Industria Iraultza: Gizarte Aldaketak eta Langile Mugimendua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,98 KB

Sarrera

Industria Iraultzak aldaketa sakonak eragin zituen gizartean: burgesia bihurtu zen nagusi, negozioak kontrolatzen zituelako. Alabaina, pertsona gehien-gehienak behe-mailakoak ziren: industriako edo landako langileak, gizartean baztertuak bizi ziren pertsonak, etab.

Hirietako biztanleria asko hazi zen, eta horren ondorioz, osasun- eta gizarte-arazoak sortu ziren. Erreformaren alde zeuden pertsona batzuek langileriaren egoera kaskarra salatu zuten, eta langileak ere beren egoeraz jabetzen hasi ziren, pixkanaka. Era horretan sortu zen langile-mugimendua.

Pentsalariak ere baziren, eta ugazaben gehiegikeriak salatu zituzten. Pentsalari horiek gizarte-egitasmo iraultzaileak proposatu zituzten, eta gizarte-ordena burgesarekin indarrez haustea planteatu zuten, bidegabetzat jotzen zutelako.

1. Gizartearen Egitura Berria

Goi-klasea

  • Jabetzan eta aberastasunean oinarritzen zuten euren nagusitasuna.
  • Eragin sozial eta politikoa zuten.
  • Antzinako nobleziaren antzera, bizimodu luxuzko eta aberatsa zuten.
  • Ekonomia-aurrerapenaren alde zeuden; beren aberastasuna euren lanetik lortua zen eta ez oinordetzan jasoa.
  • Kapitalak industria berrietan inbertitu zituzten, industria-iraultza sustatuz.

Erdi-maila

  • Negozio eta jabetza txikietatik edo jarduera profesionaletik bizi ziren.
  • Ahalmen ekonomiko urria zuten, nahiz eta itxurari eusten zioten.

Behe-klasea eta Langileria

Industria Iraultzaren ondorio zuzena izan zen langileriaren sorrera. Ekoizpen-prozesuan makinak sartu zituztenean hasi zen. Makinei esker, prestakuntzarik behar ez zuen lan-eskua kontrata zezaketen.

Lan-baldintzak

  • Lanaldi luzeak (14tik 16 ordura bitartean).
  • Diziplina gogorra (zigor ekonomiko nahiz fisikoak).
  • Igande eta jaiegunetan ere lan egiten zuten.
  • Kaleratze libreak (istripu edo kaleratzeek ez zuten inolako ordainsaririk).
  • Ez zuten lan-eskubiderik, ezta eskubide sindikalik ere.
  • Lanean zein gizartean hobetzeko inolako aukerarik ez zuten.

Haurren eta emakumeen lana

  • Eskolatzea ez zen ohikoa.
  • Zenbait lan emakumeen esku zeuden: neskame, jostun, etab.
  • Familiaren diru-sarrera urrien osagarri baino ez ziren.
  • Gizonezkoek bezain lanaldi luzeak egiten zituzten, baina soldata gizonezkoena baino askoz txikiagoa zen.

2. Langile-mugimendua

XIX. mendean, zenbait pentsalarik langileriaren egoera salatu zuten, eta konponbide erreformistak edo iraultzaileak proposatu zituzten.

2.1. Oinarri ideologikoak

Sozialismo utopikoa

  • Proletarioen premia gorria salatu zuten, baina ez zuten kontuan hartzen ugazaben eta langileen arteko gizarte-borroka.
  • Gizarte ideala sortu nahi zuten eta modu baketsuan lortu nahi zuten.
  • Elkartasuna eta anaitasuna ziren oinarri.
  • Industriaren berritasunak defendatzen zituzten, baina langileei eragiten zizkieten kalteak salatzen zituzten.
  • Ideologo nagusiak: Saint-Simon, Charles Fourier eta Robert Owen.

Sozialismo marxista

  • Gizartearen historia klase-borrokaren historia baino ez zen. Etapa bakoitza ekoizpen-modu izendatu zuten eta, garai honetan, ekoizpen-modu kapitalista ari zen garatzen.
  • Beren doktrina Manifestu Komunistan laburbiltzen da.
  • Gizartea aurkako bi klasetan zegoen banatua: burgesia eta proletargoa.
  • Boterea indarkeriaren bidez lortzea defendatzen zuten, ondoren proletargoaren diktadura ezartzeko, azkenik sistema komunista batera iristeko.
  • Ideologo nagusiak: Karl Marx eta Friedrich Engels.

Anarkismoa

  • Anarkia hitzak "agintaririk gabe" esan nahi du.
  • Inolako agintaritzarik gabeko gizartea proposatzen zuten, gizarte primitiboen parekoa.
  • Helburua gizarteko sektore zapaldu guztien ekintza sustatzea zen. Bakuninen helburua estatua erabat suntsitzea zen.
  • Ideologo nagusiak: Pierre-Joseph Proudhon eta Mikhail Bakunin.

2.2. Langileen Lehenengo Internazionala

Langileen nazioarteko erakunde bat sortzeko ideia behin eta berriz azaldu zen XIX. mendearen hasieratik. Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) sortu zenean gauzatu zen nahi hori.

  • Sortze-data eta tokia: 1864an, Londresen.
  • Parte-hartzaileak: Hainbat joeratako sindikalistak eta sozialistak zeuden (britainiar sindikalistak, mutualista frantsesak, talde klandestinoak eta erbesteratuak).
  • Helburuak: Proletargoaren boterea lortzea.
  • Arazoak eta desegitea: 1868tik aurrera, Bakunin Internazionalean sartu zenean, Marxek eta Bakuninek lehen desadostasunak izan zituzten. Marxek alderdi bat sortzearen alde egin zuen eta Bakuninek ez zuen hau onartzen. 1876ko Filadelfiako batzarrean desegitea erabaki zuten.