Euskal Herria frankismo garaian: errepresioa eta oposizioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,05 KB
1. Sarrera
Francoren erregimenaren garaian, Euskal Herriak Espainiako gainerako lurraldeen egoera bera bizi izan zuen. Totalitarismoan oinarritutako erregimenak Espainia bakarra eta uniformea sortu nahi zuen; horren ondorioz, giza eskubideek zapalkuntza handia jasan zuten.
2. Gerra ostea eta erregimenaren hasierako urteak
1937an, Euskal Herria Francoren tropen mende geratu zen eta, orduan, galtzaileen —euskal herritar gehienen— kontrako errepresioa hasi zen.
Euskal abertzale eta sozialista asko Ipar Euskal Herrira erbesteratu ziren. Eusko Jaurlaritza ere erbesteratu egin zen, lehenengo Kataluniara eta gero Parisera. Gerra osteko egoera ekonomikoa oso txarra zen, ezarri zuten politika autarkikoagatik.
Bigarren Mundu Gerra hasi eta alemaniarrek Frantzia hartu zutenean, euskaldunak bota eta Eusko Jaurlaritzaren lokal asko itxi zituzten. Parisetik New Yorkera joan zen Jaurlaritza.
Erbesteko eta bertan geratu zen oposizioak itxaropena berreskuratu zuen: aliatuek irabaziz gero, Francoren erregimena erori eta errepublika berrezarriko zen, autonomia estatutua berreskuratuz. Hori dela eta, euskaldun askok aliatuekin borrokatu zuten eta Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuen laguntza lortzeko ahalegina egin zuen.
Barnealdean, oposizioa berrantolatu eta Baionako Hitzarmena sinatu zen, errepublika eta autonomia estatutua berreskuratzeko asmoz.
3. Erregimena sendotzea eta oposizioaren krisialdia
1947tik aurrera, euskal oposizioak erregimenaren aurkako nazioarteko laguntza jasotzeko itxaropena galdu zuen. 1953an Vatikanoko Konkordatua sinatu zen eta 1955ean Espainia NBEn sartu zen.
4. Garapen aroa eta oposizio berria
60ko hamarkadan, Euskal Herriak industrializazio prozesu handia bizi izan zuen. Aldaketa sozial ugari izan ziren arren, horrek ez zuen aldaketa politikorik ekarri. Oposizioa indarberritu egin zen, talde berriei esker.
ETAren sorrera eta bilakaera
ETAren ideologia akonfesionala, euskaltzalea eta independentziaren aldekoa zen. Parisko Hitzarmena sinatu ondoren, EAJk eskubideei uko egin ziola pentsatu eta horregatik sortu zen ETA. Marxismoa biltzea eta ekintza armatuak egitea zen bere pentsaera.
ETAn bi joera sortu ziren: moderatuak eta erradikalak. Hainbat zatiketa egon ziren, azkenengoa 1974an: ETA militarra eta ETA politiko-militarra. ETA militarrak indarkeriara jo zuen, eta ETA politiko-militarra beste oposizioko taldeekin jardun zuen; azken hori desagertzean, kideak Euskadiko Ezkerran sartu ziren.
5. Frankismoaren amaiera
1970ean Euskal Herria erradikalizatu egin zen eta ETAk ekintza armatuak areagotu zituen, baina erregimenak gogor erantzun zuen:
- Burgosko gerra kontseilua: epaiketa honek frankismoko oposizio mugimendurik indartsuena ekarri zuen.
- Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kideren fusilamenduak.
Azken urteetan, diktadura garaiz kanpo gelditu zen eta 1975ean, Franco hil zenean, desegin egin zen.