Industrializazioa eta Gizarte Klaseak Bizkaian

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,45 KB

Industrializazioaren eragina Bizkaian

1898an koloniak galtzean, indianoek bertan pilatutako dirua herrialdera itzuli zuten eta horrek ontzigintzaren hazkundea azkartu zuen. Ontzigintzaren garapena onuragarria izan zen Bizkaiko siderurgiarentzat.

Gizartearen egituraketa berria

Industrializazioak aldaketa gogorrak eragin zituen gizartearen egituraketan, klase-gizartea sortuz. Gizarte berri horretan bi klase bereizten dira:

  • Burgesia: Negozio berrien jabeak (industriak, meategiak, finantza-erakundeak…).
  • Proletarioak: Fabriketako langileak eta meatzariak.

Gizarte industrial honetan aberats eta pobreen arteko zatiketa bortitza zen. Klase zapaldu bat osatzen zutela kontzientzia hartzen hasi ziren langileak, eta horrek klase borroka eragin zuen.

Bereizketa soziala eta espaziala

Bereizketa sozialak oso nabarmenak izan ziren hiriaren espazioaren erabileran ere:

  • Burgesak: Hirietako zabalguneetan bizi ziren, ur korrontearekin, elektrizitatearekin eta estolderia-sistema egokiarekin.
  • Langileak: Hiri zaharreko etxeetan edo periferian bizi ziren, ur korronterik eta estolderiarik gabe.

Ondorio demografikoak eta osasun-krisia

Bereizketa espazial honek ondorio larriak izan zituen demografian. XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, Bilbok Europako heriotza-tasa altuenak izan zituen. Langile-auzoen egoera zen faktore erabakigarriena gaitzak zabaltzeko.

Langileen elikadura eskasa zen eta gaitzei aurre egiteko erresistentzia ahulagoa. Ondorioz, bizi-esperantza oso motza zen eta haurren hilkortasun-tasa oso altua.

Langile mugimenduaren sorrera

Arazo sozial honek eragin handia izan zuen bilakaera historikoan: langile mugimendu indartsu bat sortarazi zuen. Bizkaiko meatzariak izan ziren Euskal Herriko lehenengo greba orokorra egin zutenak 1890ean.

Testuaren garrantzia historikoa

Eleberrian ematen zaigun informazio historikoa interesgarria da. Bizkaiko meatzarien egoera industrializazio-prozesuaren hasieran oso gogorra zen, eta Blasco Ibañezen deskripzio biziak ondorioak ulertzen laguntzen digu: grebak, protestak eta langileen joera erradikalak.

Bestalde, Blasco Ibañez intelektual errepublikanoa zen, eta errepublikanoak asko saiatu ziren langileak beren alderdi eta joerara hurbiltzen, baita haien artean balio burgesak txertatzen ere.