Zelula Amak, Klonazioa eta Organismo Transgenikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,88 KB
Zelula Amak eta Klonazioa
Zelula Ama Zer Da?
Hasiera batetik zaila izan zen zelula amen ikerkuntzaren garapena, oztopo eta debeku ugari aurkitu baititu bidean. Zailtasun tekniko eta zientifiko guztiei, kezka politikoak, etikoak eta erlijiosoak gehitu zaizkie azken urte hauetan. Eragozpen horiek gainditu nahian, hainbat bide berri probatzen ari ziren zientzialariak.
Zelula Ama Motak
Gorputzeko edozein zelula mota bihurtzeko edozein ehun garatzeko ahalmena dute zelula amek; horregatik dira hain bereziak eta garrantzitsuak. Ahalmen hori dela eta, ikertzaileek uste dute baliagarriak direla gaixotasun asko tratatzeko, besteak beste, Parkinsonen edo Alzheimerren moduko gaitzak tratatzeko edota gorputzeko hainbat ehun sortzeko.
Zientzialariek bi teknika ezagutzen zituzten zelula ama enbrionarioak garatzeko, baina, zoritxarrez, arazo eta kezka etiko eta erlijioso gogorrak sortu ziren bien artean. Kezken argudio nagusia zelula amak lortzeak enbrioia suntsitzea edo hiltzea zen.
Lortzeko Iturriak
Lau zelula ama mota existitzen dira:
Zelula ama totipotenteak: hazi daitezkeen eta organismo oso bat eratu dezaketen zelula amak dira.
Zelula ama pluripotenteak: organismo oso bat eratu ezin duten arren, beste edozein zelula mota ekoiztu ditzaketenak.
Zelula ama multipotenteak: bakarrik bere ataleko zelula motak ekoiztu ditzaketenak.
Zelula ama unipotenteak: bakarrik zelula mota bat ekoiztu dezaketenak.
Erabilera eta Klonazioa
Zelula ama lortzeko iturrien artean, adibidez, Kyotoko Unibertsitateko ikertzaileek saguen zelula helduak enbrioi-zelula bihurtzea lortu zuten, mekanismo sinple baten bidez. Lortutako enbrioi-zelulak pluripotenteak dira, alegia, zelula-mota asko bilakatzeko gaitasuna dute, eta guztiz bateragarriak dira zelula helduaren emailearekin. Hori egiteko, lau transkripzio-faktore sartzen dituzte zeluletan, birusen bitartez. Faktore horien eraginez, zelulak birprogramatu egiten dira, eta enbrioi-zelula pluripotenteen ezaugarriak hartzen dituzte. Sinplea bada ere, ezin da esan prozesu arrakastatsua denik, birprogramazioa mila zelulatik batean bakarrik ateratzen da ondo.
Zelula Amen Abantailak eta Arriskuak
Zelula amak oso baliagarriak dira medikuntzan. Adibidez, azaleko zelula ama batek azal-zelula egin ditzake gorputz osoa estaltzeko adina. Beste gaixotasun batzuk sendatzeko ere balio dute, leuzemia, kasu.
Zelula ama gutxi batzuen transplantea nahikoa izan daiteke odol-sistema osoa erreparatzeko.
Horrez gain, animaliekin eginiko testak murriztu egingo lirateke, medikamentuen testak zelulekin egin daitezke eta gaixotasunak hobeto ulertu.
Klonazioaren Prozedura eta Dolly
Zelula heldu baten material genetikoa nukleorik gabeko obulu batean txertatzen da, ezaugarri genetiko jakin batzuk dituen enbrioia garatzeko. Ikuspuntu praktikotik, klonazioak ez dauka gaur egun misterio handirik: saguak, ardiak, behiak, txerriak... nahiko erraz klonatu dira. Zientzialariek teknika menderatzen dutela dirudi, eta oso azkar pasa gara ardietatik gizakiez hitz egitera, baina oraindik oinarrizko galderak erantzuteko daude.
Dolly ardia klonatutako lehen ugaztuna izan zen eta 1996ko uztailaren 5ean jaio zen. Edinburgoko Roslin Institutuko zientzialariak izan ziren sortzaileak. 227 saiakera egin zituzten eta Dolly izan zen saiakera haietatik aurrera atera zen arkume bakarra. 1999an artritisaren lehen sintomak aurkitu zizkioten. Hala ere, 2003ko otsailaren 14an sakrifikatu zuten, ardi helduetan oso ohikoa den birikietako gaitz baten ondorioz. Klonazioaren bidea zabaldu zuen urrats honek.
Klonazioak abantaila ugari ekartzen ditu medikuntzarako. Hots, bikote antzuei umeak izateko aukera ematen die, baita gaitz batzuen kontra borrokatzeko ere erabil daiteke. Zientzialari batzuk bat datoz klonazioaren abantailei buruz eta egitasmoa prestatu zuten. Haien ustez, ernalkuntza artifizialeko beste teknika batzuen antzera, sorkuntzarako klonazioa ere etorkizunean arrunta izango da.
Etorkizuneko Itxaropena
Severino Antinori medikuak Estatu Batuetan gizakiak klonatzeko asmoa duela iragarri zuen, baina legeak ez zuen onartzen giza klonazioa. Esaten dutenez, posible da giza klonazioren bat egin dutela ezkutuan. Dena den, mota honetako klonazioa egin baino lehen ikasi behar dira zein diren ondorioak. Alde onak daude, baina ezin da pentsatu ondorio txarrak egon daitezkeenik, nahiz eta zientzia fikziozko filmetan ez dela ezer gertatzen. Prozedura berri bakoitzak beste kezka eta arazo sortarazten ditu. Lanzak proposatutako estrategian ezin dira lortu gaixoekin bateragarriak diren zelula amak.
Organismo Transgenikoak
Zer Dira?
Beste espezie baten DNA (gene bakar bat edo gutxi batzuk), hots, material genetikoa duten eta ugalkorrak diren landare edo animaliei deritze transgeniko. Adibidez, arrainen geneak dituzten landareak. Elikagai transgenikoak, ordea, haietatik eratorritako elikagaiak izango dira.
Lortzeko Modua eta Merkaturatzea
Gaur egun gehien ereiten den GE (Genetikoki Eraldatutako) landarea soja da. Genetikoki manipulatu zuten lehen laborantza ere bada. Jarraian artoa ereiten da gehien, almioi-industriarakoa eta animalien bazkarakoa. Kotoi, koltza, tabako, tomate eta barazki transgenikoak gutxiago erein dira orain arte.
AEBetan 50 GEOk dute merkaturatze baimena. Europako Elkartean, ordea, eraldatutako 11 produkturen uztak, animalien gaixotasunen aurkako hiru txertok, esnetan antibiotikoak detektatzeko kit batek eta bi landare apaingarrik dute merkaturatze baimena. Gainontzekoak probarako soilik erein daitezke, Espainian izan ezik, non Bt arto barietatea erein eta sal baitaiteke.
Kalteak/Arriskuak
Organismo transgenikoek hainbat kalte eragin ditzakete:
Alergiak eragin ditzakete.
Gene arrotzen txertaketak landare edo organismo batean, genetikoki eraldatutako organismoa sortzeko, ezusteko produktu metabolikoen agerpena eragin lezake, kontsumitzeko orduan toxikoak izan litezkeenak.
Antibiotikoekiko erresistentzia zabal dezaketelako, DNA arrotzaren txertaketa landareetan antibiotikoekiko erresistentzia adierazten duten markadoreak erabiliz.
Gehien Ekoizten Diren Produktuak
Janari transgenikoak ingeniaritza genetikoaren bidez genetikoki eraldatutako organismo batetik datozenak dira. Hots, beste espezie bateko geneak hartu dituzten landare edo animalietatik datozen janariak dira transgenikoak. Gaur egun gehien ekoizten direnak landare transgenikoak dira: artoa, garagarra eta soja batez ere. Aspalditik saiatu da gizakia uztak hobetzen eta jaterako landare hobeak eta sendoagoak lortzen. Ingeniaritza genetikoa agertu aurretik, XX. mendean landareen hautespen artifizialak eta zuzendutako gurutzaketen bidez lortzen zen. XX. mendearen hasieran, genetikaren ezagupenek produktibitate handiko mutanteak lortzea ahalbidetu zuten, landare-haziak X izpiekin tratatuz. 1983an lehenengo landare transgenikoa lortu zen, eta 1994an janari hauen merkaturatzea onartu zen lehenengoz.
Elikagai Transgenikoen Desabantailak
Transgenikoen erabilerak, elikaduran, pertsonetan, ekosisteman eta baita ekonomian ere desabantailak ditu. Alde batetik, elikagai transgenikoek, adibidez, alergia berriak eta intolerantziak eragin ditzakete zenbait pertsonetan. Gainera, elikagai hauen epe luzerako eragina oraindik ez da aztertu. Beste aldetik, landare transgenikoak erresistenteagoak direnez, erabiltzen diren pestizidak ere potenteagoak dira, ekosistema guztia ondatuz.
Abantailak
Transgenikoek, nahiz eta desabantailak ugariak izan, badituzte abantailak ere:
Nekazariak urtero haziak berriztatu behar badituzte ere, hazi transgenikoak emankorragoak dira nekazarien onurarako.
Herbizida askoren aurka babestuta daude, baita plaga batzuen aurka ere. Honela, ez dago zertan landare hauei plagen aurkako lurrerako toxikoak diren produkturik bota behar, lurraren onurarako.
Monsanto: Historia Laburra
John Francis Queeny botikariak sortu zuen Monsanto 1901ean St. Louis-en (Missouri). Enpresari emaztearen ezkondu aurreko abizena eman zion. Hastapenean sakarina eta kafeina Coca-Cola konpainiari hornitzen zizkion. 1940ko hamarkadatik aurrera plastikoen eratorriak ekoizteari ekin zion, eta lehen bonba atomikoa garatzeko proiektuan parte hartu zuen. 1960ko hamarkadan Vietnamgo Gerran erabilitako Agente Laranja zeritzonaren ekoizle nagusia bilakatu zen. Bioteknologia arloan 1997an hasi zen.