Giza Gorputzaren Anatomia: Hezurrak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,43 KB
Gorputz Ardatzak
- Ardatz bertikala edo longitudinala: Lurraren perpendikularra, gizakia zutik dagoenean.
- Ardatz printzipala edo nagusia: Ardatz bertikal luzeena.
- Zeharkako ardatza edo ardatz horizontala: Ardatz bertikalaren perpendikularra, gorputzaren alde batetik bestera pasatzen dena.
- Ardatz sagitala: Beste bien perpendikularra, atzealdetik aurrealdera doana.
Gorputzaren Planoak
- Erdiko planoa: Gorputza bi atal berdinetan erdibitzen duen simetriaren planoa. Ardatz sagitala eta bertikala ditu; plano mediosagitala ere deitzen zaio.
- Plano frontala edo koronala: Kopetarekiko paraleloa eta plano mediosagitalarekiko perpendikularra. Zeharkako eta longitudinal ardatzak ditu.
- Zeharkako planoak: Plano frontal eta mediosagitalekiko perpendikularrak.
Norabideak Espazioan
- Kraneala: Bururantz, goialdekoa (zutik dagoenean).
- Kaudala edo buztanaldekoa: Kokzixerantz, behealdekoa (zutik dagoenean).
- Erdikoa: Plano mediosagitalerantz.
- Laterala: Plano mediosagitaletik aldentzen denean.
- Erdia: Erdian kokatua.
- Zentrala, sakona edo barrukoa: Gorputzaren barnealdean.
- Periferikoa, azalekoa edo kanpokoa: Gorputzaren kanpoaldean.
- Aurrealdea edo bentrala: Aurrealderantz.
- Atzealdea edo dortsala: Atzealderantz.
- Proximala: Gorputz-enborrerantz (gorputz-adarretan).
- Distala: Gorputz-enborretik aldentzen dena (gorputz-adarretan).
- Ulnarra: Kubitorantz.
- Radiala: Erradiorantz.
- Tibiala: Tibiarantz.
- Fibularra: Fibularantz.
- Palmarra: Ahurrerantz.
- Plantarra: Oinaren zolorantz.
Mugimenduaren Norabideak
- Flexioa: Tolestura, angelua itxiz.
- Estensoa: Flexioaren kontrakoa.
- Abdukzioa: Gorputzetik aldentzea.
- Errotazioa: Biraketa.
- Zirkundukzioa: Biribil baten marrazketa.
- Azalekoa: Gainazalean.
- Sakonekoa: Sakonean.
- Supinazioa: Esku-ahurra gorantz edo aurrerantz.
- Pronazioa: Supinazioaren kontrakoa.
- Ebertsioa: Kanpoalderantz biratzea.
- Inbertsioa: Barnealderantz biratzea.
Hezurrak
Hezurrak, ehun konektiboz osatutako egitura zurrunak, giza eskeletoaren atal nagusiak dira eta gorputzari eusten diote. Gizaki helduaren eskeletoak 205 hezur ditu. Bi atal nagusi ditu: eskeleto axiala eta apendikularra.
Hezurren funtzioak:
- Bizi-egituren babesa
- Gorputzaren euskarria
- Mugimenduaren oinarri mekanikoa
- Hematopoiesia
- Gatzen biltokia
Hezurren sailkapena:
- Hezur luzeak: Luzeera, lodiera baino handiagoa. Gorputz-adarrak osatzen dituzte. Hiru atal dituzte: diafisia (erdiko atala), metafisia (diafisia eta epifisiaren artean) eta epifisia (muturrak).
- Hezur lauak: Bi geruza trinkoz eta gai esponjosoz osatuak. Adibidez, garezurra eta omoplatoa.
- Hezur laburrak: Geruza gogor batez inguratutako gai esponjosoz osatuak. Luze-zabaleko neurriak berdinak dira. Adibidez, karpoko eta tartsoko hezurrak.
- Hezur pneumatikoak: Barrunbeak dituzte, mukosaz inguratuta. Adibidez, garezurrako hezurrak (maxilarra, etmoidea, esfenoidea).
- Hezur irregularrak: Aurreko taldeetan sartzen ez direnak. Adibidez, ornoak.
Hezurraren Osaera eta Egitura
Osaera Kimikoa:
- Gai organikoa: Hezur-zelulak eta matrize organikoa (%90 zuntz kolagenoak).
- Gai inorganikoa: Gatz mineralak (kaltzioa eta fosfatoa).
Hezur-zelulak:
- Osteoblastoa: Osteogenesia eragiten du, matrize organikoa (osteoidea) sortzen du.
- Osteozitoa: Osteoblastoak osteoidea sortu eta kaltzifikatu ondoren eratzen da.
- Osteoklastoa: Hezurren azalean dauden zelula multinukleatuak, hezurra desegiten dutenak.
Hezurraren egitura:
- Kanpoaldeko geruza: Xaflatxoetan antolatua, odol-hodi baten inguruan osteona eratuz.
- Hezur-ehun trinkoa: Osteonek osatua.
- Hezur ehun harroa: Trabekulaz osatua.
- Hezur-muin gorria: Eskeleto axialean, koxalean eta eskapulan.
- Periostioa: Hezur guztia biltzen du.
Hezur luzeen irrigazioa:
- Arteria epifisiarioak: Kartilago artikularra irrigatzen dute.
- Arteria nutrizio diafisiarioak: Hezurraren ertzak irrigatzen dituzte.
- Sistema benosoa: Arterien kontrako bidea egiten du.