XX. Mendeko Gatazka Geopolitikoak eta Ideologiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Gatazka Geopolitikoak eta Independentzia Prozesuak

India eta Pakistan

India britaniarrak gaur egungo India, Pakistan eta Bangladesh hartzen zituen. 1945-1948 bitartean, Mahatma Gandhik erresistentzia pasiboaren bitartez (borrokarik gabe britaniar legeak desafiatuz: Gatzaren protesta) independentzia lortu zuen. Indian, ordea, erlijio-arazo larriak zeuden musulman eta hinduen artean. Arazoak ekiditeko, India hinduista eta Pakistan eta Bangladesh musulmanak sortu ziren.

Irango Iraultza Islamikoa

Iran Pertsia deitzen zen eta Sha enperadoreak agintzen zuen. Talde musulman erradikalek 1979an iraultza bat egin eta Jomeini ayatola agintari erlijiosoa ezarri zuten boterean. AEBren aurkako jarrera azaldu zuten hasieratik.

Israeldar eta Palestinarren Arazoa

Israel 1947an sortu zen; Holokaustoaren ondoren, britaniarrek estatu judutarra sortu zuten Palestinan. Sionistek Bibliako erreinu judutarra berrezarri nahi dute eta palestinarrek ez dute beren lurraldea galdu nahi. Judutarren aurkako gerra ugari izan ziren herrialde arabiarren aldetik. Arabiarrek sobietarren laguntza zuten eta Israelek Estatu Batuena.

Gerra Hotza eta Ideologia Politikoak

  • Gerra Hotza: 1947-1991 bitartean AEB eta SESBren arteko zuzeneko gerrarik gabeko gatazka luzea.
  • Perestroika: Mikhail Gorbatxovek 80ko hamarkadan ezarritako politika; SESBren irekiera sustatu nahi zuen, baina honen hondamena ekarri zuen.
  • Neoliberalismo: 80ko hamarkadan Reaganek eta Thatcherrek bultzatutako ideologia, non kapitalismoaren lege zorrotzenak aplikatzen diren ongizate-estatuaren kaltean.
  • Berlingo Harresia: 1961ean eraiki zen Berlin zatitzen zuen harresia. 1989an erori zen, populazioaren protesten eraginez.
  • Deskolonizazioa: Bigarren Mundu Gerra ostean, europar koloniek munduan zehar izandako independentzia-prozesua.
  • Panafrikanismoa: Kolonizazio-prozesuan afrikar herrialdeak estatu bakar batean biltzeko nahia adierazten zuen ideologia.
  • Mujaidin: Erlijioagatik borrokatzen duen integrista islamikoa.
  • Integrismo Islamikoa: Islamaren legeak zorrozki aplikatu nahi dituen mugimendua.
  • Sionismoa: Bibliako Israeleko erreinua birsortu nahi duen judutarren artean zabaldutako ideologia.
  • Erresistentzia Pasiboa: Biolentziarik erabili gabe borrokatzeko modua, Gandhiren esker zabaldu zena.

Entradas relacionadas: