Lehen Mundu Gerra: Parisko Bakea eta Versaillesko Ituna

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 1,59 KB

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak: Parisko Bakea eta Versaillesko Ituna

Parisen sinatu ziren Lehen Mundu Gerraren bake-itunak, eta itun garrantzitsuena Alemaniak sinatutakoa izan zen (Versaillesko Ituna). Parisko Bakearen oinarri ideologikoa Estatu Batuetako Wilson presidenteak aurkeztutako dokumentua (Wilson presidentearen 14 auziak) izan zen.

Parisko Bakearen Helburuak

Parisko bakeak hiru helburu zituen:

  • Alemaniaren suspertzea eragoztea.
  • Potentzia irabazleen artean botereen oreka lortzea.
  • Errusia bakartzea komunismoa geldiarazteko.

Lurralde Aldaketak

Alemaniako Inperioa, Austriako Inperioa eta Otomandar Inperioa desagertu ziren gerra galdu eta gero. Errusiako Inperioa iraultzagatik desagertu zen. Inperio horien desagerpenak lurralde muga-aldaketak eta estatu berri askoren sorrera eragin zituen:

Errusiako Inperioa

Honen desagerpenak Polonia, Finlandia, Lituania, Letonia eta Estoniaren independentziak eragin zituen.

Alemaniako Inperioa

Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli zitzaizkion, ekialdeko lurralde batzuk Poloniari eman zizkioten eta Alemaniako kolonia guztiak Frantziak eta Britainia Handiak eskuratu zituzten.

Austriako Inperioa

Hainbat herrialdeetan zatitu zuten: Austria, Hungaria eta Txekoslovakiako errepublikak agertu ziren. Beste lurralde batzuk Errumaniak, Poloniak eta Jugoslaviak eskuratu zituzten.

Otomandar Inperioa

Turkiako errepublika bihurtu zen. Ekialde Hurbilaren lurraldeak (Siria, Irak, Palestina...) Frantzia eta Britainia Handiaren koloniak bihurtu ziren.