Italia faxista eta Alemania nazia: gerra arteko eskuineko diktadurak

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 35,52 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak gerra arteko Europako eskuineko totalitarismoen sorrera azaltzen du, batez ere Italiako faxismoa eta Alemaniako nazismoa. Demokraziaren krisiaren arrazoiak, bi erregimenen ideologia eta gizarte oinarriak, Mussoliniren eta Hitlerren botere hartzea eta diktaduren ezaugarriak aztertzen dira.

Puntos clave

  • Lehen Mundu Gerraren ondoren demokrazia hedatu zen, baina arazo ekonomiko, politiko eta sozialek haren krisia eragin zuten.
  • 1922tik 1939ra bitartean eskuineko diktadura nazionalistak nagusitu ziren Europan.
  • Faxismoaren sortzailea Benito Mussolini izan zen, 1919an Fasci di Combattimento sortu zuenean Milanen.
  • 1922ko urrian 'Erromako ibilaldia' egin zuten faxistek; 1925-1926tik aurrera Mussolinik alderdi bakarreko erregimen totalitarioa ezarri zuen.
  • Alemanian NSDAP-ak Depresio Handiaren ondoren babes handiagoa jaso zuen, eta 1933an Hitler kantzilerra izendatu zuten.
  • Hitlerrek 1934an presidentetza eta kantzilerra bateratu zituen, eta Hirugarren Reicheko diktadura ezarri zuen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

ESKUINEKO TOTALITARISMOAK

Lehen Mundu Gerraren ostean, ia Europa osora hedatu zen demokrazia. Baina arazo ekonomiko, politiko eta sozialak sistema demokratikoen krisia eragin zuten berehala. 1922tik 1939ra bitartean, demokraziak atzera egin zuen tradizio demokratiko gutxi zuten europar herrialdeetan, eta eskuineko diktadura nazionalistak nagusitu ziren.

Ezegonkortzearen arrazoi nagusiak bi izan ziren: alde batetik, 1917ko Errusiar Iraultzaren eraginez, iraultzarako joera sortu zen langileen eta alderdi ezkertiaren artean; beste alde batetik, eskuineko erakunde autoritarioak garatu ziren. Adibiderik argienak Italiako faxismoa eta Alemaniako nazismoa izan ziren.

Egoera politikoa gerra arteko Europan

Demokrazien krisia

Lehen Mundu Gerraren ondoren, demokrazia gailendu zela zirudien arren, gobernu demokratikoak ez ziren gai izan Europako gerraosteko arazo politiko, sozial eta ekonomiko larriak konpontzeko.

1930eko hamarkadako krisi ekonomikoaren ondorioz, asaldura orokorrak piztu ziren. Printzipio liberalak zalantzan jarri zituzten, eta balio demokratikoen atzerakada politiko eta kultural izugarria gertatu zen leku guztietan.

Faxismoak eta nazismoak nazionalismo fanatikoa eta oldarkorra, totalitarismoa eta alderdi bakarra babestu zituzten irtenbidetzat.

Diktaduraren arrakasta

Demokraziak oinarri sendoa zuen herrialdeetan soilik iraun zuen sistema parlamentarioak huts egin zuen herrialdeetan eskuineko diktadura nazionalista erradikalak nagusitu ziren.Beraz, Erregimen autoritarioak Europako Herrialde ia guztietan ezarri ziren.

Faxismoaren ideologia eta gizarte oinarriak

Ideologia faxista

Ideologia faxistak ezaugarri zehatzak zituen:

  • Estatu totalitarioa babesten zuten.

  • Alderdi bakarreko sistema politiko diktatorialaren alde zegoen.

  • Buruzagiaren gurtza.

  • Antikomunismoa eta antikapitalismoa .

  • Nazionalismo oldarkorra, espantsionista eta militarista.

  • Arrazismoa.

  • Aurkari politikoen kontrako indarkeria babesten zuten.

  • Masak mobilizatzea zuten helburu.

  • Alderdiko miliziak sortu zituzten.

  • Printzipio maskulinoan goraipatzen zituzten.

Faxismoaren gizarte-oinarriak

Alderdi faxistek ez zuten inoiz lortu herritarren erabateko babesa, baina haien gizarte-oinarria handituz joan zen.

  • Desmobilizatutako ofizialak eta soldaduak

  • Gazte ekintzaile eta erromantikoak

  • Erdiko klaseetako hainbat kide

  • Komunismoaren beldur ziren langileak.

  • Enpresari eta lur-jabe handiak.

  • Armadak eta poliziak ere onartu egin zituzten.

Italia faxista

Aurrekariak

Gerra amaitzean, ondorio sozial eta ekonomiko larriak izan ziren, langabeen kopurua izugarri igo zen.  Langileek greba mordo bat egin zituzten, soldatak igotzeko.

1919-1920 urteetan, “Biurteko Gorria” izeneko garaian, grebak orokortu egin ziren, langileak fabrikak eta lurrak okupatu zituzten.

Bestalde, gerraren ondorioz, monarkia liberal eta alderdi tradizionalen sistemaren krisia eman zen. Italiako Alderdi Sozialistak ez zuen lortu langile masak elkartu, eta bi sektoreetan banatu zen, 1921ean Italiako Alderdi Komunista sortuz.

Ezegonkortasuna eta frustrazio sentimendua eragin zuen 1 Mundu Gerrak Italian. Aliatuekin borrokatu eta gainerako aliatuek ez zuten bete Italiari agindutakoa; horrek nazionalisten sumindua ekarri zuen.

Faxismoaren sortzailea Benito Mussolini izan zen eta 1919an Fasci di Combattimento sortu zuen Milanen, hau talde paramilitar tradizionalista zen. Faxistak aldarrikapen nazionalisten babesle sutsuak ziren, eta programa sozialista iraultzailea zuten.

Talde horren indarkeriazko lehen ekintzetako bat eskuadristek (tokiko buruzagi faxistek) gauzatu zuten. 1919-1920an gutxi batzuk baino ez zuten babesten mugimendu faxista. Baina gero eta konfiantza gutxiago zuten erregimen parlamentarioan eta faxismoak aldiz gizarte babes handiagoa lortu zuen.

1921ean Alderdi Nazional Faxista bilakatu zen fascien erakundea. Bestetik, langileen eta nekazarien erakundeen aurkako errepresio gogorra egin zuen. Ezkerreko ideologia zuten alderdiei erasoz. Hau dela eta, 1922ko abuztuan,  sozialistek faxisten aurkako greba orokorra bultzatu zuten.

1922ko urrian, buruzagi faxistek “Erromako ibilaldia” egingo zutela, gobernuan gutxienez sei ministro faxista egotea eskatzeko. Faxistek ez zuten boterea lortuko, estatuko indarrek ezikusiarena egin ez balute.


Mussoliniren gobernua

Aldi parlamentarioa

1922-1925 bitarteko urteak oso erabakigarriak izan ziren erregimen faxistarako bidea egiteko.  Mussolinik koalizio gobernua eratu zuten, eta parlamentuak botere bereziak ematea lortu zuen.

1924ean, hauteskunde lege berria onartu ostean, hauteskundeetan faxistek irabazi zuten. Orduan izan zen  erakundearen krisirik larriena, Matteotti diputatu sozialista erail zutenean. Diputatu honek hauteskundeen emaitzak baliogabetzat jotzea eskatu zuelako.

Diktadura faxista

1925-1926tik aurrera, Mussolinik ez zuen inolako aurkaritzarik izan; lege guztiz faxistak ezarri zituen. Estatua faxista bihurtzean, alderdi bakarreko erregimen totalitario bihurtu zen.

Letrango Itunak (1929) sinatuta, erregimena sendotu zen, eta Italiako estatuaren eta Eliza katolikoaren arteko gatazkak amaitu ziren.

Aurkaririk ez zuenez lege guztiz faxistak ezarri zituen:

  • Delitu politikoen auzitegia sortu zuen

  • Ezkutuko polizia politikoa

  • Doktrina eta gizarte kontrola ezarri zituen: hezkuntza, kultura eta komunikabideak.

  • Emakumeak etxetik ateratzearen alde egin zuen.

  • Sistema kooperatibista ezarri zuen; klaseen arteko lankidetza. Lanari buruzko Gutuna (1927)

  • Politika interbentzionsita

  • Gerrako ekonomia

  • Autarkiaren alde.

Alemania nazia

1918an, Gilen IIa enperadoreak abdikatu ondoren, eta 1 Gerrako guduek jarraitzen zuten bitartean, Alderdi Sozialdemokratak (SDP) aldarrikatu zuten Berlinen. Errepublika sortu berriak, armistizioari ekin zion.

Egonkortasun aldi labur baten ostean, 1929tik-1932ra bitarteko Depresio Handiak kolpe latza eman zion Alemaniari.

Aurrekariak: Weimarko Errepublika

Ezegonkortasun politiko eta ekonomiko larria

1919ko urtarrilean, sortu berri zen errepublikak, altxamendu espartakistari aurre egin behar izan zion.  Krisi egoera horretan, Biltzar konstituziogilea eratzeko hauteskundeak izan ziren. Biltzarra Weimar hirian bildu zen.

Kantzillerra presidenteak izendatzen zuen, parlamentuaren babesa behar zuen horretarako. Ebert sozialdemokrata hautatu zuten.

1919ko hauteskundeetan, hiru alderdi moderatuek koalizio gobernu bat eratu zuten, Weimarreko koalizioa.  Gobernua eratu eta lehen erabakia Versaillesko  Ituna sinatzea erabaki zuten.

Errepublikaren lehen urteetan, ezegonkortasun ekonomiko larria zegoen, Hiperinflazioa. Egoera horretan atsekabe handia sortu zen, gero eta mesfidantza handiagoa errepublikarekiko. Politika erradikalizatu egin zen.

1924-1929ra bitartean Weimarko errepublikak egonkortasun aldia izan zuen.

1919an, liberalismoaren aurkako eta arrazakeriaren aldeko propaganda heratzen zuten alderdi nazionalistetako bat sortu zen Munichen: Alemaniar Langileen Alderdia (DAP). Hitler alderdi horretan sartu zenean, izena aldatu zuten: Alemaniar Langileen Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP)

Ideologia nazia gizarte klase guztietara bideratutako postulatu multzo nahasia zen. Italiako faxismoaren antzera, kapitalismoaren aurkako nazionalismo nazionala babesten zuen.  Programa horretako ideia nagusiak bi ziren:

  • Diktadura nazionalista indartsua izatea, arrazaren garbitasunari eusteko.

  • Alemania Handi batean biltzea.

1923an, hiperinflazioa zegoen Alemanian. Orduan, talde ultranazionalista eskuindarrek estatu kolpea prestatu zuen: Municheko putscha.

Kapitalismoaren aurkako postulatuak , juduen aurkako borrokara mugatu zituen; antisemita eta antikomunista indartsua  eta Versaillesko Itunarekiko desadostasuna baliatu zituen.  Estrategia aldatu zuen, alderdia masa mugimendu bihurtzeko.

  • Nazismoaren gorakada botererantz

Depresio Handiaren ondorioz, naziek babes handiagoa jaso zuten hauteskundeetan. Errepublikaren krisiaren erdian, SA erakundearen indarkeria ekintzak areagotuz joan ziren. 1930eko hauteskundeetan,  Reichstageko bigarren alderdi garrantzitsuena bilakatu zen.

1932ko krisi politikoaren unerik gorena izan zen. Presidentea hautatzeko hauteskundeetan, Hinderbug presidenteak irabazi zuen. Eta honek, Von Papen izendatu zuen kantziler.

Hala ere, 1933ko urtarrilean; Von Papenek Hitler nazien eta joera eskuindar klasikoaren arteko koalizioa gobernuko kantziler izendatzeko konbentzitu zuen Hindenburg.

Diktadura nazia

Totalitarismoa eta aurkarien ezabapena.


Reichstageko sutea gertatu zen, 1933ko otsailaren 27an. Naziek konplot komunista izan zela esan zuten. Egoera zela eta kantzilerrari lau urteko botere osoa eman zioten. Alderdi bakarreko diktadura bihurtu zen.

1934ko ekainean, labana luzeen gauean, Hitlerrek SA erakundearen burua hiltzea erabaki zuen.

Hinderbug hil ostean, 1934ko abuztuan, Reicheko kantzilerra eta pesidentetza bateratu zituen. Horrela, armada berria eta polizia alderdi naziaren mende geratu ziren. SS eta Gestapok Hirugarren Reicheko politika bermatzen zuten.

  • Furheraren gorespena, arrazakeria, autarkia eta berrarmatzea

Helburua, gizarte osoak ideologia nazionalsozialista barneratzea zen, eta fuhrera gurtzea. Doktrinamendu hori bideratzeko, hezkuntza eta gizarte erakundeak erabili zituzten. Adierazpen askatasuna ere deuseztatu zuten. Propaganda naziak eraginkortasunez erabili zituen Jospeh Goebbelsek.

Gizartearen kohesioa ziurtatzeko, klaseen arteko banaketa gainditu eta batasuna eta horren ordez arraza nagusitasuna ezartzea. Naziek juduen aurka hartutako neurriek 2 aldi izan zituzten:

  • Nurenbergeko legeak egin zituzten.

  • Kristal hautsien gauean, Juduen dendak eta sinagogak arpilatu eta suntsitu zituzten.

  • 1942tik aurrera, Bigarren mundu gerran, azken irtenbidea aplikatzea agindu zuen. Europako biztanle judu guztiak akabatzea.

Gobernu naziak, fabriketan egitura zorrotza ezarri zuen, langileen ordena ziurtatzeko.  Sindikatuak deuseztatu zituen eta Alemaniako Lanaren Fronteko sindikatu naziko kide izatera behartu zituen.

Aldi horretan, 1934-1936, arazo larrienak konpontzen saiatu ziren; ekonomia suspertu, kanpo merkataritza sustatu…

1936tik aurrera, lau urteko planaren bidez, autarkia ekonomikoa eta berrarmatze indartsua lortzeko politika abiarazi zen. Goering zen arduraduna.

Nazismoaren postulatuen arabera, irtenbidea Alemaniako bizi espazioa hedatzea zen, hau da, gerrara joatea, baliabideak beretzeko.

Ekoizpenak gora egin zuenean eta guztientzako enplegua sortu zenean, alemaniarrek ahaztu zuten langileei inposatutako sakrifizioak (soldatak izoztea eta lanaldia luzatzea).



Preguntas frecuentes

Zein izan ziren Italiako faxismoaren eta Alemaniako nazismoaren adibide nagusiak?

Eskuineko erregimen autoritarioen adibiderik argienak Italiako faxismoa eta Alemaniako nazismoa izan ziren. Biek nazionalismo oldarkorra eta alderdi bakarreko diktadura babesten zituzten.

Nola iritsi zen Mussolini botererako?

Gerraosteko krisi ekonomiko eta sozialaren eta sozialisten aurkako greba orokorraren ondoren, faxistek 1922ko urrian 'Erromako ibilaldia' egin zuten. Estatuko indarrek ezikusiarena egin zuten, eta Mussolinik gobernua eratu zuen.

Zer ziren Nurenbergeko legeak?

Nazien gobernuak juduen aurkako neurriak hartu zituen, eta Nurenbergeko legeak horietako bat izan ziren. Haien ondoren Kristal hautsien gaua etorri zen, juduen dendak eta sinagogak arpilatu eta suntsitu zituztenean.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen Fasci di Combattimento Milanen?
2. Zein gertaera izan zen Mussoliniren gobernuaren krisirik larriena?
3. Noiz izendatu zuten Hitler kantzilerra?
4. Zein izan zen Alemaniako Reichstageko sutearen ondoren ezarritako neurria?
5. Zein ziren Hitlerrek 1934an egindako urratsak?
6. Zein izan zen faxismoak Italian ezarri zuen ekonomia politika?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.