Gorte konstituziogilea

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,16 KB

1-Jarraian, bere testuinguru historikoan kokatuko dugu Dokumentu garrantzitsu hau. Errepublikaren garaian kokatzen garelarik, Niceto Alcala Zamorak, koalizio errepublikar sozialistako kideak, hauteskundeetarako Deiaren bidez batu zituen. Horrela, Gorte Konstituziogileak eratu eta Konstituzioa idazteko. Hauteskundeak egin eta Manuel Azaña buru zuen gobernua, ezkerreko indar Errepublikarrak, sozialistak eta nazionalistak biltzen zituenak irabazi zuen. Biurteko erreformista izenarekin ezagutuko da hauek agintean egon bitarteko Denbora (1931-1933). Helburua zen erreforma sakonak egitea zen, behin-behineko Gobernuak proposatzen zuena jarraituz; esaterako, erreforma militarrak, nekazaritzaren Erreformak, erlijioaren auzia, Kataluniako autonomia auzia eta Euskal Autonomiaren auzia. Erreformen helburua, Espainiaren eta Hego Euskal Herriaren Egiturazko arazoak errotik konpontzea eta demokraziaren laikotasunaren eta Kulturaren balioak sustatzea izango dira. Baina aldaketa horien aurrean, Zalantzakor agertu zen herrialdea.1931n, eztabaida luzeak izan ondoren, Konstituzioa onartu Zen. Konstituzio hark, oinarrizko printzipio demokratiko bat jaso zuen: Gizonezkoentzako eta emakumeentzako Sufragio Unibertsala. Konstituzio Ezkertiarra zen, honela definituz errepublika: klase guztietako langileen Elkartea, demokratikoa, aurrerakoia eta deszentralizatua,eskualde autonomiaduna Eta laikoa. Espainiako historian lehen aldiz, emakumeei botoa emateko eskubidea Aitortu zitzaien. Modu honetan, emakumeen politikan eta gizarteko beste esparru Batzuetan parte hartzeko aukera izan zuten; beraz, emakumea izan zen Errepublikako legeei etekin gehien atera eutsiena, izan ere, aldarrikapen Sozial eta politiko batzuetan aitzindari izan ziren. Esaterako: Clara Campoamor Eta Victoria Kent. Azkeneko honek, boto eskubidea atzeratzea proposatu zuen. Clarak eta Victoria pentsamendu desberdinak zituzten nahiz eta errepublikarrak Izan. Victoriak ez zuen uste emakumeari Sufragio Unibertsala eman behar Zitzaionik, emakumeen botoa elizaren doktrinarekin bat etorriko zelako, eta Beraz, eskuinak berreskuratuko zuen agintea.Gizarte gatazken ondorioz, 1933an CEDA sortu zen, estatu Kolpearen aldeko talde monarkiko kontserbadorea. Azañak dimititu egin zuen eta hauteskunde Orokorrak  antolatu ziren, non lehen Aldiz emakumeek botoa eman ahal izan zuten.

2-Jarraian, bere testuinguru historikoan Kokatuko dugu dokumentu hau. Biurteko erreformistaren ondoren, gizarte gatazken Ondorioz, 1933an, CEDA sortu zen, estatu kolpearen aldeko talde monarkiko Kontserbadorea. Ondorioz, hauteskundeak antolatu ziren, hauek izan zirelarik Emakumearen botoa onartu zuten lehenengoak. Hauteskunde horietan, ideologia Eskuindarreko errepublikarrek irabazi zuten (CEDA eta errepublikar erradikal Edo kontserbadoreak) eta Biurteko Eskuindarra hasi zen, 1933 eta 1936 artean Iraun zuelarik. CEDA, ez zen berehala gobernuan sartu, ezkerrak altxamendua Antolatzeko mehatxua egin zuelako. Gobernu honek, Biurteko Erreformistan  ezarritako erreformen kontrako politika Aplikatu zuten. Politika eskuindarra erradikalizatu egin zen eta 1934ko Urriko Iraultza nabarmentzen da tentsioa areagotu zuen gertakari gisa. Izan ere, Eskuindarren eta ezkertiarren arteko tentsioa areagotuz joan zen. Hainbat Langileek greba antolatu zuten, diputatu sozialistak atxilotu zituzten eta Gobernuak debekatu egin zuen alderdi politikoetan eta sindikatuetan izena Ematea. 1934ko Urriko Iraultzaren gertaera nagusiak Asturias, Katalunia eta Hego Euskal Herrian zian ziren. Gobernuan CEDAk hiru ministro sartu zituen eta Horrek Errepublika suntsitzea eta faxismoa ezartzea ekar zezakeen beldur, UGTk Greba orokorra antolatu zuen. Asturiasen armak lehorreratzen ari zirela jakin Zuenean, Afrikako armadak, Francisco Franco buru zuela, Asturiasko meatzariei Eraso egin zien. Hainbat buruzagi sozialista eta sindikatuetako kide Espetxeratu ziren, oso errepresio bortitza izan zen, hildako askogaz.34ko gertaera hauen ondorioz, eskuindarren politika Erradikalizatu egin zen eta ezkertiarrak berriz elkarrengana hurbildu ziren. Eskuindarren gobernuaren barruan, eskandalu handia sortu zen eta egoera honen Aurrean, hauteskunde orokorrak antolatu ziren. 1936an, Fronte Popularra Sortzeko hitzarmena sinatu zen, eta honetan bildu ziren ezkerreko joera Guztiak, anarkismoa izan ezik. Koalizio honetan bilduta, 1936ko otsaileko Hauteskundeetan parte hartu zuten ezkertiarrek eta honek irabazi zituen Hauteskundeak, baina eskuina hurbil zuela Hego Euskal Herrian, EAJ eta Ezkerreko errepublikarrak irabazi zuten Gipuzkoan eta Bizkaian, Araban eta Nafarroan berriz, eskuin tradizionalista karlista. Berriz ere, Azaña hautatu zuten Errepublikako Lehendakari. Gobernu honek, Biurteko Erreformistako sasoiko erreformak berriz Ere indarrean jarri zituen, helburu nagusiak izan ziren: amnistia, eskuineko Gobernuaren zapalkuntzaren biktimentzat eta Konstituzioa errespetatzea. Dena Den, iraultza giroa sortu zen, grebak, okupazioak, armadaren kontrako erasoak, Konspirazioa prest zegoen, Guda Zibilari hasiera eman zitzaion eta esperientzia Errepublikar demokratikoa suntsitu egin zuen.

3-Jarraian, bere testuinguru historikoan Kokatuko dugu dokumentu hau. 1936ko hauteskundeetako emaitzak, begi bistan utzi Zuen hainbat eta hainbat indar eta estrategia politiko zeudela, Euskal Herrian Eta Nafarroan adibidez.Gipuzkoan eta Bizkaian, gehiengoa Estatutua (estatua Deszentralizatzeko legeen multzoa) betetzearen eta Errepublikaren alde zeuden EAJ eta Fronte Popularra. Araban eta Nafarroan, antzinako karlistak zian ziren Nagusi, indar militar garrantzitsua zuten, erreketeena, erregimen Errepublikarraren aurka, altxamendu militarren alde zeudenak.Gerra Zibilaren hasieratik eta Gipuzkoa erortzeak, EAJri, Errepublikaren gobernuan sartu eta negoziatzeko aukera eman zioten: Estatutua(Gorte errepublikarrek adostua) onespena, Euskal Herrirako Behin-behineko gobernua osatzea (EAJ eta Fronte Popularra) eta EAJ lehen euskal Gobernu autonomoa Agirre lehendakari zela. Lurraldearen bakantzeak autonomia Handiarekin jarduteko aukera eman zion: txanpon propioa sortu, foru polizia edo Ertzaintza, euskal armada edo euzko gudarostea. Nazioartean berezko politika Atzerrian zituzten ordezkaritzen bidez sortu zen. Era berean, herri Auzitegia Sortu zuten. Ohikoak ziren hilketak eta estalitako mendekuak saihestu ziren Auzitegi honen bidez. Dena den, Jaurlaritzaren eragina eskasa izan zen, nola Lurraldetasunari, hala denborari dagokionez. Bestalde, Bigarren errepublikaren Garaian ere saiatu ziren Estatutua aurrera ateratzen (Lizarrako Estatutua) Baina ez zen aurrera atera.1937an Bizkaiko lurretara mugatu zen gobernua. Jaurlaritzak Bizkaiko lurrak defendatzeko ahalegin guztiak egin zituen; izan Ere, Euskal Herriaren autonomia zegoen jokoan, Hiriburua defendatzeko Burdinazko gerrikoa sortu zuten. Armada frankistak Condor legioarekin, Otxandio, Durango, eta Gernika bonbardatu zituzten. Ondoren, Frontea Desegiteko, laguntza izan zuten nazionalek, defentsa sistema diseinatzen aritu Zen gizona, eta, beraz, gune ahul guztiak primeran ezagutzen zituena, Horri Esker, nazionalak Bilbon sartu ziren. Euskal armadaren zati handi bat errenditu Egin zen. Euskal Herria nazionalen esku erori zenean, nazionalistek eta Sozialistek, Agirre lehendakaria jaurlaritzarekin batera, erbestera joan ziren, Frantziara.Gobernuaren botere zentralaren sendotasun eskasak eta Armadako aginte batasun ezak, baldintzatu zuten errepublikarren porrota.

4-Jarraian, bere testuinguru historikoan kokatuko dugu dokumentu hau. 1936an, guda hasita, Franko eta nazionalak Madril hartzen saiatu ziren, baina “ez dira pasatuko” lelopean, herritarrek defentsa gogorra egin eta Franko amore Ematen du, Iparraldeko Frontera bideratuko delarik.Gipuzkoan Eta Bizkaian, gehiengoa Estatutua (estatua deszentralizatzeko legeen multzoa) Betetzearen eta Errepublikaren alde zeuden (EAJ eta Fronte Popularra). Araban Eta Nafarroan, antzinako karlistak izan ziren nagusi, indar militar Garrantzitsua zuten, erreketeena, erregimen errepublikarraren aurka eta altxamendu Militarren alde zeudenak.Gerra Zibilaren hasierak eta Gipuzkoa erortzeak, EAJri, Errepublikaren gobernuan sartu eta negoziatzeko Aukera eman zioten: Estatutua(Gorte errepublikarrek adostua) onespena, Euskal Herrirako behin-behineko gobernua osatzea (EAJ eta Fronte Popularra) eta EAJ Lehen euskal gobernu autonomoa Agirre lehendakari zela. Dena den, Jaurlaritzaren eragina eskasa izan zen, nola lurraldetasunari, hala denborari Dagokionez.. Bestalde, Bigarren Errepublikaren garaian ere saiatu ziren Estatutua aurrera ateratzen (Lizarrako Estatutua) baina ez zen aurrera atera.1937an Bizkaiko lurretara mugatu zen gobernua. Jaurlaritzak Bizkaiko lurrak Defendatzeko ahalegin guztiak egin zituen; izan ere, Euskal Herriaren autonomia Zegoen jokoan, Hiriburua defendatzeko burdinazko gerrikoa sortu zuten. Armada Frankistak Condor legioarekin, Otxandio, Durango, eta Gernika bonbardatu Zituzten. Ondoren, Frontea desegiteko, laguntza izan zuten nazionalek, defentsa Sistema diseinatzen aritu zen gizona, eta, beraz, gune ahul guztiak primeran Ezagutzen zituena, Horri esker, nazionalak Bilbon sartu ziren. Euskal armadaren Zati handi bat errenditu egin zen. Euskal herria nazionalen esku erori zenean, Nazionalistek eta sozialistek, Agirre lehendakaria jaurlaritzarekin batera, Erbestera joan ziren, Frantziara.Gobernuaren Botere zentralaren sendotasun eskasak eta armadako aginte batasun ezak, Baldintzatu zuten errepublikarren porrota. Bizkaia erorita, 1938an Frankok Estatu totalitario berriaren lehen gobernua osatu zuen. Bere eskuetan hartuz Aginte guztia eta helburuak izanik errepublikako erreformak deuseztatzea, Eskubideak bertan behera ustea eta testu honetan ikusi dugun moduan, eskubideak Indargabetzea Estatutuak deuseztatuz.