Euskal Herriko mendeko olerkaritza: Aitzol, Lizardi, Lauaxeta, Aresti eta Mirande
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 13,67 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak XX. mendeko euskal olerkaritza aztertzen du, diktadura garaiko egoera politiko eta kulturaletik abiatuta. Aitzol, Lizardi, Lauaxeta, Aresti, Jean Mirande eta Sarrionandiaren bizitza, lanak eta ezaugarri nagusiak azaltzen ditu. Ikasleak autore bakoitzaren gaiak, hizkera poetikoa eta euskararen erabilera ulertuko ditu.
Puntos clave
- Diktadura garaian abertzaletasuna jazarpena jasan zuen, eta kulturgintzak indar handia hartu zuen euskal abertzaletasuna zabaltzeko.
- Aitzolek 1926an Euskaltzaleak elkartea antolatu zuen.
- Lizardik (Jose Maria Agirre, 1896, Zarautz) Biotz begietan (1932) eta Umezurtz olerkiak (1934) argitaratu zituen; aranismoaren eredua erabili zuen.
- Lauaxetak Bide Barrijak (1931) eta Arrats-beran (1935) argitaratu zituen; sinbolismoaren eragina nabari da lehen liburuan.
- Arestik Harri eta Herri (1964) lan nabarmena argitaratu zuen, eta euskara batuaren alde borrokatu zuen.
- Mirandek Haur besoetakoa nobela idatzi zuen (1954an idatzia, 1971n argitaratua); Gabriel Arestik hitzaurrea egin zion.
- Sarrionandiaren lanen artean Izuen gordelekuen barrena, Marinel zaharrak eta Gartzelako poemak daude; horma da Gartzelako poemen metafora nagusia.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
XX. MENDEKO OLERKARITZA
1.Egoera politiko eta kulturala
Primo de Riveraren diktadura zela eta, politikoki abertzaletasunak jazarpena sufritu zuen, baina egoera horretan kulturgintzak berebiziko indarra eta garrantzia hartu zuen euskal abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko. Diktadura ostean, berpizkunde prozesuan, nazio-izaera goratzen zuten poesiek indarra hartu zuten eta olerkiaz gain bestelako kultur adierazpenak ere: antzerkiak, eleberriak... Kulturak gorakada izan zuen frankistek garaitu arte.
2.Euskaltzaleak elkartea.Jarduerak
Aitzolek (1926an) Euskaltzaleak elkartea antolatu zuen. Orixek euskal kontzeptismoa lantzen zuen. Lauaxetak eta Lizardik kultur ekintzaile gisa eta poeta gisa jarduten zuten. Horren adierazgarri izan ziren Olerti egunak.
AITZOL
3. Bizitza.Ogibidea.Garrantzia. Aitzolen jarrera olerkia motak zirela eta
Jose Ariztimuño (1896-1936) Tolosan jaiotako apaiza, nazionalismoaren lerroetan kokatu zen, gerra zibilean nazionalek atxilotu eta torturatu ondoren fusilatu zuten.
Aitzolek hasieran modernotasun horren alde egin zuen. Baina konturatu zen ikuspegi horrekin argitaratutako olerkiak molde tradizionaletik urrun zeudela eta ez zutela eraginik herrian. Beraz, berritze hori herriaren tradizio literarioa kontuan hartuz egin behar zela aldarrikatu zuen.
LIZARDI
4. Izena.Bizitza. Ikasketak. Jarduerak
Jose Maria Agirre (Xabier Lizardi) 1896an Zarautzen. Legelari-ikasketak egin zituen Madrilen eta ondoren gerente lanetan jardun zuen bizitza guztian. Lizardik oso jarduera desberdinak izan zituen bizitzan: enpresa gizona, idazlea, kultur eragilea eta politikaria izan zen. EAJko militantea izanik Madrilgo gorteetan diputatu izatera iritsi zen
5.Lizardiren poemak. Non agertzen ziren? Noiz argitaratu zituen.Zein izenbururekin?
Haren poemak aldizkaritan agertzeaz gain, liburu bakarra argitaratu zuen: Biotz begietan izenekoa 1932an. Hil ondoren, berak utzitako poemekin beste liburu bat argitaratu zen: Umezurtz olerkiak 1934an.
6. Hil ondorengo poemak eta beste motatako lanak
Hil ondoren, berak utzitako poemekin beste liburu bat argitaratu zen: Umezurtz olerkiak 1934an. Horrez gain, beste arlo batzuetan ere aritu zen, hala nola, Antzerki lanak egin zituen (Bi ahizpak 1932) eta prosa ere idatzi zuen (Itz Lauz).
7. Garaiko euskararen inguruko eztabaidan zein jarrera defendatzen zuen Lizardik?
Berritzaile eta klasikoen eztabaidan, euskara herrikoia eta euskara berria, jasoa, lantzen zutenen artean, Lizardik guztien beharra defendatu zuen, Euskal Herriak behar zuen kultur berpizkundean guztientzako lana ikusten zuelako: bertsolarientzat, euskara herrikoian idazten zuenarentzat… Baina berak, euskara jasoaren alde egin zuen bere lanetan.
8. Lizardiren hizkera poetikoa. Ezaugarri nagusiak.Figura literarioak
Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, garrantzia emanez olerkiaren musikaltasunari. Horrekin batera euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen baita zenbait figura literario erabiltzen zituen (Metafora, pertsonifikazioa, sinestesiak, zangalatrauak…). Hizkuntza aldetik, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuen.
9.Lizardiren poesiaren gaiak
Naturaren pertsonifikazioa mundu berezi bat sortuz, bizitza eta heriotzaren inguruko gaiak jorratuko ditu baita familiaren ingurukoak eta herriaren eta euskararen kezkak ere.
LAUAXETA
10. Izena.Bizitza.Ogibidea.Ikasketak
Esteban Urkiaga. Durangoko Jesuitetan egin zituen ikasketak. Gero jesuita egiteko, Loiolara joan zen eta han hasi zen euskal lanak idazten. Ondoren hori utzi eta Bilbora joan zen.Ordutik aurrera Euzkadi egunkarian asper gabe idatzi zuen. Gernika bonbardaketaren ondoren atxilotu eta fusilatu egin zuten.
11.Bere lehen liburua.Data, ezaugarri nagusiak, eraginak. Gaiak
Bide Barrijak. Bilbao 1931. Euskaraz eta erdaraz. 142 poesia. Liburu honetan Frantses sinbolisten joera erakusten du. Bertan adierazi nahi du olerkia berarentzat benetako gauzen ezagutza lortzeko bidea dela. Bertan dauden olerkiak leunak eta apainak dira. Orokorrean jorratutako gaiak: Maitasuna, abertzaletasuna, denboraren pasada eta hedonismoa.
12.Bigarren liburua. Data, ezaugarri nagusiak
Arrats-beran. Bilbo 1935. 40 olerki. Olerki didaktikoagoak idatziko ditu, iturri herritarragoetatik hartuko ditu baliabide literarioak. Gai politikoak ageriago baita gai arinak eta alaiak.
13.Lauaxetaren euskararen ezaugarriak
Bizkaieraz idazten du. Aranismoaren hizkuntza modoiloa gutxi estimatzen ziren garai hartan. Kasu honetan aranismoa bizkaieran txertatzen du.
ARESTI
14. Bizitza
Euskarazko idazle eta poeta izan zen. XX.Mendeko euskal literaturaren berritzaile nagusienetako bat da. Gurasoak “euskaldun galduak “ zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen. 1954an lehenengo poemak argitaratu zituen eta geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena argitaratu zuen: Harri eta Herri.
15.Aresti eta euskara
Hasiera hasieratik euskara batu eta normaldu baten alde borrokatu zuen sutsuki
16. Arestik landu zituen generoak
Arestik literaturako genero guztiak jorratu zituen: Poesia, Narrazioa, teatroa eta saiakera. Horrez gain, itzultzaile bikaina izan zen eta zenbait lan euskarara itzuli zituen.
17. Arestiren ideologia
Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta Nazionalen artean banatzen ziren. Beti unibertsaltasuna eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta eraso asko jasan behar izan zituen.
18- Arestiren olerkigintzaren sailkapena
Olerkigintza bi aro desberdinetan sailka daitezke
Aro sinbolista: gizaki modernoaren irudi triste eta zibilizazioaren deskalabruaren adierazpena
Aro soziala: Kale gorriko arazo arruntak, giza arazoen isla eta injustizien salaketa minberarekin batera, euskararen kezka bizia da.
19. Arestiren obraren ezaugarri nagusiak
Obraren ezaugarri nagusiak:
Herri hizkera aldeko konpromisoaNeurri tradizionalarekin batera, bertso librea. Aldi berean, bertsolaritza, kopla zahar eta herri-kantuen ezaugarri formalak. Batuaren aldeko apustua
Kontzientzia iraultzailea, Erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka
Gune poetiko berriak Euskal Herriari
JEAN MIRANDE
20. Bizitza:Euskara eta beste hizkuntzekiko harremana
Euskal idazlea izan zen. Hogei urterekin hartu zuen euskaraz ikasteko erabakia, eta harrez geroztik gurasoekin beti euskara zuberotarrean mintzatu zen. Hogei bat hizkuntza zekizkien, eta haietan anitzetan literatura lanak argitaratu zituen. Bere bizitzaren azkenaldian baztertuta sentitu zen eta euskaraz idazteari utzi zion.
21.Poesiaz aparteko Miranderen beste lanak
berak sortutako ipuinez gain beste autoren zenbait ipuin itzuli zituen. Horrez gain igela aldizkaria argitaratu zuen baita nobela bat idatzi zuen, bertan poesia kritika heri literatura eta beste gaien inguruko artikuluak jaso zituen.
22. Miranderen nobela. Izena. Data. Argudioa.Hitzaurrea
Nobela: Haur besoetakoa (1954 an idatzia eta 1971an argitaratua). Pedofilia, intzestua eta suizidioa bezalako gaiak lantzen ditu, ohitura tradizionalen eta moral judu-kristauaren kontrako testu bortitza bihurtuz. Nabokoven Lolitarekin alderatua izan da. Gabriel Aresti arduratu zen eleberriari hitzaurrea egiteaz
23. Miranderen poesiaren gaiak eta bizitzaren aurreko jarrera
Hiru gai nagusi bereiz daitezke: Heriotza, paganismoa eta abertzaletasuna. Poema askotan bere jarrera nihista nabarmentzen da. Eskuin zein ezkerreko abertzaletasuna kritikatzen zituen. Parisen, laikotasunaren hiriburuan hazi eta bizi izanak, eragina du haren lanetan.
24.Miranderen poesien euskara eta ezaugarriak
Bere obrak ulertzen zailak dira, hizkuntza finkatu barik baitzegoen. Hasieran lapurtera klasikoa erabili zuen eta gipuzkera gero. Poesiaren formari dagokionez, era askotako neurri eta baliabideak erabiltzen ditu. Neurriari dagokionez, neurri tradizionalak erabiltzen zituen.
SARRIONANDIA
21.Bizitza
Iurretan jaio zen. Euskall filologian lizentziadun, aldizkari askotako kolaboratzaile, itzultzaile , irakasle eta euskailtzana izan zen. Kartzelan egona, eta 85etik harrezkero iheslari. Pott bandaren sortzaileetakoa izan zen
22.Lanak
Bi arlo jorratu zituen, prosa eta olerkia. Olerki lanen artean garrantzitsuenak:Izuen gordelekuen barrena,Marinel Zaharrak,Gartzelako poemak,Poema bilduma
23. Izuen gordelekuetan barrena.Ezaugarriak
Lehen etapak kultismoak markatzen du. Metaliteratura da, hau da, nork berea sortzeko besteren literaturan oinarritzea da. Liburu horretan, herrialde horietan ikusitakoa norberak etxean bizi duenarekin konparatzen da. Estetika neosinbolista ederki datorkio bere helbururako.
24.Marinel zaharrak. Ezaugarriak
Ordura arte berak idatzitakoaren antologia kritikoa da. Bertan aurretik ateratako liburu batetik aukeraketa zaindua egiten du eta kartzelan egindakoak eta ihesaldikoak eransten ditu. Obra honek haren lanaren begirada osoa eskaintzen du: kartzelatu aurrekoa, kartzelakoa eta ihesaldikoa.
25. Gartzelako poemak.Metafora nagusia
Horma da metafora nagusia. Bidaiak higidura dakar baita aire berriak ere, hormak aldiz, gelditasuna eta berdintasuna. Geldirik egoteak abantailak ere baditu, geldi eta beti berdin dagoenak barrenera begiratzeko aukera du. Kartzela autobiografiarekin biltzen da.
26.Beste lanak
Olerkiak idazteaz gain prosan ere eman ditu hainbat liburu, haietatik Narrazioak arrakastatsuenetarikoa. Saiakera antzeko liburuak ere argitaratu ditu, adibidez, Ni ez naiz hemengoa. Gazteentzako literaturan ere badu idatzirik, Kolosala izango da nobela ezagunena. Azkenik, Lagun izoztua nobela, Kritika saria jaso zuena.
Preguntas frecuentes
Zer eragin izan zuen Primo de Riveraren diktaduak euskal kulturgintzan?
Diktaduran abertzaletasuna jazarpena jasan zuen, baina kulturgintzak indar handia hartu zuen euskal abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko. Diktadura ostean poesia nazio-izaera goratzen hasi zen, frankistek garaitu arte.
Zein izan ziren Lizardiren liburu nagusiak?
Lizardik Biotz begietan (1932) argitaratu zuen, bere bizitzan argitaratu zuen liburu bakarra. Hil ondoren Umezurtz olerkiak (1934) argitaratu zen, berak utzitako poemekin.
Zer defendatu zuen Aresti euskararen inguruan?
Aresti euskara batu eta normaldu baten alde borrokatu zen sutsuki. Bere lanetan Batuaren aldeko apustua egin zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.