Espainiako Gerra Zibila (1936-1939): Gakoak eta Euskal Herria
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,75 KB
Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)
Errepublikaren aurkako altxamendu militarra 1936ko uztailaren 17an hasi zen Afrikan, Franco jeneralaren agintaritzapean. Ondoren, penintsulara zabaldu zen. Estatu-kolpearen ondorioz, Espainia bi taldetan banatu zen:
- Nazionalak (altxatuen taldea): Erregimen nazionalak modu autoritarioan antolatu zuen bere burua, Defentsa Nazionalerako Juntaren bidez. Egoitza Burgosen zuen, eta buruzagia Franco zen.
- Laguntzaileak: Alemania eta Italia (200.000 soldadu eta material asko).
- Errepublikazaleak: Nazio mailako gobernua ez zen aginte zentralizatu bat ezartzeko gai izan. Sindikatuek eta langileen alderdiek herri-armadak antolatu eta neurri iraultzaileak hartu zituzten.
- Laguntzaileak: Nazioarteko Brigadak (67.000 boluntario) eta sobietarrak (5.000 soldadu).
Gerraren aldiak
1936-1937: Iparraldeko kanpaina
Abuztuaren hasieran, Marokoko tropek Gibraltarko itsasartea zeharkatu eta Cádizera heldu ziren. Andaluziatik Extremadurara eta Toledora joan ziren, eta laster Madrilgo sarreran zeuden.
Altxatuek hiru frontetik eraso zioten Madrili. Hiriburua hartu ezin zutenez, Francok bere armada iparraldera eraman zuen. Bertan, 1937ko martxotik urrira bitartean, errepublikanoen lurraldeak okupatu zituen.
1937-1939: Errepublikaren erorketa
Santander eta Asturias hartu ondoren, Zaragoza eta Teruel okupatu zituzten, eta Mediterraneoko itsasertzerantz abiatu ziren. Mediterraneora Valentziatik iritsi ziren, horrela errepublikanoen lurraldea bitan zatituz. Ondoren, errepublikanoek kontraerasoak egin eta Ebro ibaian gerra-frontea zabaldu zuten (Ebroko gudua), nazionalek irabaziko zutena. Gero, nazionalak Kataluniara iritsi ziren; horregatik, errepublikano ugarik Frantziara alde egin zuten. Martxoaren 28an, Francok Madril okupatu zuen, errepublikazaleak erabat errenditzera behartu ondoren. Gerra amaitu zen. 1939ko apirilaren 1ean, Francok bere tropen garaipena iragarri zuen.
Gerra Zibila Euskal Herrian
Altxamenduaren ondoren, Bizkaiak eta Gipuzkoak gobernu errepublikanoari leialtasuna gorde zioten. Aldiz, Arabak eta Nafarroak nazionalen alde egin zuten.
Eusko Gudarostea antolatu zen, Agirre lehendakariaren agintaritzapean.
Gipuzkoa 1937an okupatu zuten, eta azkenean frontea Bizkaiko mugan egonkortu zen, "Burdin Gerrikoa" osatuz. 1937ko udaberrian, altxatuek izugarrizko erasoaldia burutu zuten: zenbait herri bonbardatu zituzten (Durango, Gernika), eta Bilborantz jo zuten. Santoñako Ituna sinatuz amaitu zen gerra Euskadin.
Bizkaiak eta Gipuzkoak Kontzertu Ekonomikoaren erregimena galdu zuten, Errepublikaren alde egiteagatik. Araban eta Nafarroan, ordea, ez zen horrelakorik gertatu.