Ez Dok Amairu taldea: euskal kantagintza berriaren historia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,21 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak euskarak hezkuntzan, kulturan, kalean eta literaturan duen egoera laburbiltzen du, eta batez ere Ez Dok Amairu taldearen sorrera, ibilbidea eta eragina azaltzen ditu. Euskal Kanta Berria mugimenduaren eta euskal olerkigintzaren bilakaera ere aipatzen da, 1960ko hamarkadatik XXI. mendera arte.

Puntos clave

  • Ez Dok Amairu taldea 1965ean sortu zen, tradizioan oinarritutako kultura moderno sendoa egiteko asmoz.
  • Taldea 1972an desegin zen; ondoren kide ohiek euskal musikaren eta kulturaren erreferentzia bihurtu ziren.
  • Euskal Kanta Berria (1961-1972) nazioarteko folk mugimenduaren eraginez sortu zen, eta Mixel Labéguerie izan zen aintzindari nagusia.
  • Euskal olerkigintzan modernitatea Jon Mirandek eta Gabriel Arestik ekarri zuten, eta 1980ko hamarkadan Bernardo Atxagak poesia urbanoaren oinarriak ezarri zituen.
  • Ikastolek euskararen presentzia hezkuntzan abiarazi zuten, eta gaur egun euskaraz ikasten duten ikasle kopurua handia da.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

HEZKUNTZA


-Gaur egun hezkuntza-
Sisteman euskarak daukan presentzia ikastolek abiarazi zuten, eredua hezkuntza osora hedatu da eta euskaraz ikasten duten ikasle kopurua handia da.


-Etorkizuneko erronka ikasle guztiak euskararekin eroso sentitzea izango da: ez dadila euskara izan ikasteko tresna soila.

-Inmigrazioa faktore garrantzitsua da gaur egun, eta hala izango da gero ere. Euskara naturaltasunez etorri berrien ahotan entzutea eta haiek hizkuntza baliagarritzat onartzea da helburuetako bat.  


Hitz egiten al duzu euskaraz eskola-orduetatik kanpo? Non eta noiz erabiltzen duzu, eta non eta noiz ez?


KULTURA


-Euskaraz egiten den kulturagintzak, literatura, musika, zinema, bertsolaritza jakin beharko du mundu gero eta globalizatuago batean hizkuntza-komunitate txiki baten ahotsa plazaratzen.


-Euskaldunak baliabide gutxiago dituzte esparru guztietan. Horregatik, euskara zertan den indartsua eta zertan den ahula aztertu beharko da.


-Hori guztia egin beharko du bere ezaugarriak galdu gabe, eta era berean, gaur egungo gizartearen eskarietara moldatuz. Izan ere, kultura handien kopia hutsa egiten saiatuz gero jendeak beti joko baitu originalera.


KALEA


-Azken hamarkadetan jendeak euskara ikasteko eta euskaraz ikasteko aukera izan du. Orain falta da jendeak euskaraz hitz egitea. Eta horretarako ezinbestekoa izango da euskarak kalea irabaz dezan.


-Euskarak balio beharko du dibertitzeko eta haserretzeko, hitz gozoak esateko eta biraoak botatzeko.


-Euskalkietan egon daiteke euskara erabilgarriago horren iturri garrantzitsua.


-Hizkuntza zaharra da Euskara. Munduan diren hizkuntza zaharrenetakoa. Atzera begira egon gabe, hizkuntza zaharrak berria izaten jakin beharko du garai berriotan.


LITERATURA


OLERKARITZATIK KANTAGINTZARA


Olerkiak kantuz


-Gure kantutegia nahiko luzea da eta sasoi guztietako bertso eta olerkiz osatuta dago. Linguae Vasconum Primitiae (1545) liburuko zenbait bertso kantuz ikasi ditugu, eta kantuz heldu zaizkigu.


-1960az geroztik letrak bildu eta abestiok gugana heltzea ahalbidetu duten kantariak izan dira.


-1960ko hamarkadan, nazioarteko folk mugimenduaren eraginez sortu zen Euskal Kanta Berria (1961-1972). Euskal herritarren kezka politiko eta sozialak islatu zituen kantagintza berriak. Kantagintza berriaren aintzindaria Mixel Labéguerie, iparraldeko kantariak izan zen, eragin handia izan baitzuen gainerako artista eta kantari guztiengan.


Ez Dok Amairu


-Ez Dok Amairu taldea 1965. Urtean sortu zen, Euskal Herrian tradizioan oinarritutako kultura molde modernoak eta sendoak osatzeko asmoz. Hasierahasieran Benito Lertxundik, Xabier Letek, Lourdes Iriondok, Mikel Laboak eta Julen Lekuonak osatu zuten. Geroago, Artze anaiak, Jose Angel Irigarai eta beste batzuk hurbildu zitzaizkien.


-Euskararen aldeko konpromisozko urte haietan, lehenengo urratsetan beste herrietako kantu ospetsuak euskaratu ere egin ziren, jendeak euskaraz kanta zitzan. Beste kantu asko euskal kantutegi zaharretatik atera zituzten eta sasoi hartako olerkarien hitzak musikatu zituzten.


-1972. Urtean desegin zen taldea. Ordutik, bertan parte hartu zuten hainbat kidek beren ibilbideari jarraitu zioten, eta egun erreferentzia bihurtu dira euskal musikaren eta kulturaren arloan.


Eta ondoren, zer?


-Ez Dok Amairu taldea desagertuz geroztik, hainbat musika-talde eta kantari aritu dira sasoian sasoiko olerkarien letrak abesten. Areago, olerkariek ere abestietarako letrak idatzi dituzten askotan. Adbz:

·Oskorri (Gabriel Aresti)

·Itoitze (Atxaga)

·Hertzainak (Itxaro Borda)

·KenZazpi (Xabier Lete)


Olerkaritza gaur egun


-1960ko hamarkadan: Euskal olerkigintzara modernitatea Jon Miranderen eta Gabriel Arestiren eskutik heldu zen haiekin sartu ziren gurera sinbolismoaren oihartzunak eta poesia soziala.


-1960ko hamarkadan: Abangoardia sartu zuen olerkigintzan Jose Anton Artze.


-1980ko hamarkadan haize berriak ekarri zituen olerkigintzara eta idazle horietako bat Bernardo Atxaga izan zen. Atxagaren Etiopia (1978) lanak iraultza berria ekarri zuen, poesia urbanoaren oinarriak ezarri baitzituen. Beste idazlea Joseba Sarrionandia izan zen.


-90eko hamarkadan Susa taldeko olerkariek surrealismoz bustitako poesia bilduma osatu zuten. Talde horretan daude, besteak beste, Xabier Montoia , Itxaro Borda eta Iñigo Aranbarri.


-XXI. Mendearen atari honetan, idazle gazteen olerki-bildumak eman dira argitara. Egile gazte horietako batzuk hauek dira: Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Castillo Suarez eta Igor Estankona.


Preguntas frecuentes

Noiz sortu zen Ez Dok Amairu taldea?

Ez Dok Amairu taldea 1965ean sortu zen, Euskal Herrian tradizioan oinarritutako kultura molde moderno eta sendoak osatzeko asmoz.

Noiz desegin zen Ez Dok Amairu?

Taldea 1972an desegin zen. Ordutik, bertako kide askok beren ibilbideari jarraitu zioten.

Nor izan zen Euskal Kanta Berriaren aintzindaria?

Mixel Labéguerie, iparraldeko kantaria, izan zen kantagintza berriaren aintzindaria, eta eragin handia izan zuen gainerako artisten eta kantarien gainean.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz sortu zen Ez Dok Amairu taldea?
2. Zein urtetan desegin zen taldea?
3. Nor izan zen Euskal Kanta Berriaren aintzindaria?
4. Zein idazlek ezarri zituen poesia urbanoaren oinarriak 1980ko hamarkadan?
5. Zein talde da Susa taldeko olerkarien artean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.