Kant-en teoria etikoa eta enpirismoa: azterketa konparatiboa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,21 KB

Kant-en teoria etikoa eta enpirismoa: azterketa konparatiboa

Sarrera: Caesar non est supra grammaticos

Caesar non est supra grammaticos esaerak dioenez, ez dago inor gramatika arauetatik gorago. Arau hauek bezala, lege moralak ere unibertsalak izan behar dute, Kant-en arabera.

Kant-en teoria morala

Kant-en etika

Immanuel Kant-ek bere Arrazoi Praktikoaren Kritika lanean azaltzen du bere etika. Haren ustez, arrazoia ezagutzaren teoria ez ezik, ezagutzaren praktika ere bada. Arrazoi teorikoaren bidez izana ezagutzen dugu; arrazoi praktikoaren bidez, aldiz, izan behar dena. Biak bat egiten dute lege naturalak a priori eraikitzen direla arrazoi teorikoan; eta arrazoi praktikoan, aurretik onartutako lege moralen eraginpean jokatzen dugula.

Kontzientzia morala

Pentsamendu kantiarraren arabera, gizakiak eredu idealen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak (onak/gaiztoak). Kontzientzia moral honen ardatza lege morala da. Arrazoi teorikoan agertzen diren legeak behartzaile eta deskribatzaileak dira. Arrazoi praktikoaren legeak, aldiz, exijentzia bat agertzen dute; exijentzia horiei ez obeditzeko aukera dugu; eginbeharra adierazten dute. Honegatik, ekintzari eta moralari buruzko proposizioak agindu moduan ematen zaizkigu, eta Kantek inperatiboak deitzen die. Hiru ezaugarri dituzte:

  • A priorikoa, ez enpirikoa: Inperatibo moralak ez du helbururik ez biderik ezartzen; ez du esaten zer egin behar dugun, baizik eta nola jokatu behar dugun.
  • Kategorikoa, ez hipotetikoa: Inperatibo hipotetikoek helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte; baina ez dute balio unibertsalik, helburu hori bete nahi dutenentzat soilik baitituzte.
  • Autonomoa, ez heteronomoa: Subjektuak ezartzen dio agindua bere buruari, arrazoiaz kanpoko ezeren menpe jarri gabe.

Autonomia morala

Subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza, arrazoiaz kanpoko ezeren menpe jarri gabe. Lege morala arrazoiaren autonomiatik eratorri behar da. Horregatik, ezerk ezin dio gizabanakoari aginpide moralik inposatu. Erregeak ere ez du eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan bere mendekoei ezer agintzeko.

«Caesar non est supra grammaticos»: Erromako enperadoreak erabaki politikoak edo ekonomikoak inposa ditzake. Baina ez du ezagutza eta aginpiderik mendekoei latindar hizkuntza nola erabili behar duten esateko. Zeregin hau gramatikariei dagokie, eta hauek erabakitzen dute erabilera zuzena. Subjektu bakoitzak du bere buruari agindu morala ezarri behar diona, inoren inposiziorik gabe. Beraz, agindu morala autonomoa da. Kant-en arabera, etikaren oinarria nahimenaren autonomian dago.

Inperatibo kategorikoen formulazioa

Agindu kategorikoak jarrera jakin bat edukitzeko agintzen duten printzipioak (lege praktikoak) dira. Ez dituzte ondorioak kontuan hartzen, baizik eta a priori formari soilik erreparatzen diote. Beraz, unibertsaltasunaren ezaugarria dute lege moralek. Inperatibo kategorikoen formulazioa: “Jokatu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”.

Inperatibo kategorikoen postulatuak

Arrazoi praktikoan ezinbestekoak (sine qua non) dira Jainkoa, arima eta askatasuna ideiak. Hauek ekintza morala ahalbidetzen duten a priori presuposizioak dira. Hau da, arrazoiak bultzatzen gaitu hiru ideia horietan existitzen direla pentsatzera (fede arrazionala izatera), horrela morala izateko.

  • Askatasuna: Arrazoiak egiteko aukera ematen du, egin daitekeela ikusten duenean. Lege moralen sortzaileak izan gaitezke, aske bagara. Askatasunik ez badago, arrazoiak ezin dezake jokabideaz judizio moralik egin.
  • Arimaren hilezkortasuna: Hil ondorengo bizitzaren itxaropena daukagunez, gure esperantzak heriotzarekin topo egiten du.
  • Jainkoa: Naturako edertasuna ikustean sortzen da jainkoarenganako sinesmena. Baita bertutea eta zoriontasunaren arteko loturan sinesteko ere; jainkoaren sinesmenaren premia du gizakiak.

Enpirismoa

Enpirismoa XVII-XVIII. mendeetan Britainia Handian garatu zen filosofia korrontea izan zen. Enpirismoko egile aipagarrienak Locke, Berkeley eta Hume dira.

Enpirismoaren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

  • Esperientzia da ezagutzaren iturria. Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den “tabula rasa” bat da, eta horregatik ukatzen ditu enpirismoak arrazionalismoak onartzen dituen jatorrizko ideiak.
  • Esperientzia bera da giza adimenaren muga. Esperientziatik haratago joanez gero, seguruena denaren esparruan sartzen garela.
  • Arrazoia arrazoi kritikoa da (bere mugak eta posibilitateak aztertzen ditu), eta eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.

Enpirismoa Lockengatik Humengaino

John Locke (XVII. mendea)

Locke enpirismoaren sortzailea izan zen. Ezagutza osoa esperientzian oinarritzen da eta hartatik eratortzen da. Ideia hitzak hainbat adiera ditu Lockerentzat: sentipenezko datuak eta kontzeptu unibertsalak. Hautematen edo ezagutzen dugun guztia (sentipenak, nozio abstraktuak…) ideia da Lockerentzat. Ez dugu ezagutzen ideietatik kanpo dagoen errealitatea. Gure ideiak kanpo-errealitate horren errepresentazioak dira. Lockek bi eratako ideiak bereizten ditu:

  • Ideia bakunak: Sentipenetik edo gogoetatik heltzen zaizkio gogamenari. Sentipenetik iristen diren ideien artean gogamenean zentzu bakarraz sartzen direnak (koloreak, usaina, formak…) eta zentzu anitzen bitartez sartzen direnak. Badira ere gogoeta hutsetik eratortzen diren ideiak, eta sentipenetik eta gogoetatik eratortzen direnak.
  • Ideia konplexuak: Pentsamenduak edo gogamenak ideia konplexuak lantzen ditu, ideia bakunak hartuz eta konbinatuz. Hiru motatakoak izan daitezke: substantzia-ideiak, modu-ideiak eta erlazio-ideiak.

George Berkeley (XVII-XVIII. mendeak)

Berkeley Lockeren arazoa gainditzen saiatzen da: ideiak hautematean, ez ditugu gauza sentigarrien irudiak hautematen, gauza sentigarriak berak baizik. Objektu sentigarriek ez dute inolaz ere bere baitan existentzia absoluturik. Ideiak adimenetik kanpo dauden errealitatearen errepresentazio hutsak dira. Espirituak dira substantzia bakarrak, eta espirituaren izatea hautematean datza. Pentsamenduak ez ditu gure ideiak sortzen; Jainkoa izan daiteke ideien kausa.

David Hume (XVIII. mendea)

Lockek bezala, Humek ere esperientziatik eratorrarazten ditu gogamenaren eduki guztiak. Humek pertzepzioak hitza erabiltzen du gogamenaren edo pentsamenduaren edukiak izendatzeko. Eta bi sailetan banatzen ditu:

  • Inpresioak: Esperientziaren datu zuzenekoak (arartegabekoak) zentzumenen bidezko pertzepzio sentikorrak dira.
  • Ideiak: Adimenean edo arrazoimenean ditugun inpresioen kopiak edo irudi gutxituak dira. Ideiak inpresioetatik eratortzen dira. Beraz, gure ezagutza esperientziaren datu “arartegabekoetatik” eratortzen da. Bai inpresioak bai ideiak bakunak edo konplexuak izan daitezke.