Akinoko Tomas: Jainkoaren Izaera eta Lege Naturalak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,42 KB
Jainkoaren Izaera
Jainkoa dagoen izakirik perfektuena eta guztiz zuzena dela ezin da zalantzan jarri. Jainkoak existentzia duela frogatu ondoren, Akinoko Tomasek Jainkoaren propietate bereziak azaltzen ditu. Gizakiak bizitzarako ezinbestekoa du gidaria, bere bizitza zuzenduko duen erreferentzia. Pertsonak Jainkoarengan aurkituko dute nahi eta nahiezkoa duten salbatzailea, babesa. Jainkoa gu guztion sortzaile izanik, bera obeditzera behartuta gaude. Gure esker ona Jainkoa obedituz gauzatuko dugu.
Bestetik, Jainkoa betierekoa da, ez du hasiera eta ez amaierarik. Jainkoa ez da sekula desagertuko. Gainera, Jainkoa infinitua da dituen gaitasunetan. Sorkuntzaren, naturaren eta heriotzaren misterioak berak ezagutzen ditu. Jainkoak maite gaitu eta guk fededun izan beharko genuke.
Errealitatea Jainkoak sortu duenez, Jainkoa bera da existentziaren bermatzaile nagusia. Bai pentsamendu aldetik eta baita sinesmen erlijioso aldetik ere, Jainkoaren figura existentziaren ardatza dela esaten digu Akinoko Tomasek.
Etika eta Politika: Lege Naturalak
Unibertsoa Jainkoaren sorkuntza delako, Jainkoak lege natural zehatz batzuk ezarri zituen unibertsoaren garapena zuzena izan zedin.
Unibertsoaz gain, Jainkoak pertsonak sortu zituen. Pertsona horiei borondatea izateko aukera eman zien eta, honetaz gain, arrazoizko gaitasuna. Gizakiak, hortaz, bizidun moralak dira; hau da, borondatea dutelako erabakiak hartzen dituzte eta haien joerak zuzenak izateko aukerak dituzte.
Ikuspuntu honetatik, Aristotelesen eragina suma daiteke. Pertsonak helburuak dituela aitortzeak eta bere erabakiak jokabide etikoak praktikatu behar dituztela adierazteak filosofiaren betidaniko aldarrikapena da.
Jatorrizko Bekatuagatik gizakiak bizitzan hainbat erabaki hartzen ditu eta, hauek zuzenak izan daitezen, kristau izan behar da. Arrazoimenak fede kristauari kasu egin behar dio eta, horretarako, Jainkoak lege natural moralak eskaintzen dizkigu. Jainkoak nahi duelako, bere borondatea delako, pertsonek kristauak izan behar dute. Jainkoak sortutako legeak, esate baterako, lege moral naturalak, zintzo bete behar dira. Moraltasun kristauaren arauak ezer zalantzan jarri gabe bete behar dira. Planteamendu honek, berriz ere, kristau teologiaren nagusitasuna eta arrazoiketa filosofikoaren menpekotasuna erakusten du.
Aipa ditzagun zeintzuk diren Akinoko Tomasek aurkezten dizkigun hiru lege natural nagusiak:
Kontserbazioaren aldeko lege naturalak: Jainkoa da bizitza eta heriotza kudeatzen dituen bakarra (buruaz beste egitea, eutanasia eta antzekoak bekatu oso larriak lirateke, biziraupenaren kontrakoak).
Ugalketarako lege naturala: Bizitzak aurrera egin dezan, Jainkoak espezie edo bizidun desberdinak ugaltzea nahi du. Gizakia sortzean, eta Jatorrizko Bekatua gertatu zenean (Adan eta Eva), Jainkoak belaunaldi berriak ekartzeko agindua ematen die gizakiei. Ondoren, Jainkoak ezarritako agindu moraletan oinarriturik, gurasoek seme-alabak hezi beharko lituzkete (heziketa erlijiosoa).