Jainkoaren Existentziaren Frogak: Agustin eta Akinokoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,29 KB
Ontologia: Jainkoa izaki perfektua, absolutua eta aldagaitza da. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da.
Agustinen Jainkoaren Existentziaren Frogak
IV. mendean, Agustin Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu zen. Hauek dira bere argudio nagusiak:
- 1. Argudio Gnoseologikoa: Egia existitzen da, eta Jainkoa horren funtsa da.
- 2. Argudio Kosmologikoa: Munduak ezin dio zoriontasuna eman gizakiari, Jainkoak baizik.
- 3. Ideia Eredugarriak: Jainkoaren existentziaren benetako frogapena ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean datza. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak.
Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du.
Agustinen Kreazioaren Ikuspegia
- Izaki Kontingenteak: Hilkorrak dira, ez dira benetako izakiak. Aldaezin irauten duena da benetakoa. Horiek guztiak ezerezetik egin zituen Izaki Aldagaitzak.
- Unibertsoaren Kreazioa: Gauza guztiak Jainkoak sortu ditu, ezerezetik. Bere hitzek izaki guztien eredu arketipikoak dituzte bere baitan. Grezian ez dago kreaziorik; materia eta ideiak mundu fisikoko gauzak ateratzen dira.
Jainkoak era zuzenean sortu du dena. Kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira.
Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak
Erdi Aroan, kristau pentsalariek Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren; horien artean, Tomas Akinokoaren gogoetak dira ezagunenak. Existentzia frogatzeko bost ibilbide adierazten ditu:
- Mugimenduarena: Froga honek Aristotelesen eragina du. Mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin delako bere kabuz mugitu. Infinitura ezin denez jo mugimenduaren hasiera aurkitzeko, lehen motor bat onartu behar da. Motor horri Jainkoa deritzogu.
- Kausa Eragilea: Kausa oro bere aldetik kausatua da, eta hori beste batek kausatua. Horrela, infinituraino jo ezin dugunez, azken kausa bat existitu behar da. Azken kausa hori Jainkoa da.
- Kontingentziagatik: Hirugarren froga kontingentzia kontzeptuaz aritzen da. Ezer ez da beharrezkoa; dena, bada, izateko potentzian zegoen, baina une batean potentzialtasun hori gainditu zuen, izaki izatera igaroz. Izaki kontingenteak bakarrik baleude, orain ez litzateke ezer existituko. Horrela, izaki beharrezko bat ezinbestekoa da izaki kontingenteak izateko, potentziatik izatera igarotzea ahalbidetzen duena. Horri Jainkoa deritzogu.
- Perfekzioen Mailetik: Izaki guztiz perfektu bat onartzen du, eta horrek izakietan perfekzio handiagoa eta txikiagoa dagoela bereizteko ideia eredugarriak hartzen ditu gizabanako bakoitzaren baitan. Izaki perfektu hori perfektua den guztiaren kausa edo zergatia da, balio guztiek berengandik parte hartzen dutelako.
- Kosmoaren Ordenatik: Unibertsoan, kosmosean, ordena dago, eta kosmosak bere mugimenduarekin eta bilakaerarekin helmuga baterantz doa. Beraz, helmuga hori jartzen eta adierazten duen goi-adimen bat existitu behar da, eta goi-adimen hori Jainkoa da.