Aristotelesen hileomorfismoa eta Platonekin konparaketa

Filosofía y éticaActualizado el 4,01 KB

Resumen

Dokumentuak Aristotelesen teoria hileomorfikoa azaltzen du: akto eta potentzia, mugimenduaren lau kausak, materia eta forma, eta Jainkoa lehen motor gisa. Ondoren, Platonen eta Aristotelesen filosofia alderatzen du errealitatearen ikuskeran, arimaren kontzeptuan, ezagutzaren iturrian, zoriontasunaren bidean eta ikuspegi politikoan. Ikaslea bi filosofoen ezberdintasun nagusiak ulertzeko gai izango da.

Puntos clave

  • Aristotelesen teoria hileomorfikoaren arabera, objektu guztiak materia eta formaz osatuta daude.
  • Akto eta potentzia dira aldaketaren oinarria; mugimendua potentziatik aktora igarotzea da.
  • Mugimenduaren lau kausak: materiala, formala, efizientea eta helburu-kausa.
  • Jainkoa lehen motorra da, akto eta forma hutsa.
  • Platonentzat errealitate sentikorra ideien mundua ezagutzeko abiapuntu soila da; Aristotelesentzat errealitatea mundu naturalean oinarritzen da.
  • Aristotelesek esperientzia ezinbestekotzat du ezagutzarako; Platonek engainagarria dela uste du.
  • Platonek arimaren hiru zati bereizten ditu (arrazoia, desirazkoa, suminezkoa); Aristotelesek hiru arima mota (landareena, sentikorra, arrazionala).

Ponte a prueba

Aristotelesen Teoria Hileomorfikoa

Filosofia platonikoa ideietan oinarritzen da; aristoteliarra, aldiz, physis-ean, mugimenduaren printzipioa adierazten duena.

Mugimendu naturala ezaugarri kualitatibo eta kuantitatiboetan oinarritzen da.

Akto eta Potentzia

Akto eta potentzia dugu aldaketaren oinarri; edozein objektu aktoz eta potentziaz osaturik dago. Mugimendua potentziatik aktora igarotzean datza.

Mugimenduaren Kausak

Mugimenduaren zergatia: izate baten kausak printzipioak dira:

  • Kausa materiala (adibidez, marmolezkoa)
  • Kausa formala (adibidez, Zeusen eskultura)
  • Kausa efizientea (adibidez, eskultorea)
  • Helburu-kausa (adibidez, apaingarriak)

Materia eta Forma

  • Materia: osagarri kontsubstantziala da, errealitatearen potentzia.
  • Forma: objektu baten ezaugarrien multzoa.

Substantzia eta Lehen Motorra

Substantziaren zehaztapenean, lehen substantzia (gizakia, txakurra) eta bigarren substantzia (generoa, familia) bereizten ditugu.

Aristotelesen ustez, naturaren osagai guztien egitura aktoz eta potentziaz osatuta dago; beraz, aldaketara eta heriotzara bideratuta daude. Jainkoa dugu lehenengo motorra, akto eta forma hutsa dena.

Platon eta Aristoteles: Konparaketa Filosofikoa

Bi filosofo handi hauen arteko ezberdintasun nagusiak honako hauek dira:

  1. Errealitatearen ikuskera:
    • Platonen iritziz, errealitate sentikorra abiapuntua da benetako errealitatea (ideien mundua) ezagutzeko soilik.
    • Aristotelesek, aldiz, mundu naturalean eta ikerketa arloan oinarritzen du errealitatea, eta kategoriatan antolatzen du.
  2. Teoria ontologikoak:
    • Platonen ideien teoriak bi maila ontologiko bereizten ditu (ideia eta objektu sentsiblea).
    • Aristotelesek, ordea, errealitate fisikoan materia eta forma bereizten ditu (teoria hileomorfikoa).
  3. Arimaren kontzeptua:
    • Aristotelesentzat, izaki guztiak airez, urez, lurrez eta berotasunez osatuta daude, eta arima bizitza printzipio gisa ulertzen du. Gainera, hiru arima mota bereizten ditu: landareen arima, arima sentikorra (animaliak) eta arima arrazionala (gizakia).
    • Platonentzat, aldiz, arima gizakiari dagokio eta hiru zati ditu: arrazoia, desirazkoa eta suminezkoa.
    • Aristotelesentzat, arimaren aurreexistentzia eta transmigrazioa ez dira onartzen; gorputza eta arimaren arteko lotura ez da bigarren mailakoa.
  4. Ezagutzaren iturria:
    • Platonen iritziz, arlo epistemologikoan, esperientzia sentikorra engainagarria eta baztergarria da.
    • Aristotelesek, ordea, ezagutza esperientzian oinarritzea ezinbestekotzat du.
  5. Zoriontasunaren bidea:
    • Platonek zoriontasuna ezagutzarekin lotzen du, arimaren zati bakoitzari dagokion bertutea landuz.
    • Aristotelesek, aldiz, zoriontasuna praktikaren eta ekintzen bitartez lortzen du, helburu gisa.
  6. Ikuspegi politikoa:
    • Platonek aristokrazia defendatzen du; Aristotelesek, aldiz, errepublika.
    • Gizakia animalia politikoa da Aristotelesentzat; haren ustez, familia dugu gizateriaren oinarria, eta ez oztopoa.
    • Aristotelesek jabetza pribatua onartzen du.
    • Aristotelesentzat esklabutza naturaltzat hartzen da; Platonek, aldiz, eztabaidagarritzat.
    • Platonen ustez, justizia harmonia da; Aristotelesek, ordea, legezkotasunarekin eta merezimenduarekin lotzen du.
  7. Etika eta arrazoimena:
    • Platonek ezagutzaren arloa egiarekin eta etikarekin elkartzen ditu, intelektualismo morala adieraziz.
    • Aristotelesek, berriz, arrazoimenak ez duela zuzen jokatzearen aukera soilik ematen dio garrantzia, bertute etikoek lehentasuna dutela azpimarratuz.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da Aristotelesen teoria hileomorfikoa?

Aristotelesen ustez, errealitate fisikoa materia eta formaren batasunez osatuta dago. Materia errealitatearen potentzia da, eta forma objektuaren ezaugarrien multzoa.

Zein dira mugimenduaren lau kausak Aristotelesen arabera?

Kausa materiala, formala, efizientea eta helburu-kausa dira. Adibidez, eskultura baten kasuan: marmola, Zeusen forma, eskultorea eta apaingarriak.

Zer ezberdintasun dago Platonen eta Aristotelesen zoriontasun-ikuspegian?

Platonek zoriontasuna ezagutzarekin lotzen du, arimaren zati bakoitzari dagokion bertutea landuz. Aristotelesek, aldiz, praktikaren eta ekintzen bidez lortzen du zoriontasuna.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da Aristotelesen teorian mugimenduaren printzipioa?
2. Zein kausa adierazten du eskultorea mugimenduaren kausa gisa?
3. Nola ulertzen du Platonek errealitate sentikorra?
4. Zein arima mota bereizten ditu Aristotelesek?
5. Zer dio Aristotelesek esperientziari buruz ezagutza lortzeko?
6. Zein ikuspegi politiko defendatzen du Platonek?
7. Nola ulertzen du Aristotelesek justizia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.