Clara Campoamor diputatuaren hitzaldia Gorte Konstituziogileetan: emakumeen boto-eskubidea
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,93 KB
Actualizado el
Resumen
Testu hau Clara Campoamor diputatuak 1931ko irailaren 1ean Madrilen Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldiaren azterketa da. Hitzaldian Errepublikako Konstituzioan emakumeen sufragio-eskubidea onartzeko argudioak ematen ditu. Testuak Bigarren Errepublikako testuingurua, emakumeen sufragismoa eta hitzaldiaren garrantzia azaltzen ditu.
Puntos clave
- Clara Campoamor Lerrouxen alderdi errepublikar iraultzailekoa zen diputatua eta emakumeen sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia izan zen.
- Hitzaldiaren helburua Gorte Konstituziogileetako diputatuak konbentzitzea zen, emakumeen boto-eskubidea Konstituzioan onar zezaten.
- 1931ko apirilean Errepublika aldarrikatu zen, Alfontso XIII.ak alde egin ostean.
- Emakumeen boto-eskubidea lehen aldiz 1933ko azaroan gauzatu zen hauteskundeetan.
- Errepublikanoek emakumeen aurkako neurri batzuk ere onartu zituzten, esaterako 1932an uzta-lanak debekatzea.
- Hitzaldiak garai hartako gizarte misoginoa eta emakumeen aurkako aurreiritziak erakusten ditu.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
a. Testuaren kokapena
Testu politikoa da, forma aldetik juridikoa, Errepublikako Gorteetan Clara Campoamor diputatuak egindako hitzaldi baten pasartea. 1931ko irailaren 1ean Madrilen emandako hitzaldia, beraz, publikoa eta lehen mailakoa. Clara partidu errepublikar iraultzaileko diputatua zen (Lerrouxen alderdia), emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia. Hauteskundeetan, emakumeek ez zeukaten botoa emateko eskubiderik, baina legeak ez zien debekatzen hautagai izateko eskubidea, eta bi emakume zerrendetan sartu eta diputatu akta lortu zuten. Hitzaldia Gorteetako diputatuei zuzenduta dago, baina modu orokorrean estatuko iritzi publikoari. Hitzaldiaren helburua: diputatuak konbentzitzea emakumeen boto-eskubidea onar zezaten. Konstituzioa egiten ari ziren, eta sufragio-eskubide unibertsala gauzatzea nahi zuen.
b. Testuaren analisia
Clara Campoamorrek Gorteetako diputatuei eskatzen die onar dezatela Errepublikako Konstituzioan emakumeen sufragio-eskubidea eta emakumeen askatasuna. Bestalde, diputatuak konbentzitzeko (gehienak ezkertiarrak eta gizonezkoak), Konstituzioa goraipatzen du. Librea, aurreratua eta hoberena izateko arrazoi batzuk ematen ditu:
Konstituzioaren espirituarekin bat etorriko litzateke
Printzipio aristotelikoa alde batera utzi behar da (emakumea gutxiago zelako ustea)
Errepublika izango litzateke eskubide hau onartzen lehenengo latindar herrialdea, horrela espainarren harrotasuna piztuz
Emakumeen sufragismoa Espainian Espainiako emakumeek beraien boto eskubidea lortzeko izan zuten borroka eta mugimenduari deritzo. Bigarren Errepublikan, mugimendu feministak sexuagatiko bereizkeriaren aurka zeuden emakumeen gutxiengo bat mobilizatzea lortu zuen.
Latindar herrialdeak: Europan hizkuntza erromantzeak hitz egiten den eremuaren izen ez-formala. Eremu horretan Portugal, Espainia, Andorra, Frantzia, Monako, San Marino, Italia, Errumania eta Moldavia sartzen dira.
c. Testuingurua
Aurreko urtekoan Primo de Rivera diktadoreak dimititu egin zuen. Bere ordez Berenguer diktadorea jarri zen Gobernuburuaren buru eta Donostiako Ituna sinatu zen II. Errepublika aldarrikatzeko. Urte horretan boterean zegoen Alfontso XIII. Erbesteratzeko helburuarekin, alderdi sozialista, errepublikanoa eta konstituziogileari esker eman zen ituna. 1931eko apirilean Errepublika errealitate bilakatzen da eta erregeak alde egiten du. Erregimen berria hasten da, gorte eta gobernu berriarekin. Konstituzio bat idazteko Gorte Konstituziogileak deitu zituzten. Konstituzio horretan aurrerapen handiak izan ziren eta emakumeen aldeko neurriak ezarri ziren hasieratik. Bitartean behin-behineko gobernua ipini zen, Azaña buru. Baina azkenik estatuburu Alcalá Zamora moderatua aukeratu zuten. Guztiek (gehiengoa ezkertiarra) Konstituzioa adostu zuten eta Campoamorren argudioak baliozkotzat hartu ziren. Hurrengo hauteskundeetarako, konstituzioak emakumeak bozkatzera deitzen zituen.
Emakumeen boto-eskubidea euskal estatuaren botaketa egin zenean gauzatu zen lehenengo aldiz, 1933ko azaroan. Geroago Gorteetako hauteskundeak egin ziren, eta garaileak eskuineko kandidaturak izan ziren. Ezkerreko indarrek Clara Campoamorri bota zioten ezkerraren derrotaren errua, eta sekula ez zioten barkatu. Ondorengo hauteskundeetan ezkertiarrek irabazi zuten, 1936an Frente Popularraren bitartez, baina hala ere ez zioten barkatu.
d. Testuaren garrantzia
Clara Campoamorren hitzaldi hau oso baliagarria da garai hartako gizartea ulertzeko eta hitzaldi honi esker emakumeen sufragioa lortu zelako 1931. Urtean. Argi ikusten da errepublikanoen artean jarrera misoginoak, emakumeen aurkako aurreiritziak, oso errotuta zeudela. Bestalde, emakumeei botoa emateko eskubideak asko lagundu zuen emakumea politizatzen eta Espainaren aurrerakuntzan, izan ere, aukera hau ez zen herrialde gehienetan onartzen. Dena dela, emakumeei boto-eskubidea eman arren, emakumeen aurkako neurri batzuk ere onartu zituzten ezkerreko errepublikanoek: hurrengo urtean, 1932an, emakumeei uzta-lanetan aritzea debekatu zieten, eta 1936an, Gerra Zibilean, soldadu izatea.
Preguntas frecuentes
Noiz eman zen Clara Campoamorren hitzaldia?
1931ko irailaren 1ean eman zen Madrilen, Errepublikako Gorte Konstituziogileetan.
Zer eskatzen zien Campoamorrek diputatuei?
Errepublikako Konstituzioan emakumeen sufragio-eskubidea eta emakumeen askatasuna onartzeko eskatzen zien.
Noiz lortu zuten emakumeek boto-eskubidea Espainian?
Testuaren arabera, 1933ko azaroan gauzatu zen lehenengo aldiz, hauteskundeetan.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.