Frantziako Iraultza, Industria Iraultza eta Lehen Mundu Gerra
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,24 KB
Frantziako Iraultza (1789-1799)
Iraultzaren Arrazoiak
Politiko eta Ideologikoak
Ilustrazioak absolutismoa suntsitzeko oinarri teorikoak eman eta Amerikako Iraultzak ideia horiek praktikan jarri zituzten.
Sozialak
Nobleziak eta kleroak agintea galdu zuten erregearen absolutismoaren eraginez. Burgesek ez zuten eragin politikorik eta merkantilismoak horien jarduera ekonomikoak oztopatzen zituzten. Herria ere atsekabetuta zegoen.
Ekonomikoak
Iraultzak krisi ekonomikoaren eraginez egin zuen eztanda: jakien krisia, finantza krisia...
Iraultzaren Etapak
- Estatu Orokorra (1789)
- Biltzar Konstituziogilea (1789-1791) (Biltzar Konstituziogileak feudalismoa deuseztatu zuen.)
- Biltzar Legegilea (1791-1792)
- Konbentzioa (1792-1795) (Diputatuak 1795eko konstituzio moderatuagoa sortu zuten.)
- Direktorioa eta Kontsuletua (1795-1799)
Industria Iraultza Britainia Handian
Kontzeptua, Sorrera eta Zabalkundea
1780tik aurrera industrian iraultza gertatu zen, eta horrek ekoizteko moduan muturreko aldaketa ekarri zuen. Lantegi txikietan egindako eskuko lanaren ordez, lana makina handiek egiten zuten fabrika handietan. Industria Iraultza, aldaketa geldo eta jarraitua izan zen. Industria Iraultza 1760. urtearen inguruan sortu zen baina ez zen 1780ra arte sendotu.
Industria Iraultzaren Arrazoiak
Egoera Politikoa
XVIII. mendeko iraultzen ostean, aristokrazia lurjabearen eta burgesiaren interesek bat egin zuten.
Biztanleriaren Hazkundea
XVIII. mendean, elikadura hobetu zelako eta heriotza-tasak behera egin zuelako. Horrela, produktuen eskariak eta industrian lan egiteko eskulanak gora egin zuten.
Garraioak eta Komunikabideak
Hobetzeak, merkataritza bultzatu eta barne-merkatua sortzeari mesede egin zion.
Kanpo-Merkataritza
Britainiarren nagusitasun kolonialak bultzatu, industriari kapitalak, lehengaiak eta industriako produktuak saltzeko merkatuak eman zizkion.
Baliabide Energetiko eta Mineralak
Ikatz minerala eta burdina ugari zegoenez, britainiar industria garatu zen.
Nekazaritzako Aldaketak
Askunde demografikoa bultzatu zuten.
Lehen Mundu Gerra
Eztanda-Eragilea eta Partaideak
Gerraren eragilea, Frantzisko Fernando artxidukea, Austria-Hungariako koroaren oinordekoa Sarajevon erailtzea izan zen. Herrialdeen arteko aliantzen sistema abian jarri zen.
Erdiko Inperioak
Alemania eta Austria-Hungaria. Gero, bando aliatura igaro zen.
Aliatuak edo Ententea
Frantziak, Errusiak, Britainia Handiak eta Serbiak osatzen zuten. 1917an Estatu Batuak sartu ziren.
Gerraren Etapak (1914-1918)
Mugimenduen Gerra
Alemania Frantziaren aurrean garaipen azkarra lortzen ahalegindu zen. Planak porrot egin zuen Frantziak Marnen egindako erresistentziaren eta Errusiaren eraso azkarraren eraginez.
Posizioen edo Lubakien Gerra
Garaipen erabakigarririk ez zegoenez, fronteak lubakien lerro ikaragarrien zehar egonkortu ziren. Lubakiak, lurraldean egindako zuloak ziren eta alambre-hesiek babesten zituzten. Horietatik higatze-erasoaldiak egin ziren: Verdunekoa eta Sommekoa.
1917ko Aldaketak
Errusiak gerra bertan behera utzi zuen, iraultza boltxebikeak garaipena izan eta gero. Alemaniak armada osoa Frantziaren aurka erabili zuen. Estatu Batuak, borrokan sartu ziren aliatuen aldean, urpekari aleman batek Lusitania transatlantikoa hondoratu zuenean.
Gerraren Amaiera
1918an aliatuek fronte guztietan egindako erasoaldi baten ondorioz, erdiko inperioek apurka-apurka errenditu egin ziren. Gero errepublika aldarrikatu zen.
Bake Itunak
Pariseko Bakea (1919-1920)
Gerra amaitu baino lehen, Woodrow Wilson Estatu Batuetako presidenteak 14 puntu enuntziatu zituen. Pariseko bake konferentzian irabazi zuten potentziek 5 itun sinatu zituzten. Versailleseko Ituna (1919) Alemaniarekinn sinatu zen. Konponketak ordaindu behar zituen, armada murriztu, Frantziari Alsazia eta Lorrena itzuli behar eta koloniak eman behar zizkion. Alemania umiliatuta sentitu zen.
Europako Mapa Berria
Estatu berriak sortu: Polonia, Austria, Hungaria, Jugoslavia eta Txekoslovakia, Lituania, Finlandia, Estonia eta Letonia. Lurralde-lagapenak egin ziren: Alemaniak Alsazia eta Lorrena Frantziari laga zizkion. Turkiako inperioa Turkiara murriztuta gelditu zen.
Nazioen Elkartea
Nazioen Elkartea lankidetza, bakea eta segurtasuna sustatzeko nazioarteko elkarte moduan eratu zen.
Gerraren Ondorioak
Arlo Politikoan
Inperio handiek gobernatzen zituzten dinastiak kendu ziren, gizonezkoen sufragio unibertsala hedatu eta herrialde askotan emakumezkoek boto-eskubideak lortu zuten.
Nazioartean
Europak munduan zuen hegemonia amaitu zen eta Estatu Batuak nagusitasuna lortu.
Arlo Ekonomikoan
Galtze material handiak gertatu ziren. Europak AEBekin zorretan geratu zen.
Arlo Demografikoan
Umezurtz, zauritu, mutilatu eta ezgaitu ugari utzi zituen.
Gizarte Arloan
Emakumeak etxetik kanpo lan, gizonezkoek landan, fabriketan, garraioan... utzitako hutsuneak betetzeko.
Ideologia Arloan
Gerra galdu zutenek, errebantxa-gogoa zuten.