Giza Gorputzaren Aparatuak eta Funtzioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,36 KB
Digestio Aparatua
Elikagaiak eraldatu eta substantzia sinpleagoak sortzen ditu, zelulek xurgatu eta erabili ahal izateko.
Digestio hodia, digestio-guruinak.
Arnas Aparatua
Kanpoko aireko oxigenoa hartu, oxigeno hori odolera eraman, odoleko karbono dioxidoa kanporatu.
Zirkulazio Aparatua
Zirkulazio-sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da eta metabolismo zelularretik sortutako hondakin substantziak kanporatzen ditu.
Odol zirkulazio-sistema odol-hodiez, odolaz eta bihotzaz osatua dago.
Iraitz Aparatua
Iraizketa, odolak garraiatzen dituen hondakin-substantziak kanporatzeko prozesua da.
Iraizketaz arduratzen diren organo nagusiak hauek dira: giltzurrunak, birikak, izerdi-guruinak eta gibela.
Lokomozioa Aparatua
Lokomozio aparatua, nerbio sistemak preparatutako erantzun motorrak gauzatzeaz arduratzen da.
Bi sistema nagusiz osatua dago: eskeleto-sistema eta gihar-sistema.
Metabolismoa, Katabolismoa eta Anabolismoa
- Metabolismo zelularra da nutrizio-prozesu guztien helmuga. Metabolismoan, mantenugaiak substantzia sinpleagotan zatikatzen dira erreakzio kimiko bidez energia lortzeko: katabolismoa. Eta, beste batzuetan, aldiz, substantzia sinpleak materia konplexuagoa sortzeko erabiltzen dira: anabolismoa.
- Katabolismoaren adibide bat arnasketa zelularra da.
- Anabolismoan berriz, gizakien zelulek, energiaz gain behar dituzten substantziak eskuratzen dituzte, zelulak osatzeko, bizirik irauteko, gorputza eratzeko edo zelula berriak sortzeko behar dituztenak, hain zuzen.
Bihotza
Bihotza organo gihartsua da. Bere funtzioa odola, odol-hodietan zehar bultzatzea da. Bi biriken artean kokatua dago. Bihotzaren paretak gihar ehunez osatua daude.
Inmunitate-sistema
Zer da? Organismo patogenoei aurre egitea, hau da, zelula edo mikroorganismo arrotzei eraso egitea gure organismoa defendatzea, alegia.
Artifiala? Gaixotasuna sortzen duten bakteria edo birusak indargabetuta sartzen dira gure organismo barrura (txertoa) eta hauek gure defentsa sistema aktibatzen dute. Modu horretan benetazko birusa edo bakterioa gure organismoan sartzean, gure immunitate sistema gai da hori aurre egiteko.
Txertoa? Saihestu nahi den gaixotasuna eragiten duten mikroorganismoez egindako prestakinak.