Jakintza Motak eta Filosofiaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,36 KB

Jakintza Motak

  • Jakintza arrunta: Eguneroko esperientzian du oinarria.
  • Jakintza zientifikoa: Egitateen zergatia bilatzen du, eta sistematikoa, kritikoa eta zehatza da.
  • Jakintza teknikoa: Mundua menperatzea eta kontrolatzea bilatzen du. Zientziak eta teknikak elkarri eragiten diote.
  • Jakintza filosofikoa: Arrazoizko ezagutza da, frogapen logikoetan oinarritzen da.
  • Jakintza artistikoa: Errealitatea ezagutzeko erak dira.
  • Jakintza erlijiosoa: Erlijio-sinesmenak bizipenen emaitzak dira.

Filosofiaren Sorrera

K.a. VI. mendean sortu zen Greziako Jonian.

Sophos bat zeregin batean ikasia zen norbait zen. Bere ezagutzak besteei erakusteaz gain, sophia edo jakinduriaren jabe izateak gobernatzeko eskubideak ematen zien. Jakinduria edo sophia ez da edukitzen; bilatu egiten da.

Jakintza Mitikoa

Narrazio bat da. Kosmosa eta gizakiak kosmos honetan duen tokia interpretatzen da. Alegiazko denbora batean gertatzen da.

Antzinako greziarrentzat gizakia naturaren menpe bizi zen; hau da, natura botere sakratua eta kaotikoa zen. Naturako fenomenoak jainkoekin erlazionatzen zituzten. Gizakiek errituen bitartez lor zezaketen jainkoen mesedeak.

Ezaugarriak

  • Oinarririk gabeko pentsamendua: Erantzunak irudimenezkoak dira, frogatu gabeko baieztapenak. Baieztatzen duena egia izan daiteke edo ez.
  • Pentsamendu akritikoa: Baieztapena egitean ez du aztertzen egin behar den bidea egokia den ala ez.
  • Pentsamendu arauemailea: Arau bat ezartzen du mitoak.
  • Legitimazio soziala: Gizartearen antolakuntza eta estratifikazioa legitimatzen du.
  • Pentsamendu antropomorfikoa: Jainkoek gizakien itxura hartzen zuten; hau da, portaera gizakiena bezalakoa.
  • Pentsamendu konprometitua: Jainkoekin eta heroiekin lotzen du gizakia. Kulturaren eta errituen bitartez jainkoak erakartzen saiatzen da.
  • Pentsamendu ahistorikoa: Giza komunitate bateko garai eta toki guztietako kideentzako baliagarria da.
  • Pentsamendu anonimoa: Antzinatik dator eta oroimen kolektiboaren emaitza da.

Jakintza Filosofikoa

Filosofiaren sorrera K.a. VI. mendean zenbait baldintza historikori esker gertatu zen.

Gizakiak jakin-mina du, egia jakiteko gosea. Aisialdirako aukera duen gizakiak gogoeta bultzatzen du. Munduko gauzak mirestetik datorkio gizakiari.

Testuinguru soziopolitikoari esker sortu zen filosofia: beste kulturekin harremanak izatea, diruaren erabilera, aldaketa soziopolitikoak...

Lehen filosofoek arrazoiaz fidatzea erabaki zuten errealitatea interpretatzeko eta planteatutako arazoei erantzuteko.

Ezaugarriak

  • Arrazoi kritikoa eta logikoa: Arrazoia errealitateari egokitzen zaio eta pentsamenduaren hariak koherentzia mantentzen du.
  • Errotikoa eta azkena:
    • Erro: Errealitatea bere sustraitik adierazten du.
    • Azkena: Errealitatea gizakiok ezagutu dezakegunaren muga.
  • Jakintza historikoa: Jakintza filosofikoa mugagabea da. Testuinguru desberdinekin garatu den jakintza izaten da. Historian zehar etengabe osatzen doa.
  • Jakintza unibertsala: Errealitate osoaz dihardu.
  • Jakintza profanoa: Filosofiak sakratuaz galdetzen du, baina ez hura gurtzeko gogoa.
  • Jakintza arauemailea: Komunitatearen bizitza bideratu behar duten arauak ezartzen ditu.

Metodoak

  • Esperientziaren eta arrazoimenaren metodoa: Zentzumenetan eta arrazoimenean oinarritzen da.
  • Enpirismoaren metodoa: Metodo induktiboa da; ideia guztien sorburua sentipenetan dago.
  • Metodo arrazionalista: Ezagutzaren jatorria arrazoiaren erabilera da. Metodo deduktiboa da; egi nabariak lortzen ditu.
  • Metodo transzendentala.
  • Hizkuntza azterketaren metodoa.
  • Metodo hermeneutikoa.

Filosofiaren Adarrak

  • Filosofia teorikoa: Errealitatearen ezagutzaz dihardu.
  • Filosofia praktikoa: Gizakiok zoriontsu izateko aukeratu behar dugunaz hitz egiten du.

Jakintza Zientifikoa

Ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa da. Zientzia askotan banatuta agertzen da, eta horietako bakoitza errealitatearen atal baten espezializazioa da.

Filosofia Zertarako?

  • Giza helburuak aztertzeko: Arrazoiak galdetu beharko du zein diren gizabanakoak bere ekintzak bideratzean aurrean izan behar dituen helburuak.
  • Dogmak desegiteko: Dogmak desegiteko lagungarriak diren irizpideak ematen dizkigu. Dogma kritikarik onartzen ez duen baieztapen bat da.
  • Hausnarketa bultzatzeko: Filosofia hausnarketa da, gogoeta eta gertaerak lasaitasunez aztertzen ditu. Horrek hobeto ezagutzeko eta giza bizitza hobeto bideratzeko balio du.
  • Argudiatzeko: Eginkizun kritikoa betetzean argudiatzen saiatzen da; hau da, bere ikuspegiaren arrazoiak ematen ahalegintzen da.