.
Edozein salbuespenen jatorria finantza-egoeretan adierazgarria denean, “honako hau salbuetsita” adierazpidea erabiltzea komeni da, eta salbuespena edo salbuespenak oso adierazgarriak direnean, desadostasuna adierazi edo iritziari uko egin beharko dio kontu-ikuslariak.
5. Nahitaezkoa Al Da Kontu-Ikuslariaren Sinadura Txostenean?
Bai. Lana zuzendu duen kontu-ikuslariak sinatu beharko du txostena. Kontu-ikuskaritzako sozietatea bada, lana egin duten ikuslari bazkideek sinatuko dute.
6. Ekitaldi Amaierako Jazoeren Eraginak Finantza-Egoeretan
Eraginak:
- Ebidentzia gehigarria ematen dutenak, ekitaldi-itxieran jada badauden zirkunstantzien gainean; finantza-egoerak aldatzen dituzte. Kasu horretan, kontu-ikuslariak beharrezko doikuntzak proposatu behar ditu, eta iritzia eman.
- Ekitaldia ixtean ezagutzen ez ziren zenbaki-kondizioak, kontuak aldatzen ez dituztenak baina informazio garrantzitsua izan dezaketenak eta kontu-erabiltzaileei jakinarazi behar zaizkienak, oker edo erdizka interpretatu ez daitezen. Kasu honetan, kontu-ikuslariek azalpen-ohar bat jarriko dute memorian eta honako proposamenak:
Proposamenak:
- Doikuntzak: Ageri ez diren edo gaizki kontabilizatuta dauden jazoerak daudenean, emaitzan nahiz ondarean modu kuantitatiboan eragiten dutenak.
- Birsailkatzeak: Jazoerek emaitzan edo ondarean modu kuantitatiboan eragiten ez dutenean, baina alderdi formal edo kualitatiboan eragiten dutenean.
- Oharrak: Memorian informazioa hedatu behar denean.
7. Adierazpen Gutunaren Xedea eta Noiz Entregatu Behar Da?
Gardentasuna bermatzea da bere xedea, bertan administratzaileek adierazten baitute ez diotela kontu-ikuslariari ezer ezkutatu.
Lanaren amaieran egin behar da. Enpresako administratzaileek sinatzen dute, eta kontu-ikuskaritzako txostenaren jaulkipenaren data izan behar du.
8. Zalantza Handiak: Zer Iritzi Mota Emango Du Kontu-Ikuslariak?
Iritzi ukatzea (abstentzioa).
9. Kontu-Ikuslariak Eman Ditzakeen Iritzi Motak
Kontu-ikuslariak eman ditzakeen iritzi motak:
- Aldeko iritzia
- Salbuespen-iritzia
- Desadostasuna
- Iritzi ukatzea
10. Kontu-Ikuskaritzako Txostenaren Ezaugarriak eta Xedea
Ezaugarriak:
- Argia eta sinplea: Txostena irakurtzen duenak ez du ulertzeko zailtasunik izango.
- Zehatza, doia: Txostenaren edukia edozein egoeratan erakuts daitezkeen ebidentzietan oinarritu.
- Laburra: Informazioa laburtu egin behar da. Txostenean ez dira jaso behar funtsezkoak edo garrantzizkoak ez diren egitateak.
- Objektiboa: Txostena jasoko dutenen interesen aurrean inpartziala.
- Aproposa: Atzeratutako txostenek balioa galtzen dute, oso ondo prestatuta egon arren.
- Osoa: Txostenak ez dira bananduta igorri behar; gainera, zati edo elementu guztiak izan behar ditu, informazio osoa emateko.
- Sinesgarria: Konfiantza ematen duena, arauak, legeak eta prozedurak betetzen dituelako.
Xedea:
Egindako lanaren “azken produktua da” eta enpresa bateko finantza-egoeren iritzi teknikoa adierazten du.
Erroreak, Sormenezko Kontabilitatea eta Talde Lana
1. Errorea eta Kontabilitate Efektua: Desberdintasunak
Errorea: Nahi gabe egindako jazoerak edo aipamen ezak (kontabilitateko erregistroetan edo datuetan akats aritmetikoak, printzipioak eta kontabilitateko arauak gaizki ezartzea).
Kontabilitate Efektua: Nahita egindako engainuzko egintza, gehiegizko konfiantza, dolua edo faltsukeria, manipulazioa eta erregistroak nahiz dokumentuak aldatzea, kontabilitate-politikak gaizki ezartzea, lapurtzea, funtsak desbideratzea, etab.
2. Sormenezko Kontabilitatea: Eragina Murrizteko Aspektuak
Kontu-ikuslariak aintzat hartu behar dituen aspektuak:
- Arauen aukerakotasuna duenean, kontabilitateko irizpideak hautatzea.
- Subjektibotasun maila handia duten estimazioak. Balorazio erlatiboak dauden zalantzazko egoerak.
- Ekitaldi batetik bestera kontabilitateko irizpideak aldatzea eta arrazoitutako justifikazioak ematea.
3. Talde Lanaren Kontzeptua
Talde-lana kudeaketa modu bat da. Pertsona batzuek parte hartzen dute (ez banakakoek) eta helburu bateratu bat lortzeko ekarpenak egiten dituzte. Ekarpenak egiteko orduan parekoak izaten dira, baina bakoitzaren parte hartzea desberdina izan ohi da.
4. Lan Taldearen eta Talde Lanaren Arteko Desberdintasuna
- Lan Taldea: Kideek antzeko prestakuntza dute, eta lan berbera egiten dute (ez osagarriak). Pertsona bakoitzak egindako lanaren erantzukizun indibiduala du.
- Talde Lana: Kide bakoitzak arlo zehatz bat menderatzen du, eta proiektuko zati zehatz batean lan egiten du (osagarriak dira). Helburu bateratu bat lortzeko lan egiten dute. Taldeak erantzuten du.
5. Talde Lanaren Printzipioak
Talde-lanaren printzipioak:
- Eskubide eta betebeharren berdintasuna
- Errespetua
- Ondareak partekatzea
- Inplikazioa
- Kohesioa
6. Talde Lanak Sortutako Sinergia: Ideia Gehiago
Sinergia.
7. Komunikazio Falta eta Taldearen Porrota: Eztabaida Eraginkorrak
Kideek kontsulta eta bileretan duten informazioaren kalitatearen araberakoak dira.
8. Bileren Abantailak eta Prestaketa: Eraginkortasuna Taldean
Kontaktu pertsonala lantzen da, komunikazioa erraztu, eta taldea kohesionatzen da. Ondo antolatutako eta zuzendutako bilerak eraginkorrak izan daitezen, behar adina arreta jarri behar zaie. Bilerak laburrak eta eraginkorrak izan behar dira, seriotasunez eta behar den denborarekin prestatuta. Aldizka egin behar dira, kasuak, lan-arauak, koordinazio-mekanismoak eta garrantzizko edozein gai berrikusteko.
9. Motibazioa: Kontzeptua, Helburuak eta Lan Modua
Motibazioa, lanaren gaineko konpromisoa sendotzeko xedez, langileei ilusioa piztu eta/edo indartzeko enpresak egiten dituen ekintza guztiak.
Helburu zorrotzak izan behar dira, baina lortzeko modukoak eta guztientzat ezagunak. Ekintza zehatzak egin behar dira: lortzeko, neurtzeko eta gauzatzeko modukoak.
10. Arrakasta Ospatzea Taldean: Zergatik Da Garrantzitsua?
Talde-sentimendua berresten duelako.
11. Kontu-Ikuskaritzako Taldeko Kideen Baldintzak
Kontu-ikuskaritzako taldeko kideek bete behar dituzten baldintzetako batzuk:
- Ezarritako metodologia arloan profesionalak izatea.
- Azterketak eta sintesiak egiteko gaitasun numerikoa izatea (zenbakiekin trebea izatea).
- Gatazka-egoerak detektatzeko eta konponbideak aurkitzeko gaitasuna izatea.
- Zalantza-egoeretan lan egiteko gai izatea.
- Lankidetza-pentsamoldea indartzeko jarrera, abilezia eta trebetasuna.
- Arazoak konpontzeko borondatea eta dedikazioa.
- Kideei laguntzeko gogoa.
- Gainerakoei errespetua. Norbere ikuspuntuak irmo defendatzen jakitea, gainerakoenak gutxietsi gabe, beti ere tratu gozoan oinarrituta.
- Talde-espiritua, parte hartzera eta taldean lan egitera irekia.
12. Lan Guztiak Taldean Egitea Posible Al Da? Arrazoia
Ez. Lan guztiak ezin dira taldean egin. Jarduera batzuek kontzentrazio berezia eskatzen dute. Hori bai, gai eta lan asko oso konplexuak izaten dira, eta askotan ezin ditu pertsona bakar batek egin; kasu horietan, pertsona batek baino gehiagok egin beharko dituzte.