Gaixotasun infekziosoak: prebentzioa, sistema inmunologikoa eta txertoak

BiologíaActualizado el 7,59 KB

Resumen

Dokumentu honek gaixotasun infekziosoak prebenitzeko moduak azaltzen ditu, baita gure sistema inmunologikoaren funtzionamendua, txertoen jatorria eta helburua ere. Halaber, endemia, epidemia eta pandemia bereizten ditu, eta gaixotasun kutsakorrak organismoan sartzeko bideak aztertzen ditu.

Puntos clave

  • Kutsatutako uretatik eta elikagaietatik sor daitezkeen gaixotasunak saihesteko, ura ez edatea, janaria ondo berotzea eta fruituak eta barazkiak garbitzea gomendatzen da.
  • Sistema inmunologikoak agente patogenoei erantzuten die: infekzioa, detekzioa, antigorputzen fabrikazioa eta fagozitosia dira urratsak.
  • Txertoak gorputza artifizialki inmunizatzeko erabiltzen dira, agente patogeno hilekin egiten direnak.
  • Txertaketaren sortzaileak Edward Jenner (1796) eta Louis Pasteur (1881) izan ziren.
  • Endemia lurralde edo biztanleria batean denbora luzez irauten duen gaixotasuna da; epidemia zabal bat eragiten duena da; eta pandemia mundu mailakoa da.
  • Gaixotasun kutsakorrak azala eta mukosak, arnas-bideak, digestio-aparatua eta genitalak bidez sar daitezke organismoan.

Ponte a prueba

6. Nola prebenitu daitezke gaixotasun infekziosoak?


  • Kutsatuta egon daitezkeen erreketatik edo iturrietatik urik ez edatea

  • Elikagaien ontzietako arauei jarraitzea.

  • Janari prestatua ondo berotzea.

  • Fruituak eta barazkiak ondo garbitzea (lixiba gehi daiteke).

  • Eskuak, janaria manipulatu aurretik garbitzea.

  • Sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea

7. Nola funtzionatzen du gure sistema inmunologikoak?


SISTEMA INMUNOLOGIKOAREN FUNTZIONAMENDUA: agente patogenoak gure organismoan sartzean erantzun inmunologikoa eragiten dute:


1) Infekzioa: agente patogenoa gure organismora sartu

2) Detekzioa: globulu zuri batek agentea detektatu

3) Antigorputzak fabrikatu : globulu zuriek antigorputzak fabrikatzen dituzte patogeno horren kontra

4) Fagozitosia: globulu zuri batek agente patogenoa irensten du


8. Zer dira txertoak? Nork eta noiz asmatu zituen? Nola laguntzen digute gure organismoa babesten?


TXERTOAK


  • Gure gorputza artifizialki inmunizatzeko balio dute

  • Agente patogeno hilez egiten dira

  • Agente hilek ez dute gaixotasuna sortuko baino erantzun inmunologikoa bai, gure organismoa inmunizatuz

  • Agente patogenoak gure gorputzera sartzerakoan prestatuta egongo da haien kontra

Txertaketaren sortzaileak Edward Jenner (1796) eta Louis Pasteur (1881) izan ziren.


9. Ezberdindu itzazu: ENDEMIA, EPIDEMIA eta PANDEMIA


  • ENDEMIA: epidemiologian, endemia biztanleria edo lurralde geografiko batean denbora asko irauten duen prozesu patologikoa da.

  • EPIDEMIA: izurritea, izurria edo epidemia lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion gaixotasuna da.

  • PANDEMIA: pandemia mundu mailako edo lurralde zabal bateko izurria edo epidemia da.


10. Zeintzuk dira gaixotasun kutsakorren sarrera-bideak organismoan?


AZALA ETA MUKOSAK

Gure larruazala organismoaren hesi naturala da agente patogenoen sarrera ekiditeko. Azalak bestalde azidotasun puntu bat mantentzen du lan honetan lagungarri gertatzen dena.


ARNAS-BIDEAK

Arnas-bideetatik ere patogenoen sarrera gertatzen da, gripea edo katarroa bezalako gaixotasunekin gertatzen den bezala.


DIGESTIO-APARATUA

Ahoko listua dugun arren, hainbat agente patogeno janari edo edariekin batera sar daitezke digestio-aparatuko gaixotasunak eraginez.


GENITALAK

Sexu-harremanen bitartez gaixotasun ezberdinak harrapatu daitezke ere.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nola prebeni daitezke gaixotasun infekziosoak?

Kutsatuta egon daitezkeen erreketatik edo iturrietatik ura ez edatearekin, elikagaien ontzietako arauei jarraituz, janari prestatua ondo berotuz, fruituak eta barazkiak ondo garbituz eta janaria manipulatu aurretik eskuak garbituz. Sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea ere gomendatzen da.

Zer dira txertoak eta nork asmatu zituen?

Txertoak gorputza artifizialki inmunizatzeko balio duten produktuak dira, normalean agente patogeno hilekin egiten direnak. Txertaketaren sortzaileak Edward Jenner (1796) eta Louis Pasteur (1881) izan ziren.

Zein da endemia, epidemia eta pandemiaren arteko ezberdintasuna?

Endemia lurralde edo biztanleria batean denbora luzez irauten duen prozesu patologikoa da. Epidemia lurralde eta denbora berean biztanle askori eragiten dion gaixotasuna da, eta pandemia mundu mailako edo lurralde zabal bateko epidemia da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da txertoen helburua?
2. Zein urrats dauka sistema inmunologikoaren erantzunak ordena honetan?
3. Nork asmatu zuen txertaketa?
4. Zein gaixotasun mota dira mundu mailakoak direnak?
5. Zein da azalaren funtzio nagusia gaixotasun kutsakorrei dagokienez?
6. Zein bidetatik sar daitezke gripea edo katarroa bezalako gaixotasunak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.