Errusiako Iraultza: 1905, 1917 eta ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,73 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Errusiako Iraultzaren garapena azaltzen du XX. mendearen hasieratik SESBren sorrerara arte. Krisi ekonomikoa eta Japoniaren aurkako gerra, 1905eko matxinada, 1917ko otsaileko eta urriko iraultzak, gerra zibila eta 1922ko SESBren eraketa hartzen ditu aztergai. Irakasleak ikasleek gertakarien kronologia eta ondorioak ulertu ditzaten lortzen du.

Puntos clave

  • Errusiako inperioa monarkia absolutu atzeratu baten pean zegoen XX. mendearen hasieran, eta ekonomia atzerritarren menpe zegoen.
  • 1905eko urtarrilean San Petersburgoko manifestazioa bortizki erreprimitu zen: Igande Odoltsua. Duma sortu zen eta eskubide zibil batzuk onartu ziren.
  • Lehen Mundu Gerrak porrot asko eragin zituen Errusian, eta gizartearen ezinegona handitu zen.
  • 1917ko otsailean monarkia erori zen eta behin-behineko gobernua eratu zen; Sobietak sortu ziren kalean.
  • 1917ko urrian Boltxebikeek hartu zuten boterea eta lehen estatu sozialista ezarri zuten; Errusia gerretik atera zen eta lurrak banatu ziren.
  • 1922an sortu zen SESB, gerra zibilaren ostean (Armada Gorriaren garaipenarekin) eta Leninen Politika Ekonomiko Berriaren ondoren.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Errusiako iraultza

XX. mendearen hasieran Errusiako inperioa atzeratua zegoen, monarkia absolutu baten agintepean. Bi gertakari zehazten dute bereziki iraultzaren aldeko mugimenduen jatorria:

  • Krisi ekonomikoa: Nazioarteko krisiak bortizki kolpatu zuen Errusiako inperioa; ekonomia oro har atzerritarren mende zegoen.
  • Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra: Japoniarrek Errusiako armada garaitu zuten, eta horrek are larriagotu zuen egoera.

Ondoko urteetako testuinguru sozial horretan nabarmen zabaldu zen iraultzaren aldeko giroa.

1905eko iraultza

Errusiarrek japoniarren aurkako gerran porrot egin ondoren, matxinada bat lehertu zen Errusiako armadaren aurka; baina ez zuen arrakastarik izan. Urtarrilean manifestazio bat egin zuten San Petersburgoko kaleetan, lan-baldintza hobeak eskatzeko. Poliziak manifestariak bortizki erreprimitu zituen; ehunka hil eta zauritu eragin zituen. Gertakari horri Igande Odoltsua deitu zioten. Duma sortu zen, eta eskubide zibil batzuk onartu ziren.

1917ko iraultza

Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen Errusiak, eta porrot asko jasan zituen. Milaka hildako egon ziren eta soldaduen jaikialdiak ugariak izan ziren. Herrialdeak hornigairik gabe geratu ziren, eta nonahi sumatzen zen gizartearen ezinegona.

1917ko otsaila

1917ko otsailean manifestazio handi batean emakumeak, langileak eta beste gizarte-talde batzuk bildu ziren. Soldaduek ez zuten manifestazioaren aurka jo. Errusia errepublika bihurtu zen eta behin-behineko gobernua eratu zen; kalean, soldaduek eta langileek Sobiet izeneko iraultza-kontseiluak osatu zituzten.

1917ko urria

1917ko urrian hiriko gune garrantzitsuenak okupatu zituzten; Boltxebikeek lehen estatu sozialista ezarri zuten. Lehen neurriak izan ziren Errusia gerretik ateratzea, lurrak nekazarien artean banatzea eta bankuen, lantegien eta atzerriko merkataritzaren nazionalizazioa.

Errusiako gerra zibila

Desberdintasun ideologikoek gerra zibila eragin zuten. Boltxebikeek (Armada Gorria) Armada Zuriaren kontra borrokatu zuten; aliatutako potentziek, iraultzaren beldurrez, laguntza eman zioten Armada Zuriari. Hiru borroka-urteren ondoren, Armada Gorria nagusitu eta Armada Zuria zapaldu zen; Errusia suntsituta geratu zen.

SESBren sorrera

Gerra zibila bukatu ondoren, industria eta nekazaritzaren ekoizpen-maila apaldu egin zen. Gosea eta haserreak bultzatuta, Leninek Politika Ekonomiko Berria (PEB) ezarri behar izan zuen. 1922an sortu zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB). Lenin hil ondoren boterea lortzeko borrokak hasi ziren. Stalinek gidatu zuen sobietar estatua 1953ra arte.

Preguntas frecuentes

Zergatik hasi zen Errusiako iraultzaren aldeko mugimendua?

Krisi ekonomiko nazioarteko batek eta Japoniaren aurkako gerrak, Errusiak galdu zuena, egoera larriagotu zuten. Testuinguru sozial horretan iraultzaren aldeko giroa zabaldu zen.

Zer izan zen Igande Odoltsua?

1905eko urtarrilean San Petersburgoko kaleetan lan-baldintza hobeak eskatzen zituzten manifestariak poliziak bortizki erreprimitu zituen. Ehunka hildako eta zaurituak eragin zituen.

Nola ezarri zen Boltxebikeen estatu sozialista 1917an?

1917ko urrian hiriko gune garrantzitsuenak okupatu zituzten eta boterea hartu zuten. Lehen neurriak izan ziren gerratik ateratzea, lurrak nekazarien artean banatzea eta bankuak, lantegiak eta kanpo merkataritza nazionalizatzea.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein gertakarirengatik deitu zitzaion 1905eko manifestazioari Igande Odoltsua?
2. Zein urtean sortu zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB)?
3. Zein gerrak eragin zuen Errusiako gizartearen ezinegona eta iraultzaren aldeko giroa handitzea?
4. Zein izan zen 1917ko otsailean gertatutakoaren emaitza nagusia?
5. Zein izan ziren 1917ko urriko Boltxebikeen lehen neurrietako bat?
6. Zein bi bando borrokatu zuten Errusiako gerra zibilean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.