Bizkaiko industrializazioa eta euskal langile mugimendua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,35 KB

GAIA: Bizkaiko industrializazioak eragindako krisia

Bizkaiko industrializazio azkarrak identitate-krisia eragin zuen Bizkaian eta Euskal Herrian. Gizartea landatarratik (nekazaritik), industrialara eta hiritarrara pasatu zen denbora gutxian, eta inmigrazio asko gertatu zen. +

Foruen abolizioak galera-sentimenduak eta krisi politikoa eragin zituen. Aldaketa hauek Sabinoren nazio-konzientzian eragina izan zuten. Aldi berean, proletargoa esploratu eta deserritua osatu zuten. Beraz, sozialismoa eta nazionalismoa aldi berean hasi ziren Bizkaian eta Euskal Herrian.

Langile mugimendua: Europa eta Espainia (XIX)

Langile mugimendua Europan eta Espainian XIX. mendean sortu zen. Zer da langile-mugimendua? Langileek garatutako ideologiak, erakundeak eta ekintzak dira, gero gobernu eta enpresarien aurrean lan-baldintzak defendatzeko.

Europan XIX. hasieran eta gero Espainian eta hego Euskal Herrian ere indartu zen. Langile mugimenduan bi erakunde mota nagusi zeuden:

  • Sindikatuak: lan-baldintzak defendatzeko.
  • Alderdi politikoak: politikan parte hartzeko.

XIX. mende erdialdean bi korronte finkatu ziren: sozialismoa eta anarkismoa, biek iraultza eta jabego pribatua zalantzan jarrita.

Anarkismoa

Anarkismoa Andaluzian, Levanten eta Katalunian errotu zen. Estatua abolitu nahi zuten eta hauteskundeetan ez zuten parte hartzen. Bi korronte nagusi nabarmendu ziren: sindikalista (CNT) eta propaganda taldeak; horien artean aipatzen da Cánovas hil izana.

Sozialismoa

Sozialismoan alderdi politikoak sortu zituzten.

Langile mugimendua Euskal Herrian

Euskal Herrian proletargo bolumen handia eta lan-baldintza penagarriak zeuden. 1890eko langile-datuen arabera: 12.000 meatzari eta %12 soldatak ospitaleak mantentzeko. Guztira 25.000 langile, meatzari eta fabrikako langileen artean.

Anarkismoa Euskal Herrian

1870ean talde anarkista zeuden hiru probintzietan, eraikuntzako gerbetan parte hartuz. Klandestinidadearen ondoren, 1881ean anarkismoa berriro agertu zen. 1897an Cánovas hil zuten Gipuzkoako balneario batean; horregatik anarkismoa desagertu zen gehienbat, CNT agertu arte.

Sozialismoa Euskal Herrian

Euskal Herriko langile mugimenduko lehenengo urratsak sozialismotik etorri ziren. Facundo Pérezagua Bizkaiko sozialismoaren bultzatzaile izan zen. 1886an Bizkaian Alderdi Sozialista sortu zen, eta milaka langile mugitzeko gai izan zen.

Iron konpaniak 5 kide sozialista kaleratu zituen. Ondoren, 1890ean lehen greba handia antolatu zen eta 20.000 langile meatzeetan eta fabriketan greban jarri ziren. Grebaren emaitzak onak izan ziren: barrakoi eta kantinen desagerpena eta 10 orduko laneguna lortu ziren.

1890-1911 artean Pérezagua sindikalismoaren buru izan zen; baina 1911tik aurrera Indalecio Prieto garaia hasi zen. Prietok sindikatuen presioa gutxitu nahi zuen: grebak eta sabotajeak utzi eta hauteskundeetako borroketan zentratu nahi zuen. Prietoren moderantismoa eta Pérezaguaren erradikalismoa talka egin zuten, eta sozialismoan apurketak sortu ziren.

1921ean Pérezaguak eta beste batzuk Alderdi Komunista sortu zuten; militante nabarmenetako bat izan zen Dolores Ibárruri (La Pasionaria).

Sindikalismo nazionalista

Langile abertzaleak XX. mendearen hasieran gatazkak areagotzearekin beren sindikatu propioa sortu zuten: ELA–STV. Hiruzpalau zutabe nagusi zeuden: nazionalismoa, inspirazio kristaua eta patronalarekin enfrontamendu eza. Helburua zen euskal langileek batasuna lortzea.

Euskal nazionalismoa

XIX. mendean hainbat faktorek eragin zuten nazionalismoaren bizkortzea Europan. Garai honetan erromantizismoak askatasuna aldarrikatu zuen. Horrela herri bakoitzak bere identitatea, kultura, historia eta hizkuntza jarraitu behar zuela defendatu zen, eredu bateratuari jarraitu beharrik gabe. Geroago Espainiako prozesu zentralizatzaileek kontraesan politikoak ekarri zituzten eta zentralismoa areagotu zen.

Nazionalismoa (1895-1931) - Aurre-baldintzak

  • Askatasun nazionalaren aldeko borrokak.
  • Industriali egoera berriak sortu ziren.
  • Burgesia kapitalista estatalista zen.
  • Proletargoak (gehienak inmigranteak) ideologia sozialista zuen.
  • Nekazariak Karlismoaren porrotarekin etsita zeuden.
  • Burgesia txiki eta ertaina zokoratuta sentitzen zen.

Sabino Arana nekazarien eta burgesia ertaineko babesarekin mamitu zuen euskal proiektu nazionala.

Ideologia: Sabinoren doktrina

Sabinoren ideologia momentu desberdinetan garatu zen. Alde politikoan doktrina berriaren ezaugarriak hauek izan ziren:

  • "Jaungoikoa eta Lege Zaharra" lelopean jardutea.
  • Integrismo erlijiosoa: katolizismoa.
  • Nazionalismo defentsiboa: nazio izateko objektiboa.
  • Esentzian independentziaren eskubidea aldarrikatzea.
  • Izaera antikapitalista eta alderdi batzuetan rasistak izan zitezkeen ikuspegiak.
  • Nazio guztiek independentziaren eskubidea zutela aldarrikatzea.

Bilakaera: Aranaren garaia (1890–1903)

Sabino Aranaren diskurtsoak eman ziren eta artikuluak argitaratu ziren nazionalismoa aurkezteko. Euskeldun batzoki eta antzeko elkarteak sortu ziren, eta Euzko Alderdi Jeltzalea fundatu zen. Bilboko lehen batzokia sortu zen eta jende berria sartu zen alderdian, honek alderdian aldaketak ekarri zituen.

Arana hil ondoren (1903–1930)

Alfontso XIII.aren garaian alderdiaren hedapena izan zen. Sabino hil ostean tentsioak sortu ziren, eta alderdiak barne-egiturak sendotu zituen (ikurrina, lauburu). SOV fundatu zen. 1914 eta 1919 bitartean alderdia asko hedatu zen. Tentsioak areagotu ziren eta izena aldatu zuten: Comunión Nacionalista Vasca deitu zuten. 1919ko hauteskundeetan Ramón de la Sota irabazi zuen. Barruko tentsioak direla-eta, bi jokabide sortu ziren: CNV eta Aberri, erradikala.

Errepresio eta kulturalismo aldia (1923–1930)

Primo de Riveraren diktadurapean comunionista taldeek ezin izan zuten politikoki parte hartu, eta abertzale asko erbesteratu behar izan ziren. 1930ean diktadura amaitu eta gero bi independentista elkartu ziren; hala ere, EAJtik aparte bi talde sortu ziren: ANV eta "yagi-yagi".