Kultura Kontzeptuak eta Hizkuntzaren Funtzioak: Gida Osoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,95 KB

Kultura Kontzeptuak eta Hizkuntzaren Funtzioak

1. Kultura Kontzeptuak eta Ikuspegiak

Azal itzazu, era laburrean, honako kontzeptu hauek:

1.1. Etnozentrismoa

Jarrera honetan, beste kulturak norberaren kulturaren arabera neurtzen dira, hau da, kultura propioa erreferente gisa hartzen da. Bi ondorio nagusi ditu:

  • Beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasun eza.
  • Norberaren taldearekiko kohesio sentimendua gogortzea, kultura propioa besteen gainetik dagoela pentsatuz.

Askotan, etnozentrismoak ondorengo sentimenduak eragiten ditu:

  • Xenofobia: Atzerritarrekiko gorrotoa.
  • Arrazakeria: Beste arrazak gutxiestea.
  • Chauvinismoa: Abertzaletasun itsua.
  • Aporofobia: Pobreekiko gorroto ikara.

1.2. Kultura-Erlatibismoa

Kultura-erlatibisten ustez, beste kultura bat ezin daiteke beste kultura batekin neurtu. Toleranteak izan behar gara beste adierazpenekin. Jarrera hau etnozentrismoa baino hobea bada ere, arazo hauek ditu:

  • Ez du kulturen arteko elkarrizketa bultzatzen.
  • Ez da gai kultura batzuetan dauden arazo larriak ikusteko.

Kultura-erlatibismoaren barruan, zenbait jarrera problematiko aurki ditzakegu:

  • Arrazakeria: Norbere herrian geratzea eta bere kultura garatzea beste kultura batzuekiko harremanik gabe. Etorkinen kultura ezeztatzea gure kulturan daudenean.
  • Jarrera erromantikoa: Etnozentrismoaren arriskua saihesteko, beste kultura bat ikuspegi kritikorik gabe onartzen da. Hala ere, bai kultura propioan, bai besteetan, giza eskubide batzuk urratu daitezke.
  • Kulturak elkarrengandik banantzea: Nahiz eta kulturek elkar onartu, haien artean harremanik ez izatea.
  • Kultura-paralisia: Kulturei buruzko ikuspegi estatikoa bultzatzearen arriskua. Esate baterako, tradizioari eustea. Kulturak dinamikoak dira, eta gizartean aldaketak ematen diren heinean, eraldatu egin behar dira.

1.3. Kulturartekotasuna

Jarrera honek bi ezaugarri nagusi ditu: kulturekiko errespetua eta kulturen arteko berdintasunezko harremanen aldarrikapena. Helburuak:

  • Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
  • Kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea, bai norberaren ikuspegitik, bai komunitate osoaren ikuspuntutik.
  • Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.
  • Munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea.

Ondorioz, kulturartekotasunarekin batera konturatzen gara kultura ugari izateak aberastasuna dakarrela; aniztasuna beti aberastasun-iturri da.

Baliteke kulturen arteko elkarrizketa lortzea?

Elkarrizketa hau gaur egun premiazkoa da. Hala ere, erlatibisten eta etnozentristen arabera, ezinezkoa da, eta kaltegarria da norberaren kulturarentzat. Pluralistek kulturen arteko errespetua eta beharrezko elkarrizketa aldarrikatzen dituzte.

Kulturen balioak:

  • Giza eskubideak errespetatzea.
  • Askatasuna.
  • Berdintasuna.
  • Elkartasuna.
  • Elkarrizketaren aldeko jarrera izatea.
  • Tolerantzia aktiboa.

2. Karl Bühlerren Hizkuntzaren Funtzioak

Azal itzazu Karl Bühlerrek azaldu zituen hizkuntzaren hiru funtzioak:

2.1. Adierazlea (Erreferentziala)

Zeinuak sinboloak diren heinean, gauzak zertan diren adierazteko erabiltzen ditugu (errealitate bera irudikatzen du). Jokoan dagoena egiazkotasuna da.

2.2. Adierazkorra (Emotiboa)

Barne-egoeraren berri ematen dute hiztunek. Sentimenduak jakinarazten dituzte. Jokoan dagoena hiztunaren sentimenduen adierazpenaren egokitasuna da.

2.3. Deitzailea (Konatiboa)

Hitz egiten duenak solaskidearen erreakzioa bilatzen du nolabait. Oharpenak, promesak, mehatxuak egiteko, aginduak emateko... erabiltzen da hizkuntza. Jokoan dagoena solaskideak hiztunak nahi duena asebetetzea da.