Independentzia Gerra: Gertaerak eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,97 KB
Independentzia Gerra: Testuingurua eta Ezaugarriak
Independentzia Gerra Espainiako errege-familiak Frantziara joan zirenean hasi zen. Horregatik, madrildarrak haserretu egin ziren eta hiriburua okupatzen zuten frantziar indarren aurka altxatu ziren. Altxamenduak gerra ekarri zuen Espainia osoan bost urtez. Nazio-gerra izan zen, herrikoa, baina ez iraultzailea. Espainiako gerra eta nazioarteko gatazka izan zen.
Espainiarren artean pentsamolde berria zegoen, eskualdeen eta erreinuen gainetik. Hala ere, ideiek erlijioa eta monarkia defendatzen zituzten. Gutxiengo liberala ez zegoen ideia horien alde, eta nazioa Frantziaren aurrean defendatzeaz gain, bere iraultza egin nahi zuen. Gerrako diskurtso ideologikoa behe-kleroak eman zuen.
Josef I.aren Gobernua eta Frantsestuak
Josef I.a Baionako Estatutuan ezarritako eraldaketak aplikatzen ahalegindu zen, eta frantsestuen erreformismo ilustratuaren aldekoa zen, baina neurri iraultzaileen aurkakoa. Instrukzio Publikoaren Batzordea sortu zuen, baina proiektu hori bertan behera geratu zen. Josefek ez zuen herritarren maitasuna lortu.
Frantsestu asko estatuko funtzionarioak ziren, beste batzuk elizgizon ilustratuak, eta hauek inbaditzailearen alde jarri ziren. Frantsestu gehienek hezkuntzaren, zuzenbidearen edo erlijioaren arloan aldaketak nahi zituzten. Inbaditzailearen aurkako borrokan, Cadizko Gorteetan bildu ziren.
Probintzia Batzordeak eta Botere Hutsunea
Espainian botere hutsunea eta haustura gertatu zen. Frantziar armadak okupatu gabeko eskualdeetan egoera kontrolatzeko, Probintzia Batzordeak sortu ziren. Batzorde horietan subiranotasuna haien gain hartu eta agintea legitimatzen zuten.
Gerraren Faseak
1. Erresistentzia Fasea eta Lehen Garaipenak
Frantziar armadak geldiarazteko hainbat hirietan erresistentzia egon zen: Zaragoza eta Gironan. Horri esker, armada frantziarrak indarra galdu zuen. Bailengo Guduan frantsesak garaituak izan ziren. Porrota hori oso garrantzitsua izan zen, Frantzia lehen potentzia baitzen lehorrean.
2. Napoleonen Okupazioa eta Gerrillaren Garrantzia
Napoleon Espainiara etorri zen. Bonaparte Madrilera joan zen; hortaz, Batzorde Zentral Gorena Cadizera joan zen. Gerrilla Espainiaren eraso-metodoa izan zen. Ustekabean erasotzen zieten, ihesaldi azkarrekin. Frantziarrak hirietan nagusi izan ziren arren, gerrillek zelaiak kontrolatzen zituzten.
Josef eta Napoleon aurrez aurre: Napoleonek Espainia konkistatu nahi zuen, eta Josefek, berriz, gerrarekin amaitu. Haien artean desadostasunak zeuden.
3. Frantziar Armadaren Porrota eta Gerraren Amaiera
1812an, Espainiako tropen zati bat Errusiara joan zen. Momentu hartan hasi ziren frantsesen porrotak: Arapilesen, Gasteizen eta San Martzialeko Guduan. Fernando VII.ak eta Napoleonek Valençayko Ituna sinatu zuten, eta Napoleonek koroa itzuli zuen.