Hezur-ehunaren fisiologia eta konponketa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,36 KB
Hezur-zelulen motak
- Osteoblastoak: Zelula eraikitzaileak. Matrize organikoa sintetizatu eta jariatzen duten zelula txikiak dira. Kolageno-zuntzak, kaltzioa eta fosfatozko kristalak sortzen dituzte.
- Osteoklastoak: Zelula suntsitzaileak. Nukleo askoko zelula erraldoiak dira. Funtzioa: hezurraren mineralak higatzea.
- Osteozitoak: Zelula helduak, matrizez inguratuak.
Hezur bakoitzaren gainazal guztiak zelulazko geruza batez estalita daude. Geruza honetan, osteoblastoak daude gehienbat, eta osteoklastoak kantitate txikiagoan. Osteoblastoak matrize organiko berezia (osteoide) sintetizatu eta jariatzen duten zelula txikiak dira. Osteoklastoak nukleo anitzeko zelula erraldoiak dira, mitokondriaz eta lisosomaz beterik daudenak, eta beren eginkizuna hezurraren mineralak higatzea da. Osteoblastoen eta osteoklastoen jarduera batera gertatzen da.
Hezurraren hazkundea eta garapena
Jaiotzeko momentuan hezur guztiak ez daude erabat kaltzifikaturik. Haurtzaroan eta nerabezaroan zehar, gorputzaren hazkundea gertatzen da, hezurren hazkundea nagusi izanik. Hezurrek, beren muturretan, hazkunde-kartilago izeneko aldea dute; bertatik hasita hezur-ehun berria osatzen da, hezurren hazkundea luzeran mugatuz, eta periostiotik zabaleran. Hogei eta hogeita bost urteen artean hazkunde-kartilagoaren erabateko hezurtzapena gertatzen da eta hazkundea eteten da. Jarduera hau geneek eta hormonek arautzen dute.
Hezurraren hazkundea eta birxurgapena
Hezurren diametroa osteoblasto eta osteoklastoen eraginez aldatzen da. Osteoklastoek muin-barrunbearen tamaina handitzen dute, hezurraren hormak higatuz eta suntsituz; aldi berean, osteoblastoek periostiotik hezur berria eraikitzen dute ingurutik. Horrela, hezur lodiagoa eratzen da, muin-barrunbe handiagoarekin. Bizitzan zehar, ostifikazioa eta hezurraren birxurgapena batera gertatzen dira, nahiz eta hezurren hazkundea amaituta egon.
Hezur-hausturen konponketa
Hezur-haustura batean odol-basuak ere apurtzen dira, eta odol-hodi hauen apurketa hezur-konponketa hasteko seinalea da. Hildako hezurra osteoklastoen egintzagatik ezabatzen da edo erreparazio-ehun berezi bat eratzeko erabiltzen da. Ehun berezi honi maskurra deitzen zaio. Hausturaren ondorioz sortutako odol-koaguloari haustura-hematoma deitzen zaio.