Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Ikuspegi Filosofikoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,73 KB

Ezarri eta Eragin Handia Mutazionismo Teorian

Mutazionismoaren Teoriak dio izaki bizidunetan bi aldakuntza mota daudela:

  • Inguruneari esker gertatzen direnak.
  • Aldaketa genetikoak sortzen dituzten mutazioak.

Lehenengoak ez dira heredarriagarriak, beraz, ez dute inolako eraginik eboluzioan. Bigarrenak, ordea, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira.

Neodarwinismoa: Teoria Sintetikoa

Dobzhansky-k Teoria Sintetikoa aldarrikatu zuen. Ezaugarriak:

  • Aldakortasun Genetikoa: Espezie bereko kideen arteko genotipo askoren agerpena da. Ugalketa asexuala izaten den espezieetan, aldakortasun hori mutazioen bidez lortzen da.
  • Hautapen Naturalak Espezieen Eboluzioa Arautzen Du: Naturak desagerrarazi egiten ditu borrokarako gene desegokiekin hornituta dauden norbanakoak.

Kulturaren Ezaugarriak eta Funtzioak

Kulturaren unitaterik txikienari ezaugarri deritzo. Kultura bakoitzak milaka ezaugarri ditu. Elementu guztiak kultura-konplexu bat osatzeko konbinatzen dira; hau da, elkarren artean erlazionatutako kulturak giza bizitzaren alderdi eta adierpen guztiak barne hartzen ditu.

Diskurtso Erlijioso Kristauaren Ezaugarriak

Erdi Aroan, kristautasunak mendebaldeko kosmobismoaren eraketan parte garrantzitsua izan zuen. Diskurtso kristauak produkzio intelektuala monopolizatu zuen. Filosofia eta teologia nahasi egiten ziren; arrazoia eta fedea ezin ziren kontraesanean agertu. Kristau arotiik, Jainkoa azalpen guztien oinarri bihurtu zen. Horrela, Jainkoak mundua sortu zuen gizakiarekiko maitasuna adierazteko. Jainkoak ezaugarri hauek ditu:

  1. Jainko bakarra dago.
  2. Izaki ahalguetiduna eta perfektoa.
  3. Izaki ona eta zuzena.
San Agustin

Honentzat dena den-dena hasieratik sortua izan da. San Agustinek esaten zuen gizakia konposatua zela:

  1. Arrazoidun Arima: Bizitza-printzipioa, inmateriala eta hilezkorra da bizitzaren printzipioa delako.
  2. Gorputza: Materiazko printzipio ustelkorra, hilkorra. Gai honetan Platonen eragin nabarmena da. Arima eta gorputza desberdinak diren bi substantzia dira.

Bere ustez, gizakiak ordenaturik egon behar du. Borondateak libreki lege morala onartzen du, baina motor bat behar du: maitasuna. Beraz, maitasuna ordenatua dago. Haren ustez, gizakia unibertsoaren erdunea da, eta, goiko-argiari esker, unibertsoan betiereko egia ezagutzeko aukera dago. Denborarekin, ordea, gizakiari buruzko iritzi negatiboak hartu zituen indarra. Jatorrizko bekatu dela-eta, gizakiaren irudi bikoitza sortzen da:

  1. Jainkoaren irudia eta bere izaera osoarekin Jainkoarenganako joera.
  2. Gizaki errealaren izaera, gizaki bekataria, Jainkoaren kontrako joera.

Grazia Jainkoak gizakiaren alde egiten duen esku-hartzea da.

Karl Marx

Ikuspegi materialista zuen. Honen ustez, gizartea banatuta zegoen, klase sozialak zirela-eta. Beraz, Ilustratuek burgesen alde zeuden. Giza bizitza sortzen dute gizakiek, norberarena eta gizartearena; horrela lehen harreman soziala eratzen dute: familia. Bizitza sortzeko tresnak egiten dituzten bitartean, behar berriak sortzen dituzte; horiek lankidetza eta lanaren zatiketa dakartzate: gizarte-harremanak. Bere lanetan argi ikus gizakiak lau ezaugarri dituela:

  1. Gorputza duen izakia da; beste gizakiekin eta naturarekin dituen harremanei begira jarri behar dugu.
  2. Gizakiak lanaren bidez garatzen du bere burua, lanaren bidez bere bizi-baldintzak sortu.
  3. Izaki soziala da. Gizakia gizaki bihurtzen da gizarte zehatz baten partaide den heinean.
  4. Izaki historikoa da. Gizakien eta animalien arteko desberdintasunak horretan datza: gizakiak bizitzeko bitartekoak sortzen ditu; bere ingurua teknikaren bidez transformatzen du.

Gizakiaren esentzia, berez, lana da. Marxen arabera, gizakiaren ezaugarri nabarmenena alienazioa da: langileak lau alienazio motaren biktima da:

  1. Bere lanaren produktuari dagokionez. Langilearen aurrean kanpotarra izango balitz bezala agertzen da.
  2. Naturari dagokionez. Natura bitartekoa da gizakiak beharrak asetzeko, eta, halaber, beste gizakiekiko harremanetan sartzeko.
  3. Beste gizakiei dagokienez. Gizakiak giza espezien alde lan egiteko gaitasuna du. Lana agindua da, eta langileen ahaleginak beste baten onurako dira. Horrek gizadiarrekiko duen harremana apurtzen du.

Marxen ustez bide bakarra komunismoa zen. Sistema ekonomiko desberdina da; gizarte komunistan lana ez dago alienaturik, gizarte klaseak desagertzen dira eta gizaki guztiak beraien esentziarekin bat egiten dute.