Garraio aktiboa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,36 KB
Mintzak zelula mugatzen du, hesi moduan jarduten du: Bere iragazkortasuna aldatu egiten da likidoaren eta beste substantzien arabera. Elikagaiak, hormonak, ioiak… bi noranzkotara igarotzen uzten ditu, barneko zein kanpoko kontzentrazioak eutsiaz.
Metabolismoaren hondakinak kanpora irtetea
Zelula ezagutzeko mekanismoak ditu (aktibitate entzimatikoen euskarri gisa) birusen, toxinen, zelularen finkapenean eta informazio transferentzian.
Potentzial ionikoaren desberdintasuna mantentzen du, horrela barne ingurua negatiboki eta kanpo ingurua positiboki dago kargatuta.
- Endozitosi eta exozitosi prozesuak aurrera eramaten ditu.
Gradientearen alde beti (osmosia salbu): Gehiago dagoen tokitik gutxienenera. Bi mota:
kontzentrazio gradientea (kopuru handiagotik txikiagora) eta gradiente elektrikoa (ioi positiboak barnera eta ioi negatiboak kanpora)
Bi gradianteen elkarketak gradiente elektrokimikoa ematen du. Honek laguntzen edo oztopatzen du molekula desberdinen mintzaren zeharreko zeharkaldia.
Garraio pasiboa difusio sinplearen edo difusio erraztuaren bidez eman daiteke:
Difusio sinplea: Molekula txikiak eta karga elektrokimikorik gabekoak oso azkar garraiatzen dira kontzentrazio gradientearen alde (fosfolipidoen mugimenduei esker).
Difusio erraztua: Bikapa lipidikotik zeharkatu ezin diren molekulak mintzaren zehar pasatzen dira gradiante elektrokimiko edo kontzentrazio gradiantearen alde. Horretarako, mintz zeharreko proteinak daude, eta bi motatakoak izan daitezke:
Erreten proteinak:
Poro urtsuak dira. Horietatik solutu batzuk igarotzen dira (Na+, K+, Ca2+...). Hemen solutua ez da proteinekin elkartzen eta tentsio aldaketaren bidez edo estekatzaile bati elkartzerakoan garraiatzen dira.
Proteina garraiatzaileak:
Permeasak. Garraiatu behar diren molekulekin elkartzen dira, eta konformazioa aldatzen dute garraiatu beharreko molekula mintza zehar igaro ahal izateko. Hiru mota: uniportea (molekula bat sartzen da zelula barrura), sinportea (molekula bat beste bati lotuta sartzen da) eta antiportea (molekula bat sartzea eta bestea ateratzea)
Molekula eta ioi gehienek ezin dute mintza zeharkatu aurreko metodoen bidez (aurkakoak zaien kontzentrazio desberdintasunak direla eta).
garraio aktiboa behar izaten da, mintzaren proteinek parte hartu behar dute (energia gastua).
Garraio aktiboa kontzentrazio gradientearen aurka edo gradiante elektrokimikoaren aurka , energia gastatuz. Energia hori eskuratzeko ATP molekulak hidrolizatu behar.
Ioi ponpak ugarienak (sodio potasioaren ponpa). ATP gastu guztietatik, %30 bertan gastatzen. Ponpak ez badu funtzionatzen animalia zelulak (pareta zelularrik ez duenez) eztanda egingo luke, ioien kontzentrazioak desorekan daudelako.
Ioi ponpak honela funtzionatzen: Kanpoaldean sodio kontzentrazioa handia, barnealdean potasio kontzentrazioa da handia. ATParen hidrolisiaren laguntzaz, sodioa zelulatik irtetzen da, nahiz eta barnean sodio gutxi egon. Aldi berean, potasioa sartzen da. ATP bakoitzeko 3 sodio ioi ateratzen, eta 2 potasio sartu. Oso garrantzitsua da hau, muskuluen uzkurdurarako.
Kogarraioa (2. Mailako garraio aktiboa): Molekula batek garraiatzen ari den beste molekula baten bidaia probesten du, hari itsasten zaio eta harekin batera sartzen edo irtetzen da zelula barrura, gradientearen aurka.