Zentzumenak: ikusmena, entzumena, ukimena, usaimena eta dastamena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,16 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek bost zentzumenak azaltzen ditu: ikusmena, dastamena, usaimena, ukimena eta entzumena. Ikasleak ikasiko du nola funtzionatzen duen bakoitzak, zein organo eta nerbio erabiltzen dituen eta zein bizi-ohiturak kaltetu ditzaketen. Gainera, zentzumenak zaintzeko gomendioak ematen ditu.

Puntos clave

  • Ikusmenak objektuen kolorea eta itxura bereizten ditu. Argi izpiak kristalinoaren bidez erretinara proiektatzen dira.
  • Dastamenak janarien zaporeak bereizten ditu. Papilek sentipenak kinadatan bihurtzen dituzte, eta nerbioek garunera bidaltzen dituzte.
  • Usaimena mintz pituitarioko zelula sentikorrek jasotzen dute. Kinada nerbiosoak sudur-nerbioen bidez garunera iristen dira.
  • Ukimenak objektuen forma, tenperatura eta bibrazioak jasotzen ditu. Dermisean dauden nerbioek estimuluak antzematen dituzte.
  • Entzumena uhinen bidez gertatzen da. Uhinek tinpanoa dardarka jartzen dute, eta informazioa entzumen nerbioaren bidez iristen da garunera.
  • Kutsadura akustikoak entzumena kaltetu dezake. Musika baxu entzutea, altabozetatik urruntzea eta tapoiak erabiltzea gomendatzen da.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

ZENTZUMENA

NOLA FUNTZIONATZEN DU? ZERTARAKO ERABILTZEN DUT?


GIZAKIAREN BIZI-OHITUREK BADUTE ONDORIORIK ZENTZUMENETAN? ZER EGIN DEZAKEGU?


IKUSMENA

Objektuen kolorea eta itxura bereizteko erabiltzen da.

Objektu batek islatzen dituen argi izpiak, begi

ninia zeharkatu ahala, kristalino izeneko lentea zeharkatzen dute. Kristalinoa lente gardena da eta hura zeharkatzean, izpiak desbideratu egiten dira begiaren atzealdean dagoen  mintzerantz zuzenduz. Mintz horren izena, erretina da eta begiak bere lana ongi egiten duenean, kristalinoak desbideratutako argi izpiak mintz horretan proiektatzen dira. Erretinan, argi izpien intentsitatea eta kolorea bereizten espezialistak diren nerbio hartzaileak. Erretinan jasotako informazioa garunera iristen da ikusmen nerbioaren bidez, eta horrek interpretatu ondoren ikusi egiten dugu.


Gizakiaren bizi ohiturek eragin txarra edo onak dituzte ikusmenean. Ondorio txarrei aurre egiteko, betaurrekoak erabili daitezke (eguzkirako...). Higienea. Argitasuna bere neurrian. Distantzia egokia mantentzea zerbait ikusterako orduan (irakurtzeko, telebista ikusteko,..).

DASTAMENA

Dastamenaren bidez jaten ditugun janarien zaporeak bereizten ditugu. Janarien zaporeen sentipenak papilen bidez jasotzen ditugu, horiek kinada bihurtzen dituzte sentipenak, eta nerbioen bidez garunera bidali. Ondoren, kinada horiei era askotako erantzunak eman diezaioke garunak, ahoko edo gorputzeko muskuluei esker. Janaria irentsi egiten dugu edo gustukoa ez bada, ahotik atera.

Bai, janari oso hotzak edo oso beroak kaltetu dezakete dastamena.
Arnasa ahotik hartzerakoan mingaina lehortzen da eta dastamenean eragin dezake. Alkoholak eta tabakoak dastamenaren gaitasuna gutxitzen dute, eta oro har, ahoa eta hortzen garbiketa sistematikoak dastamen osasuntsua mantentzen laguntzen du.

USAIMENA

Usain desberdinak desberdintzeko erabiltzen dugu. Usaimen mintzean (mintz pituitarioan) zelula sentikorrak aurkitzen dira. Zelula horiek bidalitako kinada nerbiosoak sudur-nerbioen bidez garunera iristen dira.


Usaimena osasuntsu mantentzeko sudurrean objekturik ez sartu kaltegarria baita, hautsa, kea edota holako substantziak ekidin edota hauen aurrean sudurra babestu. Sudurra erregularki garbitzea (mukiak kendu…) garrantzitsua da usaimen ona izateko.

UKIMENA


Ukimenaren bidez objektuen forma, tenperatura, bibrazioak… jasotzen ditugu.

Azala bi zatitan bereizten da, kanpokoa epidermisa eta barrukoa dermisa.

Objektu edo janari bat epidermisean jartzean, dermisean dauden nerbioek estimuluak autematen dituzte, informazio guztia garunera bideratzen da eta hark interpretatu egiten du, tenperatura (hotza edo beroa), hezea edo lehorra


Ukimenean, higienea zaindu, krema hidratatzaileak eman, eta gauza zikinetan saiatu ez ibiltzen.


ENTZUMENA


Entzuteko erabiltzen da entzumena.


Soinua uhinen bidez eratzen da. Uhin horiek distantziaren eta intentsitatearen arabera indar handiagoz edo txikiagoz iristen dira gure belarrietara. Belarri barruan hiru zati daude: kanpo belarria, erdiko belarria eta barne belarria.

Uhinak tinpanoa dardarka ipintzen dute. Dardarak hezurra txokatzean igaro eta barne belarriraino iristen da informazio hori garuneraino heltzen da entzumen nerbioaren bidez.


Bai adibidez, kutsadura akustikoak ondorio txarrak ditu entzumenean . Bizi-ohitura hori kaltegarria da gure entzumenerako.

Kutsadura akustikoa oso handia bada, tinpanoa apurtu dezakegu.

Entzumena egoera egokian edukitzeko kutsadura akustikoak saihestu beharko ditugu. Musika baxu ipiniz, altabozen ondoan ez ipini, tapoiak ipini… higienea ere garrantzitsua da, belarriak garbi edukitzea. D

Preguntas frecuentes

Nola babestu daiteke ikusmena?

Betaurrekoak erabil daitezke, adibidez eguzkirako. Higienea zaindu, argitasuna neurrian erabili eta distantzia egokia mantendu irakurtzean edo telebista ikusterakoan.

Zer kaltetu dezake dastamena?

Oso hotzak edo oso beroak diren janariek dastamena kalte dezakete. Alkoholak eta tabakoak dastamenaren gaitasuna gutxitzen dute. Ahoa eta hortzak garbitzeak dastamen osasuntsua mantentzen laguntzen du.

Nola zaindu daiteke entzumena?

Kutsadura akustikoa saihestu behar da: musika baxu entzun, altabozen ondoan ez egon eta tapoiak erabili. Belarriak garbi edukitzea ere garrantzitsua da.

Zer egin behar da usaimena osasuntsu mantentzeko?

Ez sartu objekturik sudurrean, eta saihestu hautsa, kea edo antzeko substantziak. Sudurra erregularki garbitzea ere garrantzitsua da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non proiektatzen dira kristalinoak desbideratutako argi izpiak?
2. Zein egiturak bihurtzen dituzte zaporeen sentipenak kinadatan?
3. Zein mintzetan daude usaimena jasotzen duten zelula sentikorrak?
4. Zer dardarka jartzen dute soinu uhinek?
5. Zeinetan banatzen da azala?
6. Zer gomendatzen da entzumena babesteko?
7. Zer dakar alkoholak eta tabakoak dastamenari?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.