Bigarren Errepublikako Zentro-Eskuineko Biurtekoa (1933-1935): laburpena
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,76 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak 1933ko hauteskundeen ondorengo zentro-eskuineko biurtekoa azaltzen du, Alderdi Erradikalaren gobernuak eta CEDAren eragina barne. Halaber, 1934ko urriko iraultza, errepresioa eta biurtekoaren amaiera, Straperlo eskandaloa eta 1936ko hauteskundeetarako deialdia aztertzen ditu. Irakasleak ikasleek bi urte horietako gertaera nagusiak eta haien arrazoiak ulertzea espero du.
Puntos clave
- 1933ko azaroko hauteskundeetan CEDAk eta Alderdi Erradikalak irabazi zuten, eta emakumeek lehen aldiz botoa eman zuten.
- Alejandro Lerrouxen Alderdi Erradikalak gobernu koalizioa osatu zuen, CEDAren laguntzarekin.
- CEDAk amnistia legea sustatu zuen, 1932ko kolpe saiakeran parte hartutako jeneralak itzultzeko.
- 1934ko urriko iraultza Largo Caballeroren gidaritzapean sortu zen; benetako gizarte iraultza Asturiasen baino ez zen gertatu.
- Iraultza menderatzeko gerra egoera ezarri zen, eta Marokoko Protektoratuaren armadaren laguntza eskatu zen.
- Straperlo eta Nombela eskandaloek gobernu erradikalaren krisia sortu zuten, eta Gorteak desegitea eta 1936ko hauteskundeak deitzea ekarri zuten.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Zentro-Eskuineko Biurtekoa: Boterea (1933-1935)
1933ko azaroko hauteskunde orokorrak egin zirenean, hauteskunde-lege berria zegoen indarrean, eta Alianza handiak egiteko aukera ematen zuen. Gainera, emakumeek botoa emateko eskubidea izan zuten lehen aldiz. Propaganda ugari zabaldu zen hauteskunde kanpainan zehar.
Eskuinaren Garaipena Hauteskundeetan
Eskuinak (CEDA) eta Alderdi Erradikalak irabazi zuten, eta ezkerreko errepublikanoek eta sozialistek galdu egin zuten. Hauteskundeetan aurkeztutako taldeen proposamenak hauek izan ziren:
- Ez errepublikar alderdiak (CEDA) eta monarkikoak: Programan, lehen biurtekoaren erreformak ezartzea, nekazaritza eta erlijio erreforma egitea, 1932ko kolpearengatik zigortutakoei amnistia ematea, eta Konstituzioa ezartzea proposatu zituzten.
- Sozialistak eta ezkerreko alderdi errepublikanoak: Banatuta aurkeztu ziren.
Alderdi Erradikaleko Gobernuak
Alejandro Lerrouxek zuzendutako Alderdi Erradikal zentristak gobernu koalizioa osatu zuen, CEDAren laguntza ezinbestekoa izan zuelarik. CEDAk presio handia egin zien lehen biurtekoaren erreformak sakon aztertzeko. Eskuinak erlijio politikako hainbat alderdi aldatzea lortu zuen, besteak beste, Estatuak apaizen soldataren zati bat ordaintzea berrezarriz.
Gainera, erradikalak ez zetozen bat lan legediarekin eta nekazaritza erreformekin. CEDAk amnistia legea proposatu zien Gorteei, eta horren bidez, 1932ko kolpe saiakeran parte hartu zuten jeneralak zerbitzura itzuli ziren. Nekazaritza eremuetako gizarte gatazkak eta tentsio autonomikoak izan ziren gobernu erradikalen arazo nagusiak.
1934ko Urriko Iraultza
UGTk programa iraultzaile bat onartu zuen, zeinaren helburuak ziren lurrak nazionalizatzea, eta erlijio ordena guztiak, armada eta Guardia Zibila desegitea. Largo Caballerok zuzendutako adar iraultzailea zen UGTren kontrolpean zegoena.
Urtarrilaren 4ean, CEDAko hiru ministro zituen gobernu erradikal berri bat sortu zen. Ezkerreko errepublikanoek CEDA gobernuan sartzea Errepublikaren kontrako traiziotzat hartu zuten. Sozialistak matxinatu egin ziren, fatxismoa zabaltzeko arriskua zegoelakoan.
IRAULTZAREN NONDIK NORAKOA
1934ko urrian sortu zen iraultza Largo Caballeroren gidaritzapean. Greba orokorrera deitu zen hiri nagusietan. Madrilgo gune nagusiak hartzeko plan guztiek huts egin zuten. Matxinadak Bizkaian eta Gipuzkoan izan zuen eragin txikia.
Asturiasen baino ez zen sortu benetako gizarte iraultza. Iraultza menderatzeko, gobernuak gerra egoera ezarri zuen, eta laguntza eskatu zion Marokoko Protektoratuaren armadari. Iraultza amaitu ostean ere errepresioak ez zuen etenik izan: Espainian 30.000 lagun atxilotu zituzten eta ehunka preso torturatu. Kataluniako autonomia etenda geratu zen.
Eskuindar Biurtekoaren Amaiera
CEDAk egindako errepresio gogorrak garrantzi handia izan zuen 1935eko eztabaida politikoan, eta horrek krisia sortu zuen gobernu erradikal-cedistan. Handik aurrera, erreforma errepublikanoak zuzentzeko prozesua azkartu egin zen:
- Gizarte eta lan erreformak bertan behera geratu ziren.
- Arlo militarrean, Gil Roblesek agintari militarrak kargutik kendu zituen.
- Konstituzioaren erreforma ere bultzatu nahi zuten.
Krisia sortu zen Alderdi Erradikalean, Straperlo ustekeria eskandaloarengatik eta Nombela auziarengatik. Alcala Zamora zentroko alderdi errepublika handi bat sortzen saiatu zen. Azkenean, Gorteak desegitea eta 1936ko hauteskundeetara deitzea erabaki zuen.
Preguntas frecuentes
Zergatik izan zen garrantzitsua 1933ko hauteskundea?
Emakumeek lehen aldiz botoa eman zuten, eta Eskuinak (CEDA) eta Alderdi Erradikalak irabazi zuten. Ondoren, Alderdi Erradikalaren gobernu koalizioa osatu zen CEDAren laguntzarekin.
Zer izan zen 1934ko Urriko Iraultza?
Largo Caballeroren gidaritzapean UGTk sustatutako iraultza izan zen, CEDA gobernuan sartzearen aurka. Greba orokorra deitu zen, baina Asturiasen baino ez zen benetako gizarte iraultza izan.
Nola amaitu zen biurteko hori?
Straperlo eta Nombela eskandaloek krisia sortu zuten Alderdi Erradikalean. Azkenean, Gorteak desegin eta 1936ko hauteskundeak deitu ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.