Kant: Zer da Ilustrazioa? Pentsamendu Askearen Gida

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,57 KB

Zer da Ilustrazioa? Sapere Aude!

Ilustrazioa gizakiaren irteera da, bere kabuz eragindako adingabetasunetik. Ilustrazioaren leloa hau da: "Sapere aude!" (ausartu zaitez zeure kabuz pentsatzera).

Alferkeria eta koldarkeria

Alferkeriagatik edo koldarkeriagatik geratzen da gizadiaren zati handi bat adingabetasunean. Alferkeriak edo koldarkeriak saialdi gehiagorako gogoa kentzen du, norberaren askatasuna baldintzatzen du eta, askotan, adingabetasunera eramaten du.

Adingabetasunetik irteteko zailtasuna

Zaila izaten da gizabanakoarentzat berezko bihurtu zaion adingabetasunetik irtetea. Gutxi batzuek lortzen dute tinko ibiltzea, arrazoia erabiltzea eta adingabetasuna uztea. Adingabe garen bitartean, ez dugu ezer egin behar, ez dugu gure adimena erabiltzen eta horretara ohitzen gara.

Publikoaren ilustrazioa eta askatasuna

Baina litekeena da publiko batek bere burua ilustratzea, betiere askatasuna badute. Pentsamendu-askatasunak posibilitatea ematen dio herriari ilustraziora hurbiltzeko, adingabetasunetik askatutako norbaiten adibidea badute. Hala ere, ibilbide hau poliki egin behar da; bestela, iraultza despotiko batean eror daiteke, antzinako aurreiritziak berri batzuekin ordezkatuz.

Arrazoiaren erabilera publikoa eta pribatua

Ilustrazio honetarako, askatasuna besterik ez da behar. Alde batetik, arrazoiaren erabilera publikoa (pentsamendu askearen erabilera) ez da inoiz murriztu behar, ilustrazioa horren bidez lortzen baita. Bestetik, arrazoiaren erabilera pribatua (funtzionario-postu bati dagokiona) murriztu daiteke ordena mantentzeko.

Badira guztien intereseko jarduera asko non biztanle pasiboak garen. Adibidez, zergak ordaintzeko esaten digutenean, obeditu egin behar dugu. Hala ere, adituak bagara, kritika egin dezakegu gure gogoetak argitaratuz, publikoak epai dezan, gure funtzioa betetzen dugun bitartean.

Elizgizonen eginkizuna eta pentsamendu askea

Apaizari dagokionez, bere elizkideekin duen betebeharra burutu behar du (doktrina irakatsi), baina bere pentsamendu askea murriztu gabe. Bere kontzientzia bortxatua sentitzen badu (pentsatzen duena eta irakasten duena desberdinak direnean), dimititu egin beharko luke.

Kargudun maisuaren (apaizaren) kasuan, arrazoi pribatu eta publikoaren arteko desberdintasuna funtsezkoa da, bestela betikotzera eramango gintuzke.

Etorkizuneko belaunaldiak eta legea

Ezin dugu onartu gure pentsamendu askea murrizten duen ezer, nahiz eta legezko autoritate batetik etorri. Hau egitea krimen bat da hurrengo belaunaldientzat. Erregeak herriaren nahia onartu behar du, inoren erlijio pribatuan sartu gabe; bestela, tirano despotiko bihurtuko litzateke.

Garai ilustratua eta Frederiko II.a

Galdetzen badugu ea garai ilustratu batean bizi garen, erantzuna ezetz da, baina ilustrazio-garai batean gaude. Ilustrazioarekin batera pentsamendu askea dator, eta honekin batera espirituen iraultza, Frederiko II.ak bultzatuta.

Printzea bera ilustratua da erlijio-arazoetan. Ilustrazioak eskatzen du erlijio-kontuetan era askean pentsatzea, beldurrik gabe, zakartasunean mantendu nahi ez bada.

Ondorioa: Gizakiaren duintasuna

Pentsatzeko era aske hau erlijioan eta konstituzio errepublikanoan erabili behar da, murrizketarik gabe. Ilustrazioak norbera bere kabuz pentsatzea ahalbidetzen du, eta horrek gizakiari zor zaion duintasunaz jokatzea dakar. Norberak bere kabuz pentsatzean, herriak ere bere kabuz pentsatzen du, aldaketa izugarria lortuz.