Antzinako Greziar Filosofiaren Garaiak: Historia eta Pentsalariak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,05 KB
Antzinako Greziar Filosofia mendebaldeko filosofiaren jaiotzatik, filosofo presokratikoekin hasi eta filosofia helenistikora arte doan filosofiaren historiaren garaiari deritzo, hau da, K.a. VI. mendetik K.a. 30. urtera arteko aldiari. Zenbaitetan filosofia klasikoa edo antzinako filosofia ere deitzen zaio, pentsamendu erromatarra azken aldi horretan sar daitekeen arren.
Greziar filosofia tradizionalki lau garaitan banatzen da:
- Garai Kosmologikoa: kosmosa da aztergai nagusia.
- Garai Antropologikoa: Natura alde batera utzita, etika eta politika bihurtuko dira beren azterketen erdigune.
- Garai Ontologikoa: Lehen filosofo sistematikoen agerpenarekin (Platon eta Aristoteles) dena ulertzen eta azaltzen duten azalpenak agertzen hasiko dira.
- Garai Helenistikoa: Eskola ezberdinen jaiotza, helenismoaren sinkretismoaren ondorioz.
Eduki-taula
|
Filosofiaren sorrera

Antzinako Grezia Homeroren garaietan
Filosofiaren sorrera Grezian k.a. VI. mendean kokatzen da. Bere jatorri historikoak eta etimologikoak kontuan hartuta, "jakituriaren maitasuna" dugu filosofia, eta, beraz, jakituria da filosofoen helburua. Hitzaren etimologia honakoa litzateke:
- filo → amodioa edo maitasuna da grekoz.
- sofia (sophie) → jakintza edo jakituria.
Horregatik, filosofia jakituriaren maitasun gisa azal daiteke.
Filosofiaren jatorria gizakiak azalpen mitikoak alde batera utzi eta horien ordez azalpen logikoak erabiltzen hasi zenean dago. Azalpen mitikoan jainkoak dira gauza guztien zergatia edo kausa, eta azalpen logikoan, berriz, natura behatu eta ondorio logikoak ateratzen dira. Garai horretan Grezian pentsamendu aldaketa bat gertatu zen. Ordura arte indarrean zeuden azalpen mitikoak kritikatu eta garaiko jakintsuek logosa erabiltzen hasi ziren.
Garai Kosmologikoa: Filosofo aurresokratikoak
Garai honetan filosofoek kosmosa dute aztergai. Kosmosak naturaren osotasuna adierazten du, non gertatzen diren gertaera naturalak lege unibertsal baten araberakoak diren. Hau da, naturan gauzak ez dira nolanahi gertatzen; badago harmonia bat, izan ere lege naturalek agintzen eta zuzentzen baitituzte naturan gertatzen diren aldaketa guztiak. Horregatik, lehenengo filosofoak fisikoak ziren, beraien aztergai nagusia natura baitzen.
Garai honetako filosofoen helburua naturaren arjea bilatzea izan zen, naturaren printzipio materiala, nondik izaki bizidun guztiak sortzen diren, bera iraunkorra izanik. Baina filosofo guztiak ez ziren ados jarri arjea zein izan zitekeen definitzerakoan. Filosofo bakoitzak erantzun desberdinak eman zituen:
- Monistak
- Filosofo hauek arjea bakar bat dagoela esaten dute.
- Tales → ura
- Anaximandros → apeiron (formarik gabeko materia)
- Anaximenes → airea
- Heraklito → sua / naturako osagaien elkarren oposaketa
- Pluralistak
- Filosofo hauek, ordea, arjea bat baino gehiago dagoela esaten dute.
- Anaxagoras → haziak
- Enpedokles → ura, haizea, sua eta lurra
- Atomistak (Demokrito) → atomoak
Garai Antropologikoa
K.a. V. mendean greziar filosofian norabidea aldatzen da, norabide antropologikoa hartuz. Garai honetan filosofoek beste aztergai bat izango dute: gizakia. Harrezkero, ez dira hainbeste kezkatuko kanpoko naturaz, gizakiaren barneko izaeraz baizik, eta hiru izango dira horren inguruan landuko dituzten arloak:
- 1. Antropologia → Zer eta nolakoa da gizakia?
- 2. Etika → Nola jokatu behar du gizakiak zoriontasuna lortzeko?
- 3. Politika → Nola antolatu behar da gizartea gizakien arteko harremanak zuzenak izan daitezen?
Garai honetan sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles ditugu filosofo garrantzitsuenak.
Sofistak
"Sofista" hitzak trebea, maisua eta jakintsua esan nahi du. Eristika zen beren trebetasuna, hau da, ondo hitz egiteko trebezia (oratoria). Irakasle profesionalak ziren eta diru truke irakasten zuten filosofo talde gisa defini daitezke.
Sofisten irakaskuntzaren xedea politikoa zen; hots, asanblada demokratikoetan parte hartu ahal izateko garrantzi handikoa zen jendaurrean ondo hitz egiten jakitea, diskurtso erakargarriak egiten jakitea, eta hori zen sofisten irakaskuntza.
Sofistek gazteei irakasten zieten politikan parte har zezaten, eta horregatik beraiek hezitako gazteak "demagogoak" bihurtu ziren (herritarren engainatzaileak). Sokratesen ustez, oso kaltegarriak izan ziren atenastar demokraziarentzat, atenastar demokrazia suntsitu baitzuten.
Bi sofista izan ziren garrantzitsuenak:
- Protagoras
- Gorgias
Garai Ontologikoa: Platon eta Aristoteles
Bizitza eta obra
Logika
Metafisika
Errealitateaz edo izakiaz arduratzen den zientzia da. Hiru azpiatal ditu:
- Kosmologia
- Psikologia
- Teologia