II. Errepublika: Historia eta Arazo Politikoak (1931-1936)
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,45 KB
II. ERREPUBLIKA (1931-1936)
Errepublikaren Ezarpena
1931ko apirilaren 14an Madrilen, Bartzelonan eta beste hirietan aldarrikatu zen. Alfontso XIII.a erbestera joan zen. Errepublikaren aldarrikapena entusiasmo handiz ospatu zen.
Faseak
Biurteko Erreformista (1931-1933)
Konstituzioa: Diputatuak uztailaren 14an bildu ziren eta Julián Besteiro (sozialista moderatua) kongresuaren presidentea hautatu zuten. Konstituzio-eztabaidak hasi ziren eta lehenengo arazoak erlijio artikuluekin agertu ziren. Abenduaren 9an:
- Gorteak ganbara bakarra
- Estatu laikoa
- Sufragio unibertsala (23 urtetik)
- Jabetza-eskubidea interes publikoaren mende
- Autonomia eskatzen zuten eskualdeak
Kongresuak Alcalá-Zamora Errepublikako presidentea hautatu zuen. Manuel Azaña gobernu burutzan berretsi zuten.
Erreforma Handiak
(Hezkuntza) Alcalá-Zamorak manifestua egin zuen apirilean esanez: “Espainiako atzerapena ez da politikoa, historikoa baizik”. Lehen hezkuntzako 10.000 eskola inguru martxan jarri zituen gobernuak. Maisuen soldatak igo zituen. Dena den, diru eskasaren eraginez, ezin izan zuen Elizaren monopolioa ezabatu.
(Militarra) Ejerzitoa atzeratuta zegoen, ofizial gehiegi zituen (20.000). Soldaduek heziketa urria eta material zaharra zuten. Azaña, behin-behineko gobernuko Gerrako ministroa, erabaki asko hartu zituen lehenengo hilabeteetan: ofizial kopuru handiari aurreko erreterioa eman zion, jurisdikzioen legea indargabetu, Zaragozako Akademia Militar Nagusia itxi, eta Afrikako jeneralen nagusitasuna mugatu zuen. Artilleria eta Ingenieritzako armei garrantzia eman zitzaien eta igotzeko sistema aldatu zuten. Guardia Zibila mantendu zuten eta Oldarreko Guardia sortu zuten.
(Nekazaritza) Gizarte-arazo larriena Andaluzian eta Extremaduran zegoen. Latifundioen eta jabetza-desorekaren arazoa konpontzeko Nekazaritza Berrikuntzarako Oinarrien Legea (1932) onartu zen. Orokorrean, finka handia desjabetzea nahi zuen gero jornaleroen artean banatzeko ustiatzeko. Lortutako emaitzak ez ziren oso onak: burokrazia oso motela, kalte-ordainak oso altuak, diru gutxi zuen gobernuak inbertitzeko, eta lur-jabeak eta jornalero erradikalak ez zuten onartzen.
Lan-Legeak Francisco Largo Caballero, ezarritako neurri garratzitsu bat epaimahi mistoak izan ziren. Largo Caballeroren konfidantzari esker, gatazka maila jaitsi zen.
Autonomia-Estatutuak
Konstituzioaren arabera, Espainia estatu “integrala” zen, eman ahal zien autonomia eskatzen zuten eskualdei. 1931ko apirilaren 14an, Françesc Maciá kataluinako errepublika Konfederazio Iberikaren barruan aldarrikatu zuen. Honek Donostiako Itunaren kontra zihoan eta hurrengo egunetan konpondu zuten. 1932ko irailan Gorteek Kataluinako estatutua onetsi zuten. Euskal Herriaren kasua desberdina izan zen: PNV eta karlistak Izarran bildu ziren estatutu bat adostatzeko, errepublikanoak eta sozialistak retrogrado zela pentsatzen zuten (Vaticanoarekin zuzenean negoziatu nahi zuten). Euskal diputatuek Kongresua utzi zuten 26. artikulua eztabaidagatik. 1932an beste proiekto bat botatu zuten baina Araban eta Nafarroan ez zuten onartu.
Arazoak
(Lehenengo Arazoak) Hasi bezain laster, arazo nazionalista agerian jarri zen (Kataluinako errepublika). Arazo militarra: Azañak hartutako neurriek ejerzitoa banatu zuten. Arazo erlijiosoa: Konstituzioaren 26. artikulua: arazoak sortu ziren gobernuan eta Maurak eta Alcalá-Zamorak gobernua utzi zuten. Maiatzan (1931) ikastetxe eta konbentu batzuk erre zituzten, eta honek gobernuari kalte egin zion. Azañako gobernuak konstituzioa bilakatu zuen: dibortzioa, Jesusen Lagundia desegitea, erlijio-kongregazioei irakaskuntza debekatu….
(Azañaren Gobernuaren Krisia) 1932ko udan Sanjurjo jeneralak altzamenduaren saiaketa egin zuen (Arnedoko gertaerak). Urtearen amaieran, egoera guztiz aldatu zen:
- Nazioarteko Koiuntura: 1929ko krisia 1931n heldu zen. Exportazioak jaitsi ziren, langabezia igo zen, Britania Handiaren eta AEBen gobernuek ez ziren fidatzen. Faxismoaren eta komunismoaren hedapena Europan.
- Barneko Egoera: 1933ko hasieran altzamendu anarkista batzuk egon ziren, larriena Casas Viejaskoa.
Eskuinak: Katolikoek: alderdi politikoa sortu zuten “Acción Popular”, errepublika onartzen zuten, baina Azañaren politika ez. Monarkikoek: hasi ziren borrokatzen errepublikaren aurka (1933, “Renovación Española”). Karlistak: oso indartsuak ziren Nafarroan eta Araban, milizia paramilitarra sortu zuten “Requetés”.
Ezkerrak: Anarkosindikalistak: ekintza zuzena defendatzen zuten eta greba iraultzaileak bultzatu zituzten (Casas Viejas). Sozialistak eta Errepublikanoak: banatzen dira, eta gobernuak sustengurik gabe geratu zen.