Errealitatea, Gizakia eta Kultura: Filosofia eta Zientziaren Ikuspegiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,27 KB
Zer da errealitatea?
Errealitatearen jatorria, sailkapenak eta funtsa
Errealitatea latineko “realitas” hitzetik dator, eta hau “res” hitzetik, “gauza” esan nahi duena. “Res” hitza grekerako “substantzia” hitzetik dator (ousia). Beraz, ousia inguratzen gaituen guztia da.
Greziarrentzat gu beste substantzia bat gara, beraz, gu bagara eta errealak gara. Aurrean ditugun gauzak honela sailka ditzakegu:
- Bizidunak eta bizigabeak (objektuak): Bizidunak, adibidez, neska edo mutila, pertsona edo animalia.
- Naturalak eta artifizialak: Naturalak bere kabuz sortzen direnak dira eta artifizialak gizakiaren laguntzaz edo gizakiak zuzenean sortu duena.
Naturalak gara, baina gaitasun teknikoen ondorioz, artifizialaren eta naturalaren artekoak gara. Adibidez, hanka bat galtzen duzunean eta berri bat jartzen dizutenean, hanka berri hori ez da naturala, beraz, natural eta artifizialaren artekoa zara. Gainera, gizakiak gauzak garatu ditu eta gauza artifizialetaz inguratuta gaude. Hasieran gizakiak betebehar naturalak behar zituen, baina orain guk asetzeko modua asmatu dugu (mugikorra, ordenagailua, tabakoa...).
Errealitatearen funtsa eta Jainkoaren arazoa
Errealitateari buruz hitz egiten dugunean, Jainkoan pentsatzen dugu, guk dauzkagun galderei arrazoiak emateko. Baina bi aukera ditugu errealitatearen galderari erantzuteko: lehenengoa ikuspegi materialista, hau da, Big Bang-ak sortu zuela eta hau da zientziak erakusten diguna; edo beste aldetik ikuspegi erlijiosoa, Jainkoak sortu duela mundua.
Aristotelesek ikuspegi teologikoa zuen: berak esaten zuen Jainkoa kontzeptu fisiko bat dela eta ikuspegi materialista zeukan. Erlijio monoteistentzat, jainkoa transzendentea da, hau da, errealitatetik kanpo dagoela eta horregatik sortu duela mundua.
Errealitateari buruzko ikuskera filosofikoak
Ikuspegi estatikoa: Parmenides, Aristoteles eta Platon; ikuspegi dinamikoa: errealitate erlazionala.
Errealitateari buruzko kosmobisio zientifikoak
Hiru ikuspegi zientifiko daude errealitateari buruz: Teleologismoa, mekanizismoa eta kaosaren teoria.
Ikuspegi teleologikoa
Ikuspegi teleologikoak uste du errealitatean ematen diren fenomeno guztiek badutela helburu bat eta ez direla kasualitatez gertatzen. Gure errealitatea zenbaki batzuen menpe dagoela. Zenbaki horiek garrantzitsuak direla gure errealitatea azaltzeko; zenbaki horietako bat aldatuko balitz, ez genuke gauza bera biziko eta errealitatea desberdina izango litzateke.
Grabitatea behar dela esaten du, grabitateak gorputzen harremana kontrolatzen duelako. Gaur egun badago ikuspegi teleologikoa, “doikuntza fina” deitzen dena, eta teoria honek sinesten du errealitatea diseinatuta dagoela eta horretarako diseinatzaile bat behar dela: Jainkoa.
Mekanizismoa
Errealitateari buruzko ikuspegi zientifikoa da. Hauek unibertsoa makinekin konparatzen dute. Unibertsoa makina handi bat dela eta bizidunak ere makinak direla. Gure jokabidean azaltzen da makina baten jokaera. Adibidez: protesiak. Ikuspegi honen defendatzaileak: Descartes eta Newton.
Kaosaren teoria
Kaos hitzak desordena esan nahi du eta kosmos ordena. Kaosaren teoria defendatzen dutenek esaten dute errealitatea desorden bat dela eta aldaketa txiki batek eragin dezakeela sekulako aldaketa handia. Horren metafora gaztelaniazko “el efecto mariposa” da, eta badirudi naturan bi indar borrokatzen daudela: batek kaosera bultzatzen du eta besteak kosmosera.
Gizakiaren sorrera: Fixismoa eta Eboluzioa
Fixismoa
Fixismoaren defendatzaileak Aristoteles eta Cuvier dira. Hauek defendatzen dute natura beti berdina dela eta espezieak ez direla aldatzen, aldatzen garenak gu garela. Kristautasunak fixismoa defendatu zuen. Kristauak liburu sakratuan, “Biblia”-n oinarritzen ziren, Genesian (Bibliaren zatietako bat). Fixismoaren teoria zalantzan jarri zen lehenengo fosilak aurkitu zirenean. Ikusten hasi ziren errealitateak ez zuela datuekin bat egiten, eta horregatik espezie berri batzuk sortu zirela eta beste batzuk desagertu. Aldaketak egon zirela konturatu ziren eta horrek eboluzionismoari hasiera eman zion.
Eboluzioa: Lamarck eta Darwin
Eboluzionismoa eboluzioari buruzko ikuspegia da. Teoria biologiko bat da. Espezieak aldatu egin direla dio, batzuk sortuz eta beste batzuk desagertuz. Honen defendatzaileak Lamarck eta Darwin dira.
- Lamarck: Naturan aldaketak egon direla eta bizidunak egokitu behar direla. Aldaketa hobeak naturari egokitzen direnak direla. Aldaketa hobeak perfektuagoak direla. Uste zuen organoak garatzen eta heredatzen zirela, baina hori EZ da egia. Organoak garatzen direla erabileraren arabera egia da, baina gero horiek heredatzen direla gezurra da.
- Darwin: Honek, Lamarckek bezala, inguruan aldaketak egon zirela uste zuen eta batzuetan aldaketa horien ondorioz, bizirik irauteko baliabideak urriak zirela uste zuen. Adibidez, batzuetan jende gehiago egongo zela baliabideak baino. Borroka horretan indartsuenak irabaziko zuten, naturari hobekien egokitu direnak. Bizirik egoteko aukera gehiago dituenak, aukera gehiago izango ditu ondorengoak izateko eta bere espeziea ez desagertzeko eta horregatik azkenean indartsuenak geratuko dira, eta azkenean espezie hobeak sortuko dira.
Gizakiak sozialak al gara?
Aristotelesen ikuspuntua
Aristotelesek bi arrazoi mota ematen ditu sozialak garela azaltzeko:
- Arrazoi biologikoa: Gizakiak animalia ahulak gara eta sortu garenetik babesa behar izan dugu. Aristotelesen ustez, gizartea eratzeko lehenengo pausoa familia osatzea da eta familia asko elkartuz, herrixka bat sortu zen. Gero hiria. Beraz, gizartearen sorrerak jatorri naturala dauka, eta naturak bultzatu gaitu gizartean bizitzera.
- Argudio arrazionala edo logikoa: Aristoteles ohartzen da gu animalia arrazoidunak garela eta logosa dugula. Hizkuntza dugunok hizkuntzaren bitartez komunikatzen gara besteekin eta horregatik gaitasuna daukagu ongia eta gaizkia bereizteko eta ondorioz bizi hobeagoa lortzeko.
Hobbesen ikuspuntua
Hobbesentzat gure izatea lehiakorra eta berekoia da eta bakarrik gure buruan pentsatzen dugula. Egoera horretan gure bizitza zailagoa da, beti besteen erasoen menpe bizi garelako. Egoera horretatik ateratzeko gizartea sortu genuen eta gizarte hori antolatzeko legeak sortu genituen. Legeak indartsuenak jarri zituzten. Hobbes ez zegoen Aristotelesek esan zuenarekin ados, guk ez daukagulako bakarrik arrazoimena, baizik eta sentimenduak eta gogoa ere baditugu.
Hominizazioa eta Humanizazioa
Ikuspegi biologikoa: Hominizazioa
Hominizazioa deitzen zaio gizakiaren sorrera prozesuari. Prozesu horren bitartez garatu dira gizakiaren faktore fisiko eta biologikoak:
- Bi oinetan ibiltzea: Bizkarrezurrean eta aldakan mutazio bat eman zen.
- Eskuak libre geratzea: Bi hanketan ibiltzean, eskuak libre geratzen dira eta gure eskuak tresnetan bihurtzen dira tresna gehiago sortu ahal izateko.
- Barailhezurra (mandibula) libre geratzea: Horrek beste ondorioak ekarri zituen: ahoa, laringea eta faringea aldatu ziren eta horrek hitz egiten lagundu zigun.
- Zerebralizazioa: Garunaren garapena eta gure arrazoimenaren gaitasuna azkarragoa eta handiagoa.
- Ekumenikotasuna: Gizakia espezie unibertsal batean bihurtu dela, mundu osoan gaudela.
- Heldu gabe jaiotzea: Besteen babesa behar dugulako gizartea sortzeko.
Ikuspegi kulturala: Humanizazioa
Humanizazioa deitzen zaio gure kulturen eta gizartearen sorrerari.
- Teknologia: Guk sortu ditugun tresnak gure betebeharrak errazago asetzeko.
- Gizarte harreman konplexuak: Gizartea antolatzen da era konplexuan bere betebeharrak asetzeko. Adibidez, gurasoek lan egiten dute guk ikasteko.
- Hizkuntza: Bideratzen du gure arteko komunikazioa, baita belaunaldien komunikazioa ere.
Kultura eta Nortasuna
Zer da kultura? Zer harreman dauka gure nortasunarekin? Kultura aniztasunaren aurrean izan daitezkeen jarrerak.
Etika
Zein da gure helburua? Ongi bizitzea.