1917ko Errusiako Iraultza eta 1920ko hamarkadako oparoaldia

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,46 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak 1917ko Errusiako Iraultzaren kausak eta ondorioak azaltzen ditu: Lehen Mundu Gerraren eragina, otsaileko manifestazioa, tsarraren abdikazioa eta urriko boltxebikeen agintea. Gerraondoko Europaren krisia, Dawes plana eta 1924-1929 bitarteko ekonomia-hazkunde euforikoa ere lantzen ditu.

Puntos clave

  • 1917an Errusia Lehen Mundu Gerran zegoen eta porrot ugari jasan zituen, eta hori dela-eta gizartean ezinegona handia zegoen.
  • 1917ko otsailean San Petersburgon egindako manifestazioan soldaduek ez zituzten manifestariak zapaldu, eta tsarrak abdikatu zuen.
  • Errusia errepublika bihurtu zen, Kerenski buru zuen behin-behineko gobernuarekin.
  • 1917ko urrian boltxebikeek gune garrantzitsuenak hartu zituzten, gobernuaren egoitza barne, eta munduko lehen estatu sozialista sortu zuten.
  • Gerraondoko Europa suntsituta zegoen eta Estatu Batuak munduko potentzia nagusi bihurtu ziren.
  • Dawes planari esker Alemaniak mailegu berriak lortu zituen eta bere ekonomia berreraikitzen hasi ahal izan zen.
  • 1924-1929 bitartean ekonomia hazi zen: janarien prezioak merketu ziren, teknologia zabaldu zen eta ekoizpena handitu zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

1.3 1917ko Errusiako Iraultza

Gerra Handian parte hartzen zuen Errusiak, eta porrot ugari jasan zituen fronteetan. Milaka izan ziren hildakoak eta ugari soldaduen jaikialdiak; hornigairik gabe geratu ziren hiriak eta nonahi sumatzen zen gizartearen ezinegona, greba giro batean.

1917ko otsailean manifestazio handi batera deitu zuten San Petersburgon, eta emakumeak, langileak eta beste gizarte-talde batzuk bildu ziren hartara. Soldaduek, buruzagien aginduei muzin egin eta ez zuten manifestarien aurka jo. Mugimendu hura lurralde osora zabaldu zen eta tsarrak abdikatu zuen; Errusia Errepublika bilakatu zen, Kerenski sozialista moderatua buru zuen behin-behineko gobernua eratuz.

1917ko urrian gune garrantzitsuenak okupatu zituzten boltxebikeek, gobernuaren egoitza barne. Hauek munduko lehen estatu sozialista sortu zuten.

4. Hogeiko hamarkadako urte zoriontsuak

Gerraren ondoren, Estatu Batuak munduko potentziarik handiena izatera heldu ziren. Mundura esportatu zituzten bizitza ulertzeko beste modu bat eta moda berriak. Urte haiek urte zoriontsuak izan ziren. Oparoaldi ekonomiko hura 1922tik 1929ra luzatu zen.

4.1 Gerraondoko krisialditik oparoaldira

1919an, Europa guztiz hondatuta zegoen: errepide-sareak suntsiturik, lehengaiak urri eta makineria zaharkiturik. Berreraikitzea lan geldia eta nekeza zen. Gerra garaian Estatu Batuei eskatutako maileguak itzuli behar izan zituzten eta estatu galtzaileek gerrako kalte-ordainei aurre egin behar zieten.

Gerraondoko krisiak ez zuen Estatu Batuetan eraginik izan, ez baitzituen gerrako ondorioak bere lurretan pairatu. Baina bertako maileguak berriro ere lortzeko, Dawes plana erabili zuten alemaniarrek. Horri esker, alemanek herrialdea berreraikitzeari ekin ahalko zioten. Aldi berean, aliatuek beren ekonomiak suspertu ahal izango zituzten, Estatu Batuei maileguak ordaintzen joaten ziren bitartean.

1924-1929: Hazkunde ekonomikoa eta euforia

1924tik 1929ra bitartean, ekonomia hazi zen, euforia giroa piztuz:

  • Oinarrizko janarien kostuak: Merketu egin ziren, mekanizazio-prozesuari esker.
  • Aurrerapen teknologikoak: Asko zabaldu zen bigarren industria-iraultzako aurrerapenak erabiltzea, garraiobideetan bereziki.
  • Ekoizpena: Areagotu egin zen eta kate-lana hedatu zen.
  • Industria berriak: Kontsumo-ondasunak fabrikatzen zituzten sektoreak hasi ziren.

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen 1917ko Errusiako Iraultza?

Lehen Mundu Gerran izandako porrot militarrek eta hiri eta soldaduen artean zabaldutako hornigai-faltak eta ezinegonak sortu zuten gizarte-krisia. Otsaileko manifestazioak eta soldaduen jarrerak tsarra abdikaraztera eraman zuten.

Zer izan zen Dawes plana?

Estatu Batuetako mailegu-plan bat izan zen, alemaniarrei herrialdea berreraikitzeko aukera eman ziena. Horri esker, aliatuek ere ekonomiak suspertu eta Estatu Batuei maileguak ordaintzen joan ahal izan ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan egin zen San Petersburgoko manifestazio handia, tsarraren abdikazioa ekarri zuena?
2. Nork hartu zituen gune garrantzitsuenak 1917ko urrian?
3. Zein estatu bihurtu ziren munduko potentzia nagusi gerraren ondoren?
4. Zer lortzeko erabili zuten alemaniarrek Dawes plana?
5. Zein urte-tarte hartzen du 1920ko hamarkadako oparoaldiak testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.