Ramon Saizarbitoria eta Mikel Zarate: bizitza eta lanak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 9,54 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek bi idazle euskaldun aurkezten ditu: Ramon Saizarbitoria eta Mikel Zarate. Saizarbitoriaren bizitza eta bere lehen eleberria, Egunero hasten delako (1969), azaltzen ditu, baita frankismo garaian idatzitako Ehun metro (1976) ere. Zarateren bizitza, narratiba eta poesia lanak aurkezten ditu. Ikasleak idazle bakoitzaren lan nagusiak eta estiloa ikasiko ditu.
Puntos clave
- Ramon Saizarbitoria Donostian jaio zen 1944an, eta soziologoa da lanbidez.
- Egunero hasten delako (1969) euskal nobela modernoaren mugarrietako bat da, eta abortuaren gaia lantzen du.
- Ehun metro (1976) frankismo garaian idatzi zen, eta ETAko militante baten jazarpena eta heriotza kontatzen ditu.
- Mikel Zarate (1933-1979) abadea eta irakaslea izan zen, eta narratiba eta olerkigintza landu zituen.
- Haurgintza minetan (1973) errealitateko elementuen metaforaz osatutako alegoria da.
- Zaratek tradizioa eta berrikuntza uztartzen jakin zuen, eta batuaren alde zegoen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
RAMON SAIZARBITORIA
BIZITZA:
Donostian jaio 1944ko apirilaren 21ean. Soziologoa lanbidez, Donostiako SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria izan da, eta soziologiaren arloko liburu ugari argitaratu Bere lan ibilbideagatik Eusko Jaurlaritzako I. Sustatu Saria jaso 1994an. Joan den mendeko 60ko hamarkadan hasi zen literaturarekiko harremanak izaten: aurrena artikuluak idatziz; geroxeago, 1969an, Lur argitaletxea sortu Gabriel Aresti, Mikel Lasa, Ibon Sarasola eta Arantxa Urretabizkaiarekin batera.
“EGUNERO HASTEN DELAKO” 1969
Idatzitako 1. Eleberria. Euskal nobela modernoaren mugarrietako bat izan zen, bere estilo berritzaileagatik eta lantzen zituen gaiengatik. Eleberriak Gisèle izeneko neska gaztearen bidaia eta gorabeherak kontatzen ditu, haurdun geratu ondoren abortatzeko asmoarekin. Hari nagusi horrekin batera, pertsonaia ezezagun baten etengabeko elkarrizketa garatzen da eleberrian zehar, lehenengo pertsonan, hirugarren pertsona bati zuzenduz baina erantzunik jaso gabe eta nolabait Gisèleren kontakizunarekin loturik dagoena. Abortua eta horren inguruko problematika pertsonal eta soziala dira eleberriaren gai nagusiak, baita maitasuna eta sexu harremanak, bakardadea, hezkuntza eta beste gizarte-gaiak ere lantzen dira. Saizarbitoriaren estiloa arina, saltaria, bizkorra da, elkarrizketak izan ohi diren bezalaxe.
“EHUN METRO” 1976
100 metro izenburua duen eleberria Ramon Saizarbitoriaren eskutik sortutako bigarrena da. 100 metro-k 1976. Urtean izan zuen lehenengo argitarapena, baina antza denez, 1973.Erako idatzita zegoen. Hortaz, frankismo garaian idatzitako nobela dela kontuan hartu behar dugu, argitaratzeko idazleak Franco hil arte itxaron behar izan zuen arren. Franco hil ondoren argitaratu zen lehenengo aldiz, baina honek ez du esan nahi zentsurarekin arazorik izan ez zuenik, zeren plazaratu zenean epailearen aginduz bahituta egon baitzen lehenengo argitarapen hura. Nobela honetan kontatzen den argumentuaren ardatza ETAko militante batek Donostiako Konstituzio Plazan (nobelan "18 de Julio" du izena plazak, garaiko izen ofiziala alegia) pairatzen duen jazarpena da, apenas bizpahiru minutu irauten duen jazarpena, eta poliziaren tiroen ondorioz haren heriotzarekin amaitzen dena. Gaiaren muinean, beraz, euskal gizartea hainbat urtetan astindu duen gatazkaren adibide bat eskaintzen zaigu, eta alde horretatik begiratuta, ez da harrigarria halako istorioa kontatzen duen nobela batek bere garaian agintarien susmoak piztea.
BESTE ZENBAIT LAN
Hamaika pauso (1995), Kandinskyren tradizioa (2003)
MIKEL ZARATE(1933-1979)
BIZITZA
Gizarteko arazoek asko arduratzen zuten Lezamako idazlea, euskararen etorkizunak bereziki. Abade eta irakaslea izan zen: euskara irakasle Derioko Magisteritza Eskolan eta Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean eta Literatura irakasle Deustuko Unibertsitatean. Elizako kanta eta irakaskuntzako liburuak, linguistika eta artikuluez gain narratiba eta olerkigintza landu zituen. Bi poema liburu hauek idatzi zituen: “higidura berdez”1977 eta bizipenen bultzadaz” 1978 an. Tradizioa eta berrikuntza biak maisuki uztartzen jakin zuen. Euskalkiei dagokionez, batuaren aldekoa zen, euskalkiez aberastu beharra zegoela uste zuen.
NARRATIBA
“Haurgintza minetan” 1973
Errealitateko elementuen metaforaz osaturiko alegoria bat da.
Estilo aldetik, herri tradizioaren zantzuak nonhai ageri dira: kantuak, errefrauak, bertsoak, errefrauak, hitz-jokoak…
Salaketa soziala, hizkera bizia eta umorea ez dira falta nobelan.
“Ipuin antzeko alegi mingotsak” 1973
Ipuin honetan azpimarratzekoak dira pertsonaiaen izandapenak, hitz-jokoak, soinu jokoak, irudien taxuketa.
Preguntas frecuentes
Noiz argitaratu zen Ehun metro eleberria?
1976an argitaratu zen, baina 1973rako idatzita zegoen. Frankismo garaian idatzi zen, eta Franco hil arte itxaron behar izan zuen argitaratzeko. Lehenengo argitarapena epailearen aginduz bahitu zen.
Zein gai ditu Egunero hasten delako eleberriak?
Abortua eta horren inguruko problematika pertsonal eta soziala dira gai nagusiak. Maitasuna, sexu harremanak, bakardadea eta hezkuntza ere lantzen dira.
Zein lan idatzi zituen Mikel Zaratek?
Higidura berdez (1977) eta bizipenen bultzadaz (1978) poema liburuak idatzi zituen. Narratiban, Haurgintza minetan (1973) eta Ipuin antzeko alegi mingotsak (1973) ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.