Kant arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 26,49 KB

KANT:

1.Datu Biografikoak:(2.1/2.2)

Immanuel Kant
1724an jaio zen Prusiako Königsberg hiriburuan eta 81 Urterekin hil zen. Bere familia erdi-mailako burgesiakoa zen, balio moral eta Erlijio zorrotzekoa, protestantea. Bere irakurketa eta inspirazioen artean, Garrantzitsuenak hauek izan ziren: Newtonen fisika, garaiko filosofo Razionalista (Leibniz) eta enpiristak (Hume), eta baita filosofiako ilustratuak (Rousseau). Arlo guztiekiko interesa izan zuen, bere espiritu entziklopedista Azpimarratzekoa da.

1740 eta 1746 urteen artean, Logika eta Metafisika ikasi zituen Königsbergeko unibertsitatean. Hala ere, 1770 arte ez zuen Metafisika eta Logikari buruzko katedraren bidez lanposturik lortu. Kantek Königsbergeko Unibertsitatean irakasten 40 urte eman zituen, Logika, Metafisika, Geografia, Matematika, Natur zientziak… Ilustrazioko Jakintzen bildumak bultzaturik, Filosofian zein zientzia moralean izan zuen interesa baita ere. Gainera, Frantziako Iraultzaren eta Estatu Batuen independentziaren alde agertu zen.

Gainera, Kanten bizitzan zehar, oso garrantzitsua izan zen XVIII. Mendeetan Eman zen Ilustrazioan. Argiaren mendean, adimen eta arrazoiari esker egia, ezagutza lortzeko mugimendu berrian murgilduta, kutura hedatzeko. Aurreko Mendeetan (Erdi Aroan) guzti hau erlijioaren eskuetan baitzegoen eta orain Botere hau galtzen hasi zen. Kant ilustrazioaren alde agertu zen, arrazoiaren erabilera autonomoaren alde. Korronte hau Britainia Handian hasi zen arren, Alemaniara ere heldu zen, eta Prusiako Federiko II.A Handiak bultzatutako Mugimendua izan zen. Kant, gainera XVIII. Mendeko pentsalari nagusia da Humerekin batera: filosofia, kritika bezala.

Ideia politikoei dagokionez, zuzenbide estatu bat bermatuko da, hots, Konstituzio zibila, horrela guztientzako eskubideak eskainiz eta estatu forma Onena errepublika dela defendatuko dute. Botere banaketa bat ere izango da, Absolutismoarekin amaituz, legegilea eta betearazlea bereiziz. Bukatzeko Herritarren artean berdintasun erlatiboa egongo da, emakumea ez.

Aipatzeko da ere aita oso gazte zenean hil zitzaiola eta laster hasi zela Klase partikularrak ematen dirua lortzeko helburuarekin. Kant ere oso-oso metodikoa Zen eta ez zen inoiz bere hiriburutik irten. Bizitza ia osoa eman zuen ikasten Zein irakurtzen, hori ere izan zen ez ezkontzeko arrazoietako bat.  

2. Ilustrazioaren Ezaugarri nagusiak:(2.3)

Ilustrazioa edo argiaren mendea, XVIII. Mendean Britainia Handian, Frantzian eta Alemanian garatu zen joera filosofiko, erlijioso eta kulturala Da. Erdi Aroko tradizioaren aurrean arrazoiaren garrantzia defendatu zuten, Aurrerapausoak eman ahal izateko. Mugimendu honen ezaugarriak hurrengo hauek Dira:

* Arrazoiaren eredu berria: Alde batetik, arrazoi enpirikoa eta analitikoa Dago, eta honetan esperimentu eta gertakariak nagusitzen dira. Esperientziatik Abiatzen da ezagutza zientifikoa. Aureko ezagutza espekulatibo, teologikoaren Aurka dagoena. Beste alde batetik, arrazoi kritikoa dago, eta hau kanpoko Aginpideen aurka (autoritate, aurreiritzi…) eta arrazoi beraren autokritikan (esperientziak ezartzen ditu mugak)oinarrituta dago, ez aurreko tradizioetan. Azkenik, arrazoi autonomoa dago, arrazoia gizakiaren gidari bakarra defendatzen Duena, ezagutza arloan ez ezik, publikoan zein pribatuan.

* Aurrerapena: Aurrerapen zientifikoek ikuskera baikorra ematen diete Ilustratuei. Historia da gizakien etengabeko perfekziorantz (aurrerapenerantz) Daraman bidea. Arrazoiaren bidez, zoriontasuna lor dezakegula uste dute. Hobkuntza etengabea, dinamikoa.

* Tolerantzia: Aurreko zentzuraren aurka. Ilustrazioak gizartean Erreformaren eta tolerantziaren alde jokatzen badu ere, politikoki Kontserbadorea da. Honek argi uzten ditu burgesiaren mugak: ausartak erlijio Kontuetan baina koldarrak politikan. Kontratu sozialari buruzko teoriak Hedatzen badira ere, bakar batzuek defendatzen dituzte ideia demokratiko eta Berdinzaleak (Rousseau).

* Erlijio arrazoiduna: Ilustratuentzat, erlijio arrazionala da: gizakiak Ezin du Jainkoa ezagutu eta jainkoa berbera da erlijio guztietan. Ez dute Errebelazioa onartzen irrazionala baita. Erlijio arrazoidun eta naturalari Deismo deritzo.

* Askatasuna: Kantentzat pentsamendu eta adierazpen askatasuna ezinbesteko Baldintzak dira arrazoi publikoaren erabilerarako eta heldutasunerako, eta Baita ere noski gizadiaren aurrerapenerako. Kantek erlijio-askatasuna Defendatzen du eta haren ustez, erregeak herritarrek legeak hobetzeko egiten Dituzten proposamen arrazoituak onartu behar ditu.

* Naturala: Kantek naturala bilatzen du bere filosofian, mundu fisikoa eta Giza mundua bereizita ere, naturala ona den guztia delako. Alde batetik, mundu Fisikoan, Newtonen eredua onartzen du, hau da, lege naturalek zuzentzen dituzte Fenomeno guztiak (determinismoa). Beste alde batetik, mundu gizatiarrean, Gizakiek askatasunez jokatzea da naturala, eta gizakiren natura kidetasuna eta Taldearen beharra da eta horiek berekoikeria, botere-nahia eta jabetza-grina Aseezinen aurka jokatzen dute. Hala ere, giza naturaren berezitasun paradoxiko Hau da giza ahalmenak garatzera bultzatzen duena.

3.Sapere aude:(2.1/2.2)

“Sapere aude” latindar esamoldearen esanahi Zuzena “ausart zaitez pentsatzera” da. Era berean “izan adore zeure kabuz Arrazoia erabiltzeko” ere itzuli daiteke. Oso ezaguna da Kantek bere “Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna” idazlanaren zati garrantzitsu baten Protagonista baita. Hala ere, Kant ez zen izan lehena esamolde hau erabili Zuena. Aurretiaz, K.A.I.Mendean,Horaziok bere II.Epistolan sartu zuen “ondo Hasi denak erdia bakarrik egin du: ausart zaitez pentsatzera”.

Kanten iritzian, autonomiak bereizten ditu gizakiak, erabaki pertsonalak Hartzeko gaitasunak bereizten gaitu beste izakietatik. Era autonomoan jarduteak, Adingabetasuna atzean utziz, gizakia heldutasunera iritsi dela adierazten du; Hau da, gizabanakoa bere kabuz pentsatzen ausartzen dela, irizpide pertsonala Duela eta bere buruaren jabe dela. Era autonomoan jarduteak heteronomia atzean Uzten dela esan nahi du, besteen iritziak kontuan hartu gabe jardutea.

Bere ustez oso gutxik lortzen dute heldutasun preziatu hau, hainbat arrazoi Direla eta: alferkeria, koldarkeria, botere antilustratuaren mehatxua, ohitura Falta edota  aurreiritziengatik. Bestalde Adingabetasun honen abantailak eta desabantailak ere bereizten ditu. Abantaila Nagusia, pentsatzeko ardura hori beste batek hartzen duenez erosoa dela eta Desabantaila, gizartea orokorrean garatzen ez dela.

Kantek dioenez, Ilustrazio garaia gizadiaren adingabetasuna atzean uzteko Garaia da, gizakia bere kabuz pentsatzen hastekoa. Bere artikuluan esaten duen Moduan: “Ilustrazioa, gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik”. Adingabetasuna, besteren gidaritza gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna Da. Norbera errudun dela, adingabetasunaren zergatia ez datza adimenik ezean, Nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun ezean baizik. Beraz, ausart zaitez pentsatzera (Sapere aude) da ilustrazioaren esana.

4. Arrazoimenaren erabilera publiko eta pribatua :

(2.1/2.2)

Filosofia kantiarraren arabera, arrazoiaren erabilera bitan banatzen da: Publikoa eta pribatua. Publikoa gizarteak hobetzeko asmoz kritikatzea da, Pertsona izatea eta aditu den norbaitek publikoaren aurrean egiten duena: Adierazpen askatasuna. Eta pribatua bestalde bakoitzak bere jarduera betetzea, Profesionala izatea.

Arrazoi publikoa askea izan behar du beti, pribatua aldiz, mugatu egiten da Sarritan. Honen inguruan mintzatzen da Kant bere “Zer da ilustrazioa? Gaderari Erantzuna” idazlanean. Guzti honen helburua gizarte ilustratu bat lortzea da Eta horretarako Kantek argi dio: askatu baina obeditu. Hau azaltzeko hiru Adibide aipatzen ditu Kantek:

* Armadako ofizialak bete egin behar du gainetik datorkion agindua (erabilera Pribatua). Hala ere, iruzkinak egin ditzake soldadutzaren akatsei buruz, bere Publikoaren aurrean, azken horrek epai dezan (erabilera publikoa).

* Herrikideak ezin diezaioke uko egin zergak ordaintzeari (erabilera Pribatua). Nolanahi ere, aditu bezala, zerga horien bidegabekeria edo Desegokitasunari buruzko bere gogoetak argitaratu dezake (erabilera publikoa).

* Apaizak bete egin behar du zerbitzatzen duen elizak agindutakoa, eta Irakasteari ekin behar dio sinesbidearen arabera (erabilera pribatua). Dena Dela, aditu gisa, askatasun osoa du bere ideiak sinesbide haren akatsez Publikoari ezagutarazteko, edo eliza eta erlijioa hobetzeko proposamenak Egiteko (erabilera pribatua).

Beraz, Kanten ustez, arrazoi pribatuan askatasunik ez egoteak ez du Ilustrazioa Galarazten, informazioa emateko, pentsatzeko eta publikoaren aurrean deiak Adierazteko askatasuna badago betiere. Pentsamendu hau hurrengo esaldian Laburtu daiteke: Nahi duzunaz eta nahi beste arrazoitu (erabilera publikoa), Baina obeditu (erabilera pribatua).

Guzti honen aurka tutoretza erlijiosoa dago, kaltegarriena dena. Agintari  anti-ilustratuetan oinarritua: Adierazpen askatasuna debekatzen duena, horrela aurrerapenik egongoez delako.

Azkenik esan beharra dago bereizketa hau kritika ugari izan zituela.

5. Caesar Non est supra gramaticos (arrazoi praktikoaren kritika):(2.1/2.2)

Kantek bere morala edo etika azaltzen du Arrazoi praktikoaren kritika Idazlanean. Haren ustez, arrazoia, ezagumen teorikoa ez ezik, ezagumen Praktikoa ere bada, ekintzaren gidaria. Arrazoi hutsaren edo teorikoaren bidez, Izana ezagutzen dugu, eta arrazoi praktikoaren bidez, izan behar duena. Kasu Bietan, gu gara legegileak. Aurretik onartu ditugun lege moralen edo publikoen Eraginpean soilik jokatzen dugu.

Kontzientzia moralari dagokionez, Kanten ustez, gizakiak eredu ideal Batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak, ekintza onak eta Txarrak bereiztuz. Eredu horiek ez dira esperientziaren ezagugaiak, Esperientziaren gidariak baizik, jokabideen printzipio idealak. Kontzientzia Moral honen ardatza lege morala edo eginbeharra da.

Arrazoi hutsak agerian jartzen dituen legeak deskribatzaileak dira (“Hau Horrela da.”). Aldiz, arrazoi praktikoaren legeak exijentzia bat agertzen dute, Eta exijentzia horiei ez obeditzeko aukera dugu. Hau da, zerbait egitera Bultzatzen gaituzte, baina ez gaituzte bortxatzen, eginbeharra adierazten dute. Hauei Kantek inperatibo deitu zien.

Inperatibo unibertsal bat bilatzeko orduan, Kantek hiru ezaugarri izan Behar zuela esan zuen: a priorizkoa, ez enpirikoa (ez du helbururik, ez du Esaten zer egin behar dugun, nola jokatu behar dugun baizik), kategorikoa, ez Hipotetikoa (ez du helburu zehatz bat lortzeko bideak ezarri behar) eta Autonomoa, ez heteronomoa (subjektuak berak ezarri behar dio agindua bere Buruari). Guzti honekin inperatibo kategorikoa lortzen dugu, lege praktikoa, gizakiek Jokabidea bideratzen dute printzipio praktikoen eraginpean jokatuz.

Autonomia moralari dagokionez, Kantek esaten zuen subjektu bakoitza bere Buruari agindu morala ezarri behar diola, inoren inposiziorik gabe. Beraz, Agindu morala autonomoa da, ez heteronomoa. Horrela, Kantek zioen adibidez Cesar enperadoreak ezin zuela inposatu berari ez zegozkion gauzak, hala nola, Gramatika (“Caesar non est supra gramaticos”). Kanten arabera, etikaren Oinarria nahimenaren autonomian dago, hau da, gauzak betebeharraren arabera (legetasuna) edo betebeharragatik (moraltasuna) egin daitezke.

Haren usteetan ekintza da kritikagarria eta “joka ezazu zeure jokabidea Lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala” hauen oinarriak askatasuna, arimaren Hilezkortasuna eta jainkoa direlarik.


6.Razionalismoa Eta enpirismoa Kantengan:(2.1/2.2)

Garai hartako (XVII. Mendea) filosofia bi Taldeetan banatuta zegoen: enpirismoa eta arrazionalismoa, epistemologian Bereizten ziren. Lehenengoen usteetan ezagutza guztiak adimenetik etortzen Dira, ez dira esperientzian oinarritzen, jaiotzen garenetik gure barnean Ditugu. Enpiristek aldiz, ezagutza guztiak datu sentigarrietatik etortzen Zirela, guztiek esperientzian zutela oinarria. Horrela gure adimen betetzen Gindoazela zioten. Kantek banaketa antagonista hau gainditu egin zuen eta bere Kritizismo aurrerakoia zela eta bien gauza positiboak hartu zituen. Bere ustez, Gure ezagutza guztiek esperientzian zuten abiapuntua baina ez ziren guztiak Esperientziatik eratortzen (enpiristek onartzen zutena kritikatuz). Hren ustez Beraz denboran, gure ezagutzak ez dira esperientziaren aurrekoak eta beraz Esperientziarekin (aldi berean) hasten dira. Bestalde, arrazionalismoaren alde Egiten Kantek badaudela ezagutza mota batzuk esperientziatik ez datozenak eta Giza arrazoiak ideia horiek sortzeko gaitasuna duela. Ezagutza horiek izaera Unibertsala duten zenbait eduki direla eta horiek bai, esperientziaren Aurrekoak direla. Baina bere ustez a priori-zko ezagutza horiek esperientzian Aplikatu behar ditugu (enpirismoa).

Kanten ustez beraz, arazionalismoaren eta Enpirismoaren artean elkarlan bat dago eta ezagutza zientifikoa ondoren Azalduko dugun prozesuaren barnean egon behar dira. Objektu bat egongo da (baldintza enpirikoa) eta honek zentzumenei informazioa emango die, Esperientziari esker subjektuak jasoko dituenak. Subjektu horrek (gu) ezagutza Batzuk izango ditu bereganatuta, formak, moldeak (a priori, arrazionalismoa). Hau da, datuak interpretatzeko modu bat, baldintza batzuetan oinarrituta Daudenak. Guk beraz ez ditugu gauzak diren moduan ezagutzen, objetua guk Moldatzen dugunez, gu garen bezala ezagutze ditugu beraz. Horregatik ez ditugu lege Zientifikorik aurkitzen, eraiki egiten ditugu.Hau arrazoi hutsaren kritika Liburuan azaldu zuen.

Hala ere, Katek gizkiaren ezagutzari muga Batzuk jartzen dizio.Beraren ustez ezagutuak izan daitezken gauza guztiak Denbora eta espazio zehatz batzuen barruan egon behar dira. Hortik aratako Daudenei noumenoa izena eman zien= ezagutezinak ziren ideiak. Hala nola, Jainkoa, mundua edo arima. Beraz, hiru ideia hauek ez dira zientzia.

7. Kanten Kritizismoa:(2.1/2.2)


Kantentzat, filosofia oro honako lau galdera hauei erantzutea helburu duen Ekintza espekulatiboa da: zer ezagut dezaket? Zer egin behar dut? Zer itxaron Dezaket? Zer da gizakia?

Lehen galdera (Zer ezagut dezaket?), giza ezagutzaren natura, gaitasun eta Mugekin lotu daiteke. Kezka nagusia arrazoia aztertzea eta epaitzea da, eta Azterketa honetan, filosofia kantiarrak hiru ezagutza-ahalmen bereizten ditu: Sentsibilitatea, adimena eta arrazoia. Sentsibilitatea pasiboa da, eta inpresioak Jasotzen ditu soilik (matematika, espazio eta denbora zehatzetan dauden Errealitateak). Adimena aktiboa da, eta ideiak edo kontzeptuak sortzen ditu Espontaneoki, esperientziatik eratortzen ez direnak, eta hauek Esperientzia-objektuak ezagutzeko erabiltzen ditugunak (fisika, kategoriak Osatzen). Eta, jakina, ezin daitezke erabili esperientziatik kanpo dagoen Zerbaiti aplikatzeko. Aipatutako bi hauek eagutza zihurrak dira.  Hirugarrena, ez da ientziaren objektu: Arrazoia da, eta hiru ideia erregulatzaile aipatzen ditu Kantek: arima ideiak, Mundu ideiak eta jainko ideiak (metafisika). Kanten teoria hau enpirismotik Bereizten da, esaten baitu adimenak badituela esperientziatik ez datozen Hainbat kontzeptu, aplikazio baliagarria esperientzian dagoen arren.

Bigarren galderari (Zer egin behar dut?) dagokionez, Kantek arazo etikoa Planteatzen du Arrazoi praktikoaren kritika idazlanean. Arau moral orok agindu Forma du. Horrela, pentsaera kantiarrek agindu hipotetikoen eta agindu Kategorikoen arteko bereizketa egiten du. Agindu hipotetikoak helburu bat Lortzeko ekintza bat egitera behartzen duten aginduak dira, baina hauek ez dute Balio etika oinarritzeko, eta agindu kategorikoak izan behar dute, hau da, Formulazio hau behar dute: “Joka ezazu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea Nahi bazenu bezala”, hau da, gure ekintzek jokabide eredu unibertsaltzat Hartuak izateko moduan jokatu behar dugu beti.

Hirugarren galdera (Zer itxaron dezaket?) erantzuteko, erlijiora jotzen du, Erlijio agnostizismotik edo erlijio naturaletik (Deismoa) interpretatuz. Erlijioak salbazioaren kategoria lortzen du. Egin beharrekoa egiten badugu, Jainkoak zoriontsu izateko eskubide emango dit. Kanten arabera, erlijio Arrazionala eta naturala da, eta kristautasuna aztertu ondoren, erlijio natural Bihurtzeko aukera dagoela ikusten du.

Azkenik, laugarren galdera (Zer da gizakia?), gizakiaren auziari dagokio, Eta Antropologia idaztia eta Historia unibertsalaren ideia lanetan lantzen du. Aurreko hiru galderak laburtzen ditu eta berarentzat izakia ezagutzen duen Norbait, baloratzen nuen norbait eta esperantza duen norbait hori da.

8.Berpizkundea Eta zientzia-iraultza(2.3)


Berpizkundea, XV-XVI. Mendeetan Italian sortu eta ondoren Europatik zabaldu Zen kultur mugimendua da, Erdi Aroarekin amaitu eta Aro Modernoari hasiera eman Ziona. Mugimendu honek pentsamenduan, ekonomian, artean eta politikan aldaketa Batzuk eragin zituen.

Ekonomia arloan, kapitalismorako lehenengo urratsak suposatu zituen, Merkataritza eta negozioen arrakastari esker. Pentsamenduari dagokionez, Errenazimenduko mugimendu intelektuala, humanismoa, ezaugarriak hauek zituen: Antrozentrismoa (gizakia unibertsoaren muina da) defendatu Erdi Aroko Teozentrismoarekin kontrajarriz, egiaren bilaketa, arrazoiaren garrantzia eta Ikasketa pertsonalaren eta indibidualismoa indarra hartzea.Gizakiaren Reibindikazioa. Antzineko greko eta erromatarren kulturarekiko mirespena Zabaltzen da, autore klasikoen testuen berrirakurketa eginez eta gainera, Erlijiozko batasunaren haustura bat gertatzen da, Erreforma protestantearen Ondorioz.

Kulturan, Erdi Aroko tradizioa baztertu egiten da eta hizkuntza herrikoiak Defendatzen dira. Beste alde batetik, iraultza zientifikoa ematen da, batez Ere, astronomian (Nikola Kopernikoren heliozentrismoaren teoria, Geozentrismoaren kontra), giza anatomian (Andres Vesalio), odolaren zirkulazioaren Teoriaren garapena (Miguel Servet), zientzia berrien sorrera (geografia, Botanika, zoologia eta kartografia) eta inprentaren asmakuntza (Gutenberg). Artearen arloan, antzinako greko eta erromatarraren artelanen eragina ageria da Eta gai berriak lantzen dira, hala nola, erretratuak eta gai mitologikoak. Anonimoetatik izen propioetara pasatzen da, ezagunenak, Palladio, Botticelli, Miguel Angel…

Azkenik, bidaiei eta aurkikuntzei dagokionez, XV eta XVI. Mendeen artean, Hiru ozeanoetatik (Atlantikoa, Indikoa eta Barea) zabaltzen dira europear Bidaiak. Nabarmentzekoa dira Portugaleko Vasco de Gama esploratzaileak Indiara Egin zuten bidaia eta Gaztelako Kolon esploratzaileak egin zuen Amerikako Aurkikuntza. Espainako inperio kolonialak lurralde hauen hustiaketa antolatu Zuen eta honek merkataritzaren garapena bultzatu zuen. Aipatu beharra dago Baita ere, 1522an Magallanes eta Elkanok egin zuten bidaia, munduari lehengo Bira emanez.

9. Arrazionalismoa, Descartes (2.3)


Arrazionalismo modernoa XVII. Mendearen lehen erdian Europan sortutako Korronte filosofikoa da, Descartesen eskutik. Descartesek protestantismoaren Aurkako ikastetxe batean ikasi zuen eta haren lan nagusiakMetodoaren diskurtsoa,Meditazio metafisikoaetaFilosofia Printzipioakdira.

Arrazionalismoaren ezaugarriak honakoak dira: konfiantza arrazioan (jatorrizko ideiak esperientzian ez oinarrituak), ezagutza sentikorra ezin da Unibertsala izan (zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte eta ezin dira Multzo bereko kasu guztiak esperimentatu), zientzia unibertsala eta Beharrezkoaren nahitasuna (kosmosak orden logiko bat dauka) eta munduaren Arrazionaltasuna (gertaera orok justifikazio bat dauka).

Descartesek filosofia aldatzeko nahia zuen, eta urteetan zehar filosofoen Artean egondako eztabaida amaigabeei bukaera ipintzea. Honetarako, Arrazionalismoan oinarritu zen, eta hau hartu zuen egi absolutu eta Unibertsaltzat.

Egi hauek aurkitzeko zientzia eremura joko du, matematikara eta geometriara Hain zuzen, hauek zientzia zehatzak baitira. Baina ez da esperimentuetan Oinarrituko, dedukzio metodoan baizik. Haren estrategia zalantza metodikoa zen.

Metodo hau filosofatzeko lehenengoa lehen egia izatea edo edukitzea izango Litzateke, baina lehenengo egi hauek ezin dira esperientziatik etorri, arrazoi Hutsetik baizik.

Arrazoiaren bilaketa honek metodo bat jarraitzen du, eta hau hurrengokoa Da:

Dudaren bitartez ebidentea ez dena zalantzak jarri eta txikitu egingo da. Duda funtsezko erizpidea izango da bera, denaren inguruan zalantzak izan behar Ditugu. Dudak ahalmen kritikoa adierazten du, ez eszeptikoa, duda era bat Arrazionala baita. Denetaz dudatzen dugu, dena ebidentzian jartzen dugu eta Prozesu honetan zalantza ezina den zerbait aurkitzen baldin badugu, hauxe Izango da funtsezko egia. Dudak funtzionatu ahal izateko lehen ebidentzia hori Ezinbesteko da. Beste gauzetaz dudak izateko eta kritikatzeko. Baina nola Lortuko dugu hau? Intuizioaren bitartez (egia eta zalantza den egi bat). Denaz Dudatzen badut (nik, cogitoa, substantzia pentsatzailea), baita dudaz ere, ezin Dut dudatan nagoela dudatan jarri, hortaz: pentsatzen dut, beraz, existitzen Naiz. Hauxe da lehenbiziko eta funtsezko egia: nire baitan aurkitu dut eta ez Kanpoan. Egia hau logikoa da, ebidentea. Egiak egiakotzat hartu ahal izateko Arrazoiaren baldintza bete behar du. 

Pentsamenduaren ebidentzia demostraturik dagoela, pentsamendutik haratago Joateko heltzen dion lehenbiziko errealitatea Jainkoa da. Jainko hau substantzia Infinitua eta  perfektua da eta perfektua Delako existitzen da ni substantzia finitua izanda ez dudalako substantzia Infinitu honen kausa izan.

Descartesek ez dio eguneroko esperientziari kontuan hartzen eta bere Argudio logikoa, deduktibo hutsa da ideia batetik bestera pasatuz. Jainkoak Munduaren existentzian sinistera bultzatzen gaitu eta bera mundua existitzen da Jainkoa perfektua denez ez gaituelako engainatuko. Res extensa da mundua, Errealitate materiala edo fisikoa. Mekanizismoarekin lege naturalak aztertzen Ditugu.  Eta res cogitans, arima edo Errelitate psikikoa dago.

 Metodo honekin filosofia Arrazionalizatzea lortzen du eta egiak zientzia balira moduan deduzitu. Filosofia sistema deduktibo bezala eraikiko du. 

10. Enpirismoa, Locke Hume(2.3)

Enpirismmoa, XVII-XVIII.Mendeetan Britainia Handian bereiziki garatu zen Filosofia-korrontea izan zen. Aintzindaririk garrantzitsuenetariko bat Locke Eta Hume izan ziren. Lockek Descartesen filosofia ezagutu zuen. Descartesentzat, Arrazoimenaren indar bakarra, gizaki guztiengan dagoelako, aski da, bere baitan Daudelako beharrezko oinarriak, eta akatsik gabea delako, metodo zuzena jarraituz Ezin delako akatsik eginezagutza lortzeko.  Lockek ordea, beste ikuspuntu bat zuen, Arrazoimenak akatsak zituen bai. Hasteko, arrazoimena ez da bakarra, guztiongan Desberdina baita. Gainera, ez da totala, bere oinarriak kanpoko esperientzia Pertsonaletatik hartzen baititu. Eta azkenik, ez da akatsik gabea, izan ere, Akatsak ditu esperientziaren datuak falta zaizkiolako, oinarri okerrak ditu, Hizkuntza behar du, frogak falta zaizkio… Eta ondorioz, arrazoimena ezagutu Baino lehen, bere mugak aztertu behar dira.

Hauek ziren enpirismoaren ezaugarri nagusiak: esperientzia da ezagutzaren Iturria (jatorrizko ideaia arrazionalistak ukatzen dira), esperientzia bera da Giza adimenaren (haratago joan ez gero zalantzakorra den esparrua aurkitu) eta Arrazoia kritikoa da (eduki metafisikoak , jainkoa edo arima, arrazoiaren Mugetatik kanpokoak direnez ezagutezinak dira)

Lockek giza ezagutzaren jatorria, balioa eta mugak ezagutu nahi zituen. Beraren ustez ideiak esperientzia hautemangarrietatik datoz eta bestetik Pentsamendua, ideia (sentipenezko datuak edo kontzeptu unibetsala) eta Adimenaren arteko harremanak hautematen oinarritzen da. Beraren ustez ideiak bi Motakoak ziren: bakunak (sentipenetatik edo gogoetatik heldu gogamenari) eta Konplexuak (bakunak konbinatuz sortuak: substantzia, substratu edo zerizan bati Lotuak).

Bestalde, Humek beste ikuspuntu bat du ezagutzari dagokionez. Bere ustetan, Eduki mental guztiak pertzepzioak dira, eta hauek bi motakoak izan daitezke: Inpresioak; sentipen, grina eta emozioak dira, buruan agertzen zaizkigunak eta Barrukoak nahiz kanpokoak izan daitezkeenak, eta ideiak; hauek inpresioaren Irudiak dira, aurrekoak baino ahulagoak. Ideia hauek elkartu eta ideiak Konplexuagoak eratu daitezke, lege batzuk jarraituz. Substantzia ezaugarri Multzo bati gogoratzeko ematen diogun izena da Humentzat. Berak ez du uste Munduan ezer baliokidetasuna denik. Partikularitatean sinesten zuen.

Entradas relacionadas: