Euskal Herriko Industrializazioa (1875-1923): Bilakaera eta Gizarte-Ondorioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,36 KB

Euskal Herriko Industrializazioa eta Haren Gizarte-Ondorioak (1875-1923)

Errestaurazioko garaian, egonkortasun politikoak garapen ekonomikoa bultzatu zuen, eta bereziki, Euskal Herrian kokatutako industriarena. Gerra Karlista amaitzean, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria hazkundea gertatu zen. Industrializazioaren hastapenek, poliki bazen ere, gizarte harreman berrien agerpena eragin zuten euskal gizartean. Harreman berri hauek estamentuen desagerpenean eta gizarte klaseen sorreran oinarritu ziren. Gainera, hirietarako joera nabarmendu zen.

1. Industrializazioa

Euskal Herriko industrializazio prozesua berantiarra izan zen, 80ko hamarkadara arte ez baitzen gauzatu, eta atzerapen honen arrazoiak politikoak eta ekonomikoak izan ziren. Beraz, euskal industria berria jaiotzean, Europarekiko desfasea izugarria zen, industria euskaldunak merkatu espainiarra bakarrik baitzuen kontsumitzaile. Dena dela, denbora igaro ahala, industrializazioaren sendotzeak langile mugimendua eta nazionalismoa sortzea ekarri zuen. Aldi berean, bi industria eredu egokitu ziren: Bizkaikoa (XIX. mendean, Bilboko itsasadarrean, Sestaon eta Barakaldon industria kontzentratuz) eta Gipuzkoakoa (XX. mendean).

Bizkaiko Industrializazioa

Bizkaiko industrializazioak, siderurgiaren sektorean oinarrituta, ekonomia osoa baldintzatu zuen. Somorrostroko burdinaren erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuten 1876tik aurrera, hala Bizkaia mea honen estatuko produzitzaile nagusi bilakatuz. Meatzeak agortzean eta neurri protekzionistak ezartzean, produkzioaren erritmoak behera egin zuen XX. mendearen hasieran. Hala ere, Bizkaian sortutako kapitalak industria iraultza finantzatzea ahalbidetu zuen.

1879 eta 1882 artean, estatuko hiru siderurgia garrantzitsuenak eraiki ziren Bizkaian, teknologia oso aurreratuekin: San Francisco de Mudela (Francisco de la Rivas), Vizcaya (Victor Chavarri) eta Altos Hornos de Bilbao (Ibarra). Produkzioa etengabe gora egin zuen, eta burdina eta altzairua Europara eraman ziren. Esportazioek eta inportazioek Bilboko ontzien hazkundea ekarri zuten. Bilboko burgesiako familia asko (Sota, Ibarra, Gandarias…) ontzigintzan hasi ziren, ontziolak egokituz: Astilleros del Nervión, Sotaren Compañía Euskalduna eta Sestaoko La Naval. Bestetik, Bilboko burgesiak sektore elektrikoa ere bultzatu zuen, Hidroeléctrica Ibérica fundatuz eta Banco de Vizcayak finantzatuz. Gainera, hazkunde ekonomikoak sortutako egitura finantzarioa hiru bankuk ahalbidetu zuten: Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya eta Crédito de la Unión Minera. Azkenik, industrializazioaren garapenarekin batera, industriagune desberdinak lotuko zituen trenbide-lineak eraikitzen hasi ziren: Bilbo-Portugalete, La Robla-Balmaseda, Bilbo-Santander… Beraz, XIX. mendearen amaieran, esan daiteke Bizkaia industrializatuta zegoela industria siderurgikoan, egitura finantzarioan, komunikabideen azpiegituran eta portu berrian.

Gipuzkoako Industrializazioa

Gipuzkoan, XX. mendearen hasieran, ekonomia industrialaren ezarpena hasi zen, baina Bizkaian ez bezala. Gipuzkoan bi prozesu eman ziren aldi berean: paperaren industria eta industria metalurgikoa. Bi industria hauen bilakaera desberdina eta ia harremanik gabekoa izan zen. Sektore hauekin lotuta, ehungintza, arrantza, altzairuen industria eta elikagaien industria ere garatu ziren. Pixkanaka, sektorea finkatu zen, eta Eibarren arma industria hedatu zen. Lehen Mundu Gerra amaitzean, berregituraketa bultzatu zen, arma industriatik bizikleta eta josteko makinen ekoizpena sustatuz. Zumaiako eta Pasaiako ontziolek ere ontzien eraikuntzaren gorakadan parte hartu zuten.

Araba eta Nafarroako Industrializazioa

Araba eta Nafarroako industrializazio prozesua beranduago gertatu zen, eta erabat desberdina izan zen. Bi eremuek XX. mendearen erdian bultzada handia jaso zuten erakunde ofizialen aldetik: Araban, Gasteizko udalerriak, eta Nafarroan Foru Aldundiak zeregin garrantzitsua izan zuten industrializazioaren bultzadan.

2. Gizarte Ondorioak

Industrializazio prozesuak ondorio anitzak ekarri zituen euskal gizartean.

Ondorio Demografikoak

Alde batetik, aipagarriak dira ondorio demografikoak. Batez ere Bizkaian, XIX. mendean ematen den bilakaera demografikoa industrializazioarekin lotuta dago. Industrializazioak kanpoko eskulan ugari ekarri zuen, eta eskulan hori gune geografiko txiki batean bildu zen. Horren ondorioz, heriotza-tasak gora egin zuen. Heriotza hauen arrazoiak hauexek izan ziren: biriketako gaixotasunak eta infekziosoak. Batez ere, Bizkaiko langile klaseen artean gaixotasun hauek nagusitu ziren. Gainera, bizitzeko baldintza eskasak, higiene faltak, soldata eskasak eta lan saio gogorrek ere hilkortasunaren gorakada ekarri zuten.

Araba eta Nafarroako biztanleria oso motel hazten ari zen bitartean, Gipuzkoako eta, bereziki, Bizkaiko biztanleriak, berriz, hazkunde ikaragarria izan zuen.

/Bizkaian XIX. Mendearen bukaeran eta XX. Mendearen lehenengo hamarkadetan aldaketa demografiko handiak gertatu ziren industrializazio-ereduaren ondorioz; berori meatzeetako ustiapenean eta geografikoki kontzentratuta zeuden industria handietan oinarrituta zegoen. Gaztelako probintzietatik eskulan ugari iritsi zen eta horrek hazkunde demografiko handia eragin zuen, batez ere Bizkaian eta baita Gipuzkoan ere. Euskal Herriko nekazaritza-inguruetako langileek ere industri guneetan biltzeko joera izan zuten. /Iraultza demografikoaren hasiera Bilboko itsasadarrean ezkerraldean bildu zen eta heriotza-tasa asko handitu zen arrazoi hauengatik: lan-baldintza txarrak, elikadura txarra, higiene falta, gizon eta emakumeak pilatuta bizitzea: egoera horrek biriketako gaixotasunak eta infekzio asko ekarri zituen./Meatzeetan eta industri guneetan bereziki, kanpotik gizon asko etorri zenez, zelibatua asko jaitsi zen eta baita lehenengo ezkontzaren adina ere; jaiotza-tasak, logikoki, gora egin zuen, gizarte horrek demografía espantsionista beharrezkoa baitzuen industri garapenarekin jarraitzeko. Hala ere, jaoitza-tasaren hazkunde hori ez zen berdin gertatu clase burges dirudunean, horiek eredu modernorako trantsizio demografikoa, jaiotza-tasa txikia zuena, hasi baitzuten metodo antikontzeptibioen erabilera kontzientearen bitartez./Osasun eta lan-baldintza gogorrek lan-medikuntzaren garapena sustatu zuten eta hirietan eta lantegietatik hurbil ospitale handiak egin ziren. XIX. Mendearen bukaeran hutubideen eta edateko uraren zerbitsuak hobetu ziren eta horrek zenbait gaixotasun. Kolera, sukar tifoideak, disentería… Adibidez; garatzea saihestu zuen. Uraren eta janarien bidez kutsatzen baitziren. Heriotza-tasak behera egin zuen XX. Mendeko lehenengo hamarkadan jaiotza-tasak, berriz, 1925 etik Aurrera egingo zuen behera./Bestetik, azpimarratu behar da gizarte harreman berrien agerpena. Harreman berri hauek estamentu desagerpenean eta gizarte klaseen sorreran oinarritu ziren. Gizarte clase honetan, ondasunak eta aberastasunak mugatzen zituen gizarte maila eta ez gizabanakoak zuten jatorriak, berdintasunean oinarrituz. Gizarte moderno honetan hiru clase bizi ziren elkarrekin: goi mailako klasea (industrialak) , erdi mailako klasea(senfagileak eta funtzionariak)  eta behe mailako klasea (meatzariak, baserritarrak..).