Izerdi landugabea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB

FLOEMA

A: landare-hostoetako parenkima klorofilikoan ekoitzitako gluzidoak eta osagai organikoak, floemako zelula laguntzaileetara pasatzen dira. Hortik eta plasmodesmoetan zehar, hodi kribosoetan sartzen dira.

B: solutu-
kontzentrazioa handitzen da. Ondorioz, ura sartzen da hodietara (osmosi bidez). Ur hori aldamenean dagoen xilemako zeluletatik dator.

C: Ura masioki sartzen denez,handitzen da hodien barruko presio hidrostatikoa. Izerdi landuari, presio txikiagoko inguruetara eramaten du (organo kontsumitzaileetara, bai gorantz, bai beherantz).

D: hustubideetara iritsitakoan, garraio aktiboz pasatzen da izerdi hodi kribosoetatik behar duten zeluletara. Ondorioz, solutu-kontzentrazioa txikiagotzen denez, ura osmosi bidez ateratzen da hodi kribosoetatik inguruko ehunetara.

IZERDI GORDINAREN 3 MEKANISMOAK AZALDU

*Transpirazioak eragindako erakarpena: ura landare-hostoen estometatik lurruntzen da. Tentsio negatiboa eragin eta urak gorantz doa.

+Tentsio hori sistema baskularrean zehar transmititu eta ondorioz, ura zerbaitek goitik xurgatuko balu bezala mugitzen da gorantz.

*Kohesio-atxikipena: ur molekulak xilemako zelulen paretara sendo atxikita daudenez, urak gorantz egiten du. Transpirazioaren erakarpen-indarra molekulaz molekula transmititzen da ur-zutabe osoan zehar.  

+Xilemako hodien egitura meheak eta uraren kohesio- eta atxikipen-propietateek dute izerdi gordina kapilaritatez igotzea.

*Sustrai-presioa: ura sustrsietako ileetaik etengabe sartzean sortzen diren mekanismo osmotikoek eragiten dute. Presio horrek ur molekulak gorantz bultzatzen ditu.

+Kondizio normaletan, presioa txikia, transpirazio kondizioak eskasak direnean, sustraietako presioak garrantzia izan dezake.

ESTOMEN EGITURA ETA FUNTZIOAK

Estoma bakoitzak bi zelula oklusibo ditu. Haien artean, irekidura ostioloa dago (estoma azpiko ganbera sartzen dena). Batzuetan, zelula oklusiboak inguratzen dituzten zelula epidermikoak espezializatuta daude (zelula erantsi).

*Irekitzen dira: barruko kontzentrazioa handitzean

Barruko kontzentrazioa txikitzean

Funtzioak:


*Argia: azukre-kontzentrazioa handitzean, ura osmosiz sartzen da zelulara eta estomak irekitzen dira (goiz

Azukre-kontzentrazioa jaistean, estomak ixten dira (gauean)


*CO2-aren kontzentrazioa: CO2-kontzentrazioa handitzean, estomakn ixten dira

*Ur-eskuragarritasuna: lurzoruan ur gutxi dagoenean (estres hidrikoa) estomak ixten dira

*Tenperatura: estomak irekiko ditu

Aldi berean CO2 igotzen da

Puntu batean ixten dira: CO2 altua da

Erreakzioak moteltzen dira


Entradas relacionadas: