Ardatz mitotikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,16 KB

ZIKLO ZELULARRAK BI ZATI DITU:


A.- Interfasea: Honek aldi berean hiru aldi ditu: G


1 Aldia; S aldia eta G
2 Aldia

B.- Zatiketa zelularra: Honek bi zati ditu ere

1.- Kariozinesia: nukleoaren zatiketa. Hau eman daiteke bi mekanismo Biologikoren bidez: 1.A.-
Mitosia izeneko mekanismo biologikoaren Bidez

1.B.- Meiosia izeneko mekanismo biologikoaren bidez

2.-ZitozinesiaZitoplasmaren banaketa


INTERFASEA

G
1 Aldia

1.-


2.-


3.-


S Aldia

1.-



G
2 Aldia

1.-


2.-


3.-


KARIOZINESIA: MITOSIA bidez

Lau Etapa ditu: Profasea, Metafasea, Anafasea eta Telofasea

Etapa Bakoitzean ematen diren prozesuak:


Profasea:


Etaparik luzeena da (mitosiaren %60)

➔DNA Paketatu eta kondentsatzen da, modu honetan nukleo interfasikoan Kromatina itxuran duen material genetikoa, kromosometan antolatzen da Itxura berria hartuz. Kromosoma bakoitzean bi kromatida ahizpak Elkartzen dira zentromero izena hartzen duen egitura baten bidez eta Kromosoma mitotikoa eratzen dute (X Itxurakoa)

*
Kromatida ahizpak elkarren artean guztiz berdinak direnak, Interfasearen S aldian DNA helize bikoitzeko kate bakoitzak bere Kopia egin ondoren
.

* Zentromeroa, zinetokoroak deitzen diren bi proteinaz eratua dago. Zinetokoro bakoitza kromatida bati lotzen zaio eta bi zinetokoroak Elkar erakartzen dute zentromeroa eratuz eta bi kromatida ahizpak Elkartuz.

➔Nukleoaren Bildukia eta nukleoloa sakabanatu eta desagertzen dira

➔Interfasearen G2 Aldian bikoiztu diren zentrioloak (zentrosoma bakar batean daudenak), Bikoteka mugitzen dira zelularen bi poloetarantz (bi zentrosomoa Eratuz, bakoitzak diplosoma =2 zentriolo bat duela)

➔Zentrioloek Hoditxo moduko zuntz luzeak (harizpiak) eratzen dituzte eta guztiak Osatzen duten egiturari ardatz Mitotikoa Erraten zaio.


Metafasea:


➔Profasean Eraturiko kromosoma mitotikoak, zelularen erdialdean daude Lerrokatuta, Ekuatore-plaka Deituriko egiture eratuz.

➔Ardatz Mitotikoa guztiz eratua dago. Ardatz mitotikoaren zuntz kromosomikoek Eusten dituzte kromosoma bakoitzaren bi kromatidak zentromeroetatik.

Ardatz Mitotikoan bereizten ditugu: bi zentriolo bikote (polo bakoitzean bikote bana) eta Zentrioloetatik ateratzen diren zuntzak.

Hauek hiru motatakoak dira:

A.- Zuntz astralak


: Laburrenak dira eta zentrioloak eusten dituzte. Zentrosoma deitzen Den eskualdean daude.

B.- Zuntz kromosomikoak eta zuntz zinetokorikoak:


Zentrioloetatik kromosometara doaz. Zuntz hauek kromatida ahizpa Bakoitzak duen zinetokoroarekin lotzen dira.

D.- Zuntz polarrak:


Zentrioloetatik bertze zuntzen tarteetara doaz.


Anafasea


: Etaparik azkarrena da.


➔Ardatz Mitotikoaren zuntz kromosomikoak laburtu egiten dira, uzkurtuz, eta Tira egiten dute krometidetatik zelularen bi poloetarantz. Kromatida Bakoitza polo banara eramanen dute. Bertzalde, zuntz polarrak hedatu Eta luzatu egiten dira zelularen bi poloen arteko distantzia Handituz. Ondorioz, kromosoma bakoitzeko bi kromatida ahizpak Bereizten dira eta zelula pixkanaka luzatuz doa.

➔Kromatida Bakoitza zelularen mutur batetarantz doa eta zelula-kumearen Kromosoma izanen da.


Telofasea:


Profasean ematen diren prozesu berdinak errepikatzen dira baina Alderantziz, hau da:

➔Kromosoma Itxuratan dagoen DNA (kromatidak) despaketatu eta deskondentsatzen Da, modu honetan nukleo interfasikoaren kromatina itxura Berreskuratzen du material genetikoak.

➔Nukleoaren Bildukia eta nukleoloa berrantolatzen dira eta agertzen dira

➔Zentrioloek Eraturiko hoditxo moduko zuntz proteiko luzeak (harizpiak) Desantolatzen dira eta ardatz Mitotikoa Desagertzen da.

➔Zelula Luzatzen segitzen du eta zitozinesian emanen den zitoplasmaren Banaketarako prestatzen da.


ZITOZINESIA


➔Zitoplasmaren Osagaien banaketa bi zelula-kumeetan da.

➔Animalia Zeluletan ematen den zitozinesi prozesuetan zeregin handia dute Zitoeskeletoa eratzen duten zuntzek. Hauek, zelularen erdialdean Mintz plasmatikoaren sartunea eratzen laguntzen dute. Sartune edo Inbaginazio hau gero eta handiagoa da (zitosola eta bertako organulu Eta egiturak bitan banatzen diren bitartean), kontrako muturreko bi Mintzak bat egin arte. Honela, ama-zelula bi zelula-kumeetan banatzen Da.

➔Bi Zelula-kumeak, ama-zelularen ezaugarri berdinak eta material genetiko Kopuru berbera dute.





Mitosiaren Erranahi biologikoa Zelula Eukariotoetan

➔Zelula-ama Batetik, material genetikoa berdina duten bi zelula-kume eratzen dira (zitozinesia ere eman ondoren)


Izaki Zelulabakarretan,


Zatiketa zelularra ematen denean eta kariozinesia mitosi bidez bada, Zitoplasmaren banaketa ondotik (zitozinesia) izakiaren ugalketa Gertatzen da. Zelula-kume bakoitza indibiduo berria izanen da, Hasierako indibiduoaren berdina dena.

Izaki Zelulanitzetan, Zatiketa zelularra ematen denean eta kariozinesia mitosi prozesuaren Bidez, bi zelula-kume berdinak eratzen dira eta hau gertatzen da Ondorengo egoeretan:

a.- Izaki zelulanitzaren hazkuntza prozesuetan eta garaietan.

b.- Izaki zelulanitzan ehunen berrikuntza behar denean (zauriak gertatu Ondoren adibidez) edo zelulak maiz berritzen diren ehunetan (odol Ehunaren kasu)

d.- Ugalketa asexuala duten izaki zelulanitzetan.

* Ugalketa sexuala duten izaki zelulanitzetan, gametoen eraketa eman Behar da eta honetarako, gametoen ama-zeluletan (gonadetan daudenak) Zatiketa zelularra emanen da kariozinesia MEIOSIA prozesuaren bidez Gertatzen delarik.


Zelula Prokariotoetan (Izaki zelulabakarrak dira denak)




ez Da mitosirik
Ematen.





Entradas relacionadas: