Nietzsche betiereko itzulera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 19,92 KB

Kritika mendebaldeko zibilizazioari. Bitalismoa.

Nietzscheren susmoa honako hau da, bi mila urteotan gizadiak egin duen bidea okerbidea izan da. Europan onginahia, etsipena, ahultasuna eta antzeko balioak goresten dira. Hau da, kristau-moralaren balioak hasieran, Sokrates eta Platonen dualismo ontoligikoetan oinarritutako balioak dira.

Platonek, mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, mundu transzedentearen irudia, hau da, ideien mundua asmatu zuen bere nahiak eta deseoak mamitzeko, Nietzcheren ustetan.

Metafisikaren kritikan, Sokrates arrazoiaren nagusitasuna, alderdi irrazionala arrazoiak adierazitakoa egiteko agintzen du moralak. Jakintza da gidari, sentimenduak alde batera utzirik.

Platonekin bitan banatzen da filosofiaren historia. Hemen daude Nietzchek goretsitako filosofoen presokratikoa, bereiziki Heraklitok, izatearen finkotasuna ukatu zuen. Errealitatearen benetako izana mugikortasuna da.

Transzendentziaren ikuspenean, transzendentziak gizakiak haraindiko mundua eta Jainkoaren existentzia gizakia makurrarazi du. Nietzscheren ustez, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga. Jainkoari aitortzen zaizkion indarrak, bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira.

Nietzchek gizakia uztarpetik atera nahi du, haraindiko mundun jainkotiarretik askatzeko, ametsetan sortu duen irudipena delako.

Izatearen barnean ez dago hierarkiarik, ez dago besterik, honako mundu hau baizik.

Hizkuntzaren iruzurretan, kontzeptuak sortzen dira eta kontzeptu hauek erabiltzen dira, substantzia edo benetako izana adieraziko balu bezala.

Tankera artistikoa eta intuitiboa duena engainuaz ohartzen da. Jarrera zientifikoa duenak, aldiz, kontzeptuen atzean zeritzan finkoa dagoela sinesten du.

Azkenik, bitalismoaren bizitza-
Kontzeptuekin eskuraezinean, filosofia bitalista, bizitza=sen, grina eta afektuen multzoa da. Zeritzan arrazionalik gabeko zerbait. Bitalismoak arrazionalismoa zapuzten du, pentsamenduak, konzeptuetan bildutakoak, errealitatea makurtu edo desitxuratu egiten duelako.

Bizitzaren baitan kontrakoen etengabeko borroka. Bizitza ezin da ezagutu kategoria arrazionalen bitartez, instituzioa eta irudimena adimena baino baliagotsuagoak dira. Bizitzaren benetako muina estetikoak betetzen du. Bizitzari erreparatzeko jarrera honen beste muturrean arrazionalismoa dago. Bizitza etengabe eraldatzen ari da.

MARX: Alineazio motak:

Alineazio kontzeptuaren bidez, bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera adierazten dugu. Norberaren burua inorentzat izatea, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea.

Lau alineazio mota bereizten ditu Marxek. Lehenengoa lanarena da, larrima, hortik sortzen dira gainerakoak sutrai ekonomikoa dutelako. Sistema kapitalistaren gizakia gauza bihurtzen da, giza zerizana galdu eta lan indoor bihurtzen da. Bigarrena gizartearena da, gizarte klase batek burgesia eo klase kapitalistak beste klase bat, proletarioarena, menderatzen eta ustiatzen du.

Hirugarrena filosofikoa da, filosofia funtzio ideologiko bat betetzen du menderatzailearen alde, errealitatearen interpretazio faltsuak sortuz, egoera zuzengabeak justifikatzeko.

Bukatzeko, falta dena erlijioarena da, Nietzsche eta Marx ateoak dira, erlijioaren aurka jotzen dute. Nietzscherentzat erlijioa jabeen herri xehearen matxinada da. Marxen ustez, erlijioa klase menperatzailearen asmakizuna da, klase menperatua uztarpen izateko. Erlijioaren esanetan, giza zoriontasuna haraindiko munduan dago, eta gizakia mundu honetara sufritzera etorri delako. Erlijioa geldiarazi egiten du langileek burgesen aurka egin behar duten iraultza, eta estatu burgesa legirimatzen du. Erlijioa herriaren opioa da, herria lokartzen duelako.


Betiereko itzulera:

Betiereko itzulera bizitza aintzakotzat hartzeko erakusgarri gorena izatea.

Supergizakiak bere horretan onartzen du bizitza eta behin eta berriro

errepikatzen da horrela. Arrazoi praktikoaren inperatibo kategorikoa eraldatzen da Nietzscherekin, «Maita ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzera desiratzeko». 

Nietzscheren betiereko itzuleraren teorian, behin eta berriro errepikatzen den errealitatea honako honi kontra jartzen zaio: errealitatea segida konstante batean gertatzen dela uste izanari. Nietzschek proposatzen du kristautasunak ekartzen duen denboraren ideia lineala aldatzea eta horren ordez Heraklitok eta Estoikoek proposatutako denboraren ideia zirkularra berreskuratzea.

Betiereko itzulera teoriak bizitzaren balorazioa eta bizitzaren aurrean dugun jarrera aldatu nahi du. Teoria horrek denbora betiereko bihurtu nahi du eta horrek ondorio praktikoa du, behin eta berriro bizi nahi dugun bizitza bizi beharko dugu. Beraz, benetan nahi duguna egin behar dugu, hau izango baita betirako errepikatuko duguna.

Teoria honek bizitzaren eduki osoa onartzea prest dauden eta ez daudenen artean bereizketa egiten du. Bizitza honetan ez dago saririk ezta zigorrik ere. Norberak biz duena izango du. Horregatik bizitza aprobetxatu behar dugu eta gure borondatearen arabera bizi.

Laburbilduz, betiereko itzuleraren ikuspegitik mundu fisikoa ez dago mundura zabalik. Nietzschek mundu hau onartzeko deiadar egiten du.

Botere-nahimena:(indar sortzailea).

Botere nahia bizitzaren grina da, biziraupenerako grina, supergizakia mamitzen da, aginte nahia borondate kontziente bihurtzen baita harengan.

Nietzscheren arabera, gizakia uneoro bere burua hobetzeko ahaleginean dabil. Berdintasunaren aurkako jarrera erakusten du: zenbat eta kementsua-goa izan bizi-nahia, orduan eta handiagoa izango da gizakien arteko desberdintasuna Berdintasuna proposatzea bizitza zintzoa eta gorenekoa zapaltzea da.

Sortzaileen boterea da, bizitzaren forma berriak sortzeko beharra dago, eta honekin batera bizitzaren forma dekadenteak suntsitu behar dira. 

Beraz, balio berrien ezarpena eta nihilismoa gainditzea botere nahiari esker posiblea da.


Kristautasunaren aurkako kritika. Jainkoaren heriotza eta supergizakia.

Nietzscheren uztez, erlijioa beldurretik sortzen da. Erlijioak naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzean adibidez jainkoa, metafisika egiten duen hutsegite berbera egiten du. Ondorioz, Nietzschek erlijio ororen aurka jotzen du. Kristautasunak aniztasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen ditu, mundu ideal baten asmakizunaren bidez, eta mundu ideal bakarra arbuiatzen du. 

Kristautasuna protagonso herrixoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklaboentzat. Erlijioa balio dekadenteak proposatzen ditu, artaldearenak, bizi irrikien aurkakoak. Erlijioa herri xehearen matxinada da jabeen aurka, beraz, herri xehearen balioak dira erlijioan nagusi.

Nietzscherentzat jesu kristo ez da elizaren sortzailea edo jainkoaren semea, gizon apal eta onguratsua baizik. Paulo izan zen elizaren sortzailea eta honekin batera mirariak, apaizak, hierarkia, bekatuak, bekatuaren beldurrak, artaldearen morala… Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari, haren indar sortzaileen askapenari.

Nietzschek ateismoa aldarrikatzen du sinesmena bizitzaren kontrako jokaera delako. Jainkoaren ideiaren sorrera ametsezkoa da, gizakiak berak bete dezake jainkoak utzitako lekua. Jainkoa desagertzean, desagertu egiten dira ere hori atxikitako balio kristauak. Eta balio hauen arbuioa nihilismoaren ezugarria da. Baina kristautasunaren sinesmena desagertzerakoan, gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak agertuko dira eta jada gizakiak ez du haraindiko munduari erreparatuko. Kristautasunaren heriotza garaiko gertakizun garrantzitsuena da. Jainkoaren heriotzaren prozesua berpizkundean hasi zen, gizakiaren aldeko baieztapenarekin.

Horrela mintzatu zen zaratrusta idazlanean gizaki zoroa atala guztiz deigarria da. Orduan, jainkoaren heriotza ezinbestekoa da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion. Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da. Heriotzak utzitako hutsuneaz jabetzen den lehena gizaki zoroa da eta heriotzaren ondoren bi urrats daude, arriskutsua eta txalogarria. Gizakia noraezean gelditzeko arriskua duelako. Idealismoaren transzendentzia eta moralaren aztoramendua jainkoa hil ondorengo arriskuak dira. Beraz, azken gizakia gu guztiok gara, hil ondorengo arriskuak dira. Beraz, azken gizakia gu guztiok gara, hil artean babesterik gabe bizi den gizaki nihilista da. Bigarren urratsari dagokionez, txalogarria litzateke supergizakia konturatzea, egoera berriaz oharturik, gizaki berriak haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela. Beraz, gizakia bere buruaren gainetik beste gizaki maila bat sortu behar du: supergizakia.

Jainkoaren heriotza ondorengo urratsa supergizakiaren etorrera da. Idealismo oro galduta, inolako asmorik eta indar sortzailerik gabe dagoen azken gizakiaren aurrean, supergizakiaren itxaropenaz arituko da zaratrusta.
Supergizakia etorriko dela uste du Nietzschek, baina hori ez da hala moduz gertatuko. Beraz, gizadiaren asmoak gauzatzeko, lurra atondu behar dugu. Nietzschek iraganarekin apurtu nahi du gizaki berri bat sortzeko, iraganeko zama astunak gainetik kentzeko eta bere etorkizunaren jabe izateko. Beraz, supergizakia ez da giza taldearen azken etapa gisa, gizakiak gutxinaka hobera egin eta aurrekoa gainditzeko duen borondatearen adierazlea baizik.

Gizakia supergizakia bihurtzeko eraldaketa prozesu bat egiten du, prozesu horrek hiru fase ditu.

GAMELUA: Lehen fasean, espiritua gamelua bihurtzen da. Idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da. Agindu astunak eta zorrotzak bete nahi ditu.

Mendebaldeko gizakiaren bizitza basamortukoarekin parekatzen du.

LEHOIAK: Lehoiak ezetza esaten dio gameluari eta idealismoaren gainbehera dator. Bere burua agertu nahi du aurreko bizitzaren aurka.

HAURRA: Lehoiak ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko, eta haur bihurtzen da horretarako eta baiezkoa ematen dio ezezagunari.


Moralaren aurkako kritika: 

Mendebaldean indarrean egon diren balioak morroien moralakjasotzen dituenak kaltegarriak dira, bizitzaren kontrakoak; hauen ordez bizitzaren aldeko balioak ezarri beharko dira, jaunen moralarenak.

Geneologiaren metodoa jarraituz, Nietzschek balio moralak nola eta zein balditzetan sortzen diren argitu nahi du.

Bi morala daudela aurkitzen du: morroien eta jaunen morala. Aldi berean « ongia» eta «gaizkia» kontzeptuen sorrera ikertzendu. Hizkuntza orotan, nobleek eta boteretsuek identifikazio hau egin dute: Ona, noblea, botereduna, zoriontsua, Jainkoek bedeinkatua. Nietzscheren aburuz, onartu daiteke moral bakarra bizitzarekiko maitasunetik datorrena da. Moralari kritika. Balioen transmutazioa.Moralari kritika. Beraz, «Ona» , indartsua, menperatzailea, harroa, beldurgarria «Gaiztoa»,arrunta,umila,gezurtia, mendekoa da.

Historian zehar mendekoek, erlijioaren laguntzarekin, jaunen morala irauliegin dute eta morroien morala ezarri dute. Honen lekukoa kristautasuna da. Nietzscherentzat, balioen transmutazio berria gauzatu behar da jaunenmoralari bere nagusitasuna berriz emateko, eta berriro ontzat eman beharko ditugu moral honen balioak morroien balioen aurrean. Jainkoarenheriotzarekin, jaunen morala, hau da, bizitza aldekoaren morala itzuliko da.

Beraz, ongia eta gizakia berrizteko, balioak sortzeko ezinbestean pentsatu bear da nolakoa den bizitzen eta bizitzaren bereizgarritasuna. Nietzcheren ustez, botere nahia da balioen sortzaile garrantzitsuena. Botere nahiak bultzatzen duen bizitza da gogoan izan behar dena, hau da, bizitza osasuntsua, indartsua eta erabatekoa, jaunen moralaren eragilea dena.

Orain arteko moral prodizionalak, balio kristauek bizitzari berari eraso egiten diote, bizitza trinkoa ukatuz. Beraz, nihilismoaren lehen aztarnak moraltasun tradizionalaren eskutik ezartzen dira.

Nihilismoa jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Baina nihilismorantz doazen beste bide batzuk badaude, adibidez historiako gertakizunak helbururik ez dutela ikustea metafisikaren ukapena, gizakiari zentsua eman diren mundu transzendentearen desagerpena.

Lehen pasiboa zen nihilismoa aurreko kulturaren ideiak desagertzen diren neurrian nihilismoa agertzen da. Orain dihilismoa aktiboa agertzen da, balioespen zaharkituen hondamendia areagotzeko eta azkartzeko. Nihilismoa lotuta dago botere nahiarekin, hau azaltzen en neurrian nihilismoa areagotu egiten da.

Nietzscherentzat errealitate absoutuan sinesten duen kultura, balio objetiboaren kultura nihilista da. Bestetik, Nietzscheren proposamenak nihilismora ere eramaten gaitu. Gizakiak dagoeneko ez du sinesten udealismoak bizitzeko sortzen duen itxurakeria faltsuan eta beraz baiezkoa eman behar dio bizitzari gogoz eta adarrez.

Nietzscherek iragartzen duen historiaren egoera berri hau erotzeke dago. Eta balio guztien eraldaketaren ondoren garailearenz morala nagusituko da, nork bereari eutsiko dio. Jainkoaren heriotzaren aldarrikapenaren ondoren dena zilegi zaio gizakiari.


Metafisikaren kritika


Sokrates arrazoiaren nagusitasuna, arrazoiak dierazitakoa egiteko agintzen du moralak, jakintza da gidari, sentimenduak alde batera utzirik. Platonekin batera bitan banatzen da filosofiaren historian. Tragedia artea eta zientzia filosofia arrazionala. Tragedia artean Nietzschek goretsitako filosofo presokratikoak, bereiziki Heraklito, berak izatearen finkotasuna ukatu eta errealitatearen benetako izana mugikortasuna dela dio.

Bizitzaren gorabehera guztiak ulertzeko ezinbestekoak dira biak artea eta zientzia. Metafisikak uko egiten dio mundu fisikoari, aitzitik, benetakotzat jotzen du irudimenan sortutako mundua. Nietzscheren ustez mundu mugikorra eta zentzumenezkoa jarri behar da abiapuntuan.

ildoari jarraituz, transzendentziak gizakia makurrarazi du, hau da, gizakiak berak asmatutako haraindikoaren ispilutzeak. Nietzscheren ustez, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga, kanpora jo gabe. Jainkoari aitortzen zaizkion indarrak gizakiak bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira. Nietzschek gizakia haraindiko mudu jainkotiarretik eskatu nahi du, gizakiak ametsetan sortu duen irudipena delako. Beraz, izatearen barnean ez dago hierarkiarik, ez dago besterik, honako mundu hau baizik.

Nietzscheren aburuz, hizkuntza izan da eredu platonikoak inposatzeko erabili duen tresnarik hoberena. Hitzak multzoak izendatzeko erakartzen direnean, kontzeptuak sortzen dira izaera substantziara edo benetako izana adieraziko balu bezala. Hizkuntzarekin esentzia bati izena jarri zaionaren itxura egiten da. Tankera artistikoa eta intuitiboa duena engainu honetaz jabetzen da. Jarrera zientifikoa duenak, aldiz, kontzeptuaren atzean zerizan finkoa dagoela sinesten du.

Nietzscheren arabera, berriz, bizitzaren baitan kontrakoen etengabeko borroka da. Bizitza ezin da ezagutu kategoria arrazionalen bitartez, intuizioa eta irudimena adimena baino baliatsuagoak dira. Bizitzaren benetako muina jardun estetikoak betetzen du. Bizitza ulertzeko jarrera honen beste muturrean arrazionalismoa dago. Bizitza etengabe eraldatzen ari da. Arrazionalismoarentzat bizitza etenean eta geldirik dago.


Apolineoa eta Dionisiakoa.

Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da. Dionisos, aldiz, itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da, sexu-kilikaduren eta gauaren jainkoa. Bereizketa eta aurkakotasuna nabarmena den arren, ezin daiteke bata bestea gabe bizi. Hala eta guztiz ere, Europako filosofia tradizioan, joera arrazionalistak dioen moduan platonen itzala handi samarra izan da beharbada harrekero, arrazoi-arimak mendean hartu behar ditu sumina, atseginak eta bestelako irrikak arimaren jardueretan, sentipen izaera berez zantarra delako.

Nietzschek horixe bera leporatzen dio filosofiari eta aipatuako bi joeren arteko oreka berreskuratzeko aldarrikapen sutsua egiten du. Joera zientifiko arrazionalista Apolok erakusten duena ez da errealitatearen mugikortasunak ohartzen. Hori dela eta, ez dago ez espiriturik, ez arrazoimenik ezta egiarik ere, eta horiek guztiak fikziozkoak dira, baiorik eta etekinik gabekoak.

Sokrates izan zen errudun nagusia, betiere Nietzscheren interpretazioaren arabera. Sokratesek arrazionalismoaren aldeko sekulako pausoa eman zuen , bizitzaren alderdi dionisaikoaren kontrakoa. Instintuak eta pasioak baztertu egin ziren, eta arrazionaltasunari lehentasuna eman zion. Haren esanetan, arrazoimenaren bidez lortzen da bertutea eta gizaki bertutetsua eta zoriontsu betiereko egiaren jabe dena, egia horren izenean bizitzaren kontra joan behar badu ere, kategoria unibertsalak bilatu zituen, hau da, egia objektiboa. Geroztik, egiaren jabe izatea bihurtu zen eredu. Baina betiereko egia horiek bizitzatik kanpo daude, sokratesen asmakizunak baino ez dira instintuak gaitzesteko.

Ondorioz, Nietzschek dio bizitza ulertzeko elkarren aurkako bi jarrera hauen arteko oreka berreskuratu behar dela.

Hiztegia.

Aginte nahia eta botere nahia: Aginte nahia bizitzeko grina da, bizidun ororen ezaugarri den bizi irrika biziraupenerako eta gaindipenerako, helburu gisa boterea edo domeinua duten indarren eta bulkaden multzoa. Botere nahia bizirauteko borondatea da. Supergizakiarengan mamitzen da.

Apolo: Filologia klasikoko ikasketen bidez Greziako kultura hurbiltzean, Nietzschek errealitatearen bi ikuspegi guztiz desberdinekin egiten du topo Dionisios eta Apolo tragedian elkarrekin harmonian eta orekan bizi direnak.

Bizitza: Nietzscheren arabera, bizitza aginte nahian funtsatzen da batik bat. Bizitza errealitate bakar eta funtsezkoena da, eta bat datoz horretan bitalista guztiak.

Balioen transmutazioa: Mendebaldeko balio dekadentea gainditzeko Nietzschek erabiltzen duen formula da. Balioen transmutazioak honako hau esan nahi du, alde batetik milurtetako gezur metafikoaren salaketa bizitza ezin delako zentzu eta kategoria arrazionalen bidez ulertu eta bestetik gezur metafisikoa gainditzea gizaki sortzailearen eta mundu lurtarraren baieztapen gorenaren bidez.

Decadent: Dekadente kontzeptua ahulezia eta gaixotasun sintomarekin parekatzen da, bizitza goranzko eta baietz esale batekin bateraezina.

Dionisos: Greziako mitologiako jainkoa, zagreo izenez ere ezaguna da. Erromatarrek Bako deitzen diote.

Erlijioa: Jainko transzendentearenganako sinesmentzat hartuta, erlijioak filosofia platonikoaren gezur metafisiko berbera aldezten du.

Idealismoa: Egiazko eta itxurazko munduen arteko bikoiztasunetik abiatuta egiazko munduko indealean kategoria metafisikoetan itxurazko munduraren oinarria eta funtsa jartzen dituen teoria.

Supergizakia: Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena da eta ezinbestekoa da horretarako jainkoa eta transzendente den oro hiltzea. Gizaki moral mota bat da: botere nahia ezagutzen duen izaki aktibo eta jaunen balioen sortzaile.

Zaratustra: Pertsiar jakintsu eta profeta monteismoa eta ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka irakatsi zituen.

Gezurra: Mendebaldeko kultura osoa kutsatzen duten faltsukeria metafisikoen multzoa da. Milurteetako hutsegite honen jatorria bitzari iko egitetik dator.

Egia: Pasarte honetan, gezur metafisikoari kontrajartzeko erabiltzen du Nietzschek egia hitza eta alde horregatik egia sentigarriarekin parekatzen du.