Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Jatorria Aro Modernoan
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,88 KB
Arrazionalismoa eta Enpirismoaren Ezaugarri Orokorrak
Arrazionalismoa eta enpirismoa Aro Modernoan eratu ziren pentsamolde-sistema nagusiak dira. Ezagutzaren jatorriaren inguruan dituzten jarrerak guztiz kontrajarriak dira. Bestalde, zientzia berriak errealitatearekiko ikuspegi berri bat gauzatu zuen, eta honek Filosofia Modernoaren sorrera ekarri zuen. Horrela, Filosofia Modernoaren arazoa ezagutzaren arazoa bihurtu zen.
Arrazionalismo Modernoa: Jatorria eta Filosofoak
Arrazionalismo modernoa Frantzian sortutako korronte filosofikoa da, René Descartesen eskutik sortua. Descartesez gain, pentsamendu hau bultzatu zuten beste filosofo batzuk Wolf, Spinoza eta Leibniz izan ziren.
Arrazionalisten Ezaugarri Nagusiak
- Arrazoimenean konfiantza osoa: Arrazoimena da gizakiarentzako ezagutza iturri bakarra. Zentzumenak ez dira fidagarriak, eta esperientzia, nahiz eta praktikan baliagarria izan, ez da unibertsala, eta ezin da zientziatzat hartu.
- Jatorrizko ideien existentzia: Ezagutzaren jatorri diren ideiak giza adimenean kokatzen dira (Ideia Inklinatuak).
- Metodo matematikoa: Errealitatea aurkitzeko metodoa metodo matematikoan aurkitu zuten, bi helbururekin: akatsak saihestea eta jakintza osoa batuko zuen sistema bat lortzea.
- Errealitatearen eta arrazoimenaren identitatea: Errealitateko eta arrazoiaren jatorrizko ideiak bat datoz.
Enpirismoa: Jatorria eta Bultzatzaileak
Enpirismoa, Arrazionalismoaren garai berean, Ingalaterran sortu zen, John Lockeren eskutik. Enpirismoaren beste bultzatzaileetako bat David Hume izan zen, korronte honen jarraitzaile erradikalenetakoa.
Enpiristen Ezaugarri Nagusiak
- Esperientzia, ezagutza ororen jatorria: Gure adimena hasiera batean tabula rasa (ohol huts) baten modukoa da, eta esperientziaren bidez betetzen joaten da. Tesi honek jatorrizko ideien existentzia ukatzen du.
- Esperientzia, ezagutzaren muga: Esperientzia ezagutzaren iturria izateaz gain, muga ere bada. Zentzumenetatik hauteman dezakeguna soilik da ezagutza.
- Metafisikaren bazterketa: Esperientziatik kanpo dauden errealitateak (askatasuna, arima, etab.) ezin direnez ezagutu, filosofiaren eremua murriztu eta metafisika baztertu egiten da.
Humeren Eszeptizismo Moderatua
Aurreko tesien ondorioz, iraganari buruz soilik hitz egin dezakegu, ez etorkizunari buruz. Horregatik, eratu beharko diren legeak probableak izango dira, ez beharrezkoak.
Honen ondorioz sortzen da Humeren eszeptizismo moderatua: Munduan ez dago ezagutza ziurrik, baina mundurik ez dagoela esatea zentzugabekeria denez, munduaren existentziaren inguruan ziurra balitz bezala jokatu behar dugu maila praktikoan.