Desamortizazioak eta Langileriaren Mugimendua (XIX. mendea)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,99 KB

Desamortizazioak eta Aldaketak Nekazaritzan

Iraultza liberala 1808an hasi eta XIX. mendearen erdirarte ez zen bukatu. Liberalismoaren funtsezko kontzeptu bat jabetza pribatuarena da. Norbanakoaren berezko eskubidea zoriona bilatzea da, eta jabetza eskubide horrekin lotua dago, hura lortzeko beharrezkotzat deritzona.

Jabetza pribatua nazioaren aberastasunaren oinarri da. Ahalik eta jabetza gehien lortzeko askatasuna behar du gizakiak, eta horregatik Estatuak askatasun eta eskubide hori bermatu behar ditu, ekonomian eskuhartu gabe.

Liberalen Helburuak: Ondasun Higiezinak Askatzea

Liberalaek "eskuhileko" ondasunak, ondasun higiezinak, askatu nahiko lituzkete. Salerosi ezin zirenak merkatuan sartzea zen helburua, eta horretarako nobleen ondasunak bereizi egin ziren, Elizarenak eta Udalenak desamortizatu.

Noblearen Ondasunen Desamortizazioa

Nobleen ondasunak askatzeak bi erabaki eskatzen zituen:

  1. Jaurerriak ezabatzea: Lurralde bateko biztanleek jaunarekiko zuten menpekotasuna ezereztu.
  2. Maiorazgoak ezabatzea: Etxeko seme zaharrenak jasotzen zuen ondarea, zabaldu zezakeen baina ez saldu, oinordekoari transmititzeko obligazioarekin.

Desamortizazio Historikoak

Desamortizazioak XVIII. mendean egiten hasi ziren, Karlos III.aren garaian jesuiten ondasunak salgai jartzean. Ondoren, Karlos IV.aren garaian Godoyk egindakoa, Cadizko Gorteena, Hirurteko Liberalean egindakoa, eta, garrantzitsuena, Mendizabalena (1836) eta Madozena (1855).

Mendizabalen Desamortizazioa (1836)

Isabel II.a tronuan eusteko eta estatu liberala eraikitzeko, Gerra Karlistarekin bukatu behar zen, eta horretarako Ogasunak dirua behar zuen. Hala, 1836an argitaratutako dekretuak klero erregularraren eta gero sekularraren ondasun guztiak salgai jartzen zituen.

Prozedura eta Helburuak

Prozedura bi pausotan zetzan:

  • Lehendabizi, ondasunak nazionalizatu egiten ziren (estatuak ezarritako prezioan erosten zituen).
  • Bigarren pausoa ondasun horiek enkante publikoan saltzea zen.

Helburu nagusiak:

  1. Gerra karlistari aurre egitea.
  2. Zor publikoa ezabatzea.
  3. Burgesiako jabe berriak liberalismora ekartzea.
  4. Jabetzaren egitura kolektibotik pribatura aldatzea.

Madozen Desamortizazioa (1855)

1855ean gertatu zen. Jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jarri ziren: aurrekoan saldu ez ziren Elizaren ondasunak eta Udalenak.

Prozedura Mendizabalena bera izan zen, baina helburua ezberdina zen: industrializazioa bultzatzeko, hau da, trenbide sarea eraikitzeko. Oraingo honetan gainera, estatua ez zen jabea, Udalen izenean jasoko eta administratuko zuen. Onuradunak berriz ere burges aberatsak izan ziren.

Desamortizazioen Ondorioak

  1. Jaurerrien desegitea: Ez zuen ekarri antzinako jaunek eskubideak galtzea; gehienek jabe pribatu bihurtu ziren. Nekazariek ez zuten lortu lantzen zuten lurren gaineko jabegorik, eta neurri handi batean jornalero bihurtu ziren.
  2. Lur Jabegoaren Aldaketa: Lur-jabe kopurua handitu eta anitzagoa egin zen.
  3. Inbertsio eta Ekoizpena: Lur horiek ez ziren nekazarien esku gelditu, ahalmen ekonomia zutenen artean baizik. Jabe berriek ez zuten lurra zuzenean lantzen eta irabazi azkarrak nahi zituzten; horregatik, ekoizpena ez zen hazi hobekuntzak egin zirelako, lur eremu handiagoak ustiatu zirelako.
  4. Helburuak Betetzea: Gerra karlistari aurre egiteko sarrerak lortu ziren, Ogasun publikoaren egoera arindu zen eta trenbide eraikuntza sustatu zen.

Langileria Mugimenduaren Sorrera eta Bilakaera

XIX. mendean zehar eta industrializazioarekin lotuta gertatzen da. Lehendabiziko mugimenduak 30. hamarkadan izan ziren, mekanizazioaren aurka.

Sindikalismoaren Hastapenak

Sindikatu izaera izan zuten lehenengo elkarteak Katalunian sortu ziren, soldata murrizketagatik ehungintza sektorean: 1840, Eule elkartea Bartzelonan.

40. hamarkadan zehar, sindikalismoa asko garatu zen, nahiz eta ugazabek langileen eskaerak defenditzeko eskubidea uka. Sindikatu horiek elkar-laguntzarako elkarte bezala ere jarduten zuten.

1845eko larrialdi politikoaren garaian gertatu zen Bartzelonan lehendabiziko greba orokorra, ehungintza-sektorean. Errepresioa hain gogorra izan zen ezen enpresa guztiak sektore horrekin bat egin zuten.

68ko Iraultza eta Ideologia Berriak

Biurteko Aurrerakoiaren garaian gatazka sozial ugari egon ziren, baita nekazal-giroan ere, batez ere Andaluzian, Madozen desamortizazioaren ondorioz.

68ko iraultzak demokratizazio eta auzitasun garai bati eman zion hasiera. Horregatik, langile elkarteek klandestinitatetik atera ahal izan zuten eta mugimendua antolatu eta zabaldu.

Ideia Sozialistak eta Anarkistak

Ideia sozialistak eta anarkistak Espainiara heldu ziren, Marxek 1864an Londresen sortutako I. AIT-i atxikitako lehenengo taldeak sortuz.

Anarkismoa (Bakunina): Bakunek bidalitako Fanelli-ren eskutik ezagutu zen Madrilen eta Bartzelonan, 68an. NLEri afiliatutako lehenengo taldetxoak sortuz. NLEko ideiak belia bezala zabaldu ziren, anarkistarenak, eta katalan langileriarengan eta andaluziar jornaleroengan errotu ziren.

1870an, Bartzelonako kongresua bildu eta NLEko Espainiar Federazioa sortu zen, ekintza bidetzat greba erabiltzea onartuz. Madrilen egoitza zuen kongresu federal batek aurkeztuta, 1870an dagoeneko 40.000 kide zituen, Katalunian gehiengoa.

Marxismoa: Marxen suia zen Lafargueren eskutik sartu ziren 1871tik aurrera Madrilen. Marxen jarreretara hurbiltzen zen talde bat sortuz. Horien tartean Pablo Iglesias zegoen. Hauek, anarkistak ez bezala, langileek aginte politikoa eskuratzearen aldekoak ziren.

I. Errepublika eta Errestaurazioa

I. Errepublika garaian, anarkista talde ugarik altxamendu jarrera hartu zuten iraultza sustatu eta Estatua erorarazteko esperantzarekin. Katonalismoa frakastu zuenean, indarra galdu zuten, batez ere 74az geroztik Errestaurazioak legez kanpo utzi zituenean.

1881an, legediari egokituz, bakunisten ideiak aldatu zituzten, legeak ez baitziren onartzen nazioarteko izaera zuten eta kanpotik arteztutako elkarteak.

Erakunde berriak afiliatu kopurua asko ugaritu zuen Katalunian eta Andaluzian batez ere. Baina, errepresioak alde batetik eta barneko eztabaidak bestetik, talde batzuk talde autonomo iraultzaile bezala antolatzera bultzatu zituen, kapitalismoaren zutabeen aurkako atentatuak eginez: estatua, burgesia eta Eliza.

Etengabeko atentaduek anarkismoa zatitu egin zuten: terrorismoaren aldekoak batetik eta sindikatu bezala antolatzekoaren aldekoak bestetik. Hala, XX. mendearen hasieran, 1910ean, CNT sortu zuten.

CNTren Irizpideak

Iraultzailetzat hartzen zuen bere burua eta 3 irizpidetan oinarritzen zuen bere ideologia:

  • Burgesiagandik burujabe zela langileria, baita haien erakundeengandik ere.
  • Lurren sindikal batasunaren beharra.
  • Kapitalismoa ezabatzeko nahia.

Sozialistak

1879an Pablo Iglesiasek Madrilen sortuko du gero PSOE izango denaren muina. 1888an UGT sortuko da. Bai alderdia eta bai sindikatua ere gehiago errotzen dira Madrilen, Asturiasen eta Bizkaian.

PSOE alderdi marxista bezala definitzen da, iraultza sozialaren aldeko, eta II. NLE-i atxikiko zaio.

XX. mendea PSOE ezkerreko beste alderdiekin elkarlanean aritzeko gertu aurkezten da. Errepublikazaleekin hauteskunde koalizioak egingo dituzte eta 1910ean Kongresurako diputatu bat lortuko dute. Hemendik aurrera hauteskundeetan gora egingo du.