Heste biloak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 16,48 KB

1.DIGESTIO APARATUAREN  ANATOMIA:


Digestio-aparatuan Elikagaien digestioa egiten da, eta horren helburua gizakiak behar duen energía Ematea da. Digestioak zenbait fase aurkezten ditu: irentsitako elikagaien Degradazioa, elikagaien garraioa digestio-aparatuan, beharrezkoak diren Produktuen zurgapena eta erabiltzen ez ditugun hondakinen kanporaketa.

Digestio-aparatua Honako egiturek osatzen dute: aho-barrunbeak, faringeak, hestegorriak, Urdailak, heste meharrak, heste lodiak eta guruin exokrineoak.

1.1.BASKULARIZAZIOA:


Enbor zeliakoa:


hestegorria, urdaila, gibela eta barea irrigatuko ditu.

Goiko Arteria mesenterikoa


: heste meharra, área, Barea eta eskuineko heste lodia irrigatuko ditu.

Beheko Arteria mesenterikoa:


ezkerreko heste lodia Irrigatuko du.

1.2. DIGESTIO HODIAREN GERUZAK:


-Mintz edo Geruza serosoa

Peritoneo. Geruza hau ez Da hestegorrian eta duodenoaren atzeko partean agertzen.

-Ehun Muskularraren lehenengo geruza

Haren zuntzak luzeran kokatzen dira.

-Auerbach-en Plexo nerbiosoa



-Ehun Muskularraren bigarren geruza.

-Meissnerren Plexo nerbiosoa


-Submukosa


-Mukosa


Mugimendua sortzeko, sistema parasinpatikoaren Nerbioek azetil kolina neurotransmisorea jariatzen dute, uzkurduraren Frekuentzia eta epitelioaren jariapena gehituz.

3.Egiturako Elementuak:


A) Aho-barrunbea

Ahoan, listua ere jariatzen da, hiru motatako Listu-guruinek ekoiztua:

-2 parotida guruin listu likidoa jariatzen dutenak (listu serosoa)

-2 mihipeko (sublingual) guruin muki jariakina Jariatzen dutenak.

-2 masailpeko guruin, jariakin muki serosoa Jariatzen dutenak.

B) Faringea

Digestio-hodiaren lehenengo atalean kokatzen da. Bere aurrean ahoa, beheko aldean laríngea eta hestegorria eta goialdean Sudur-hobiak kokatzen dira. Elikagaiak ezin dira igaro trakeara, irensteko Momentuan laríngea igo egiten baita eta, horren ondorioz, epiglotisa bere Gainean geratzen da, bidea itxiz.

D) Hestegorria

Hestegorria, 25 cm-ko hodi bertikala, torax aldean Kokatzen da. Bi esfinterrek mugatzen dute hestegorria: hestegorriaren goiko Esfinterrak (muskulu krikofaringeoak osatua) eta hestegorriaren beheko Esfinterrrak.

E) Urdaila

Digestio-hodiaren zabalkuntza da. Urdaila peritoneoak Inguratzen du. Bere horma muskularrak hiru geruza ditu, lodiaren handiagoa Izanik beheko atalean. Barruko aldean, urdail-horma submukosa geruza Baskularizatuz eta muki epitelioaz osatuta dago. Urdailean lau atal bereizten Dira: -Kardia: urdailaren alde proximala eta hestegorriaren muga. –Fundusa: Urdailaren goialdea, hartzaile-ekintza burutzen duena. –Gorputza: urdailaren Atal handiena. –Antroa: urdailaren irteera.

F)Heste meharra

6-7 metroko luzera duen hodia da.
Heste meharraren Lehenengo atalari, área inguratzen duenari, duodeno deritzo; geratzen denetik, Lehenengo bi bostenak jejunoa osatzen dute eta azkeneko hiru bostenak ileona Eratzen dute. Zatiketa hau egiteko, irizpide histologiko, morfologiko eta Funtzionalak hartua dira kontuan.

-Heste meharrean mukosaren tolesturak handiagoak Dira duodenoan eta jejunoa proximalean eta ileon distalean ia desgertu egiten Dira. Horrexegatik, zurgapen prozesua duodenoan eta jejunoan gauzatzen da.

Heste meharra lau geruzaz osatuta dago:

-Kanpoko serosoa: peritoneoa.

-Muskularra., longitudinala kanpoko aldean eta Zirkularra barrualdean.

-Mukosapekoa: ehun konektiboz osatuta

-Mukosa: 

·Muskularis mukosa:
Ehun muskular leunaren azal mehea.

·Lamina propioa: egitura emateko eta hodiak eta nerbioak kokatzeko.

·Epitelioa: zurgapen-prozesua burutzen du. Barruko ukipena gehitzeko, honako Mekanismoak ditu: mukosaren tolesturak, biloxkak eta mikrobiloxkak. Mekanismo Hauek heste meharrak elikagaiekin eratzen duen ukigunea 600 bider gehitzen Dute.

G)Heste lodia

Hestearen alde distalena da, ileona baino lodiagoa, Eta honekin balbula ileozekalaren bitartez lotzen da. Hiru atalez osatuta dago: Heste-Usua, kolona eta ondestea. Balbula ileozekalak kolonaren eusten dio, Baina ileonak egiten duen presioak balbula irekitzen du. Kolonak lau atal ditu: gorazko kolona, zeharretako kolona, kolon sigmoidea Eta beharrezko kolona. Heste lodiaren kasuan, mukosapeneko geruzak, linfocito, Fibroblasto, plasmocito eta makrofago ugari ditu. Zelula hauek kolonean Agertzen diren bakteioak kontrolatzen dituzte. Heste lodian ez da ia Mikrobiloxkarik ageri, zurgapen-prozesua burutzen ez delako.

H) Area

Bi atalez osatutako órgano abdominala da, eta atal Bakoitzak ekintza ezberdina burutzen du: atal endokrinoak hormonen jariapena Parte hartzen du eta atal exokrinoak digestian paper garrantzitsua betetzen du. Área duodenoak inguratuta ageri da eta horren egitura hartzen du. Arearen Jariapena exokrinoa Wirsung hoditik duodenora joaten da, Oddiren esfinterrak, Estalitako Vater anpuluan zehar. Área exokrinoaren jariatze-unitatea azinoa da. Hórrela, are-jariapena basikoa da, haren pH-a 8’2 izanik.

I) Gibela eta behazun-xixkua

Gibelaren unitate funtzionala lobulutxoa da. Honek Hepatozitoak (gibelaren zelulak) biltzen ditu, egitura zilindriko eratuz eta Odol-hodi erdilobulillarra inguratuz. Behazun-xixkua 8 cm-ko luzera eta madari Forma duen zakuada. Bi geruza ditu: epiteliala Eta mukosoa, barrukoa, eta muskularra kanpokoa. Jariatzen duen behazuna, Muskuluaren bidez, koleodokoan zehar, Vater anpulura joaten da arearen Jariapenarekin batera.

DIGESTIO-APARATUAREN FISIOLOGIA:



1.-Ahoa


Bi Ekintza:

Murtxikapen prozesua:

elikagaiak ebaki Eta zehatu egiten dira, listuarekin nahasketa errazteko eta digestio mekanikoa Egiteko.

Txuztatzea:

prozesu honetan elikagaiak eta listu a Nahasten dira boloa ekoizteko. Listua listu-guruinetan ekoizten eta Aho-barrunbera jariatzen da. Egunean 1000-1500 cm3 listu jaritzen Dira.

Osaera honako hau da: Ura (%96) Muki-jariakina, Elikagaien bidea errazteko hestegorrian behera. Ioiak (Na, K, Cl Entzimak (amilasa, eta lisozima). Beraz, txuztatzean karbohidrato batzuk apurtzen dira Amilasari esker eta agertzen diren bakterioak lisozimaren bidez suntsitzen Dira.

2.-Hestegorria


Hestegorrian behera labaindu behar du boloak, eta Mugimendua erratezko, hestegorriaren epitelioak muki-jariapena ekoizten du. Bestalde, Hestegorriaren muskulu leunak uzkurdura altiboak burutuko ditu, boloa urdailera Sar dadin. Mugimendu horiei peristaltismo deritze. Hestegorriaren beheko Esfinterretik boloa urdailera sartuko da. Honek urdailaren eduki hestegorrira Bueltatzea eragozten du.

3.-Urdaila


Urdailaren jariakina. Bere pH-a oso azidoa da eta eguneroko jariatze-bolumena 2’5 eta 3’1 Bitartekoa da. Haren osagai nagusienak hauek dira: ura (%98), gatzak, HCl, Mukoproteinak, proteinak apurtzeko entzimak, faktore intrintsekoa, B12 Bitamina garraiatzeko. Urdailean digestio mekanikoak jarraitzen du, janaria Txikituz eta kimoa eratuz. HClari esker pepsinogenoa bere era aktibora pasatzen Da. Pepsinak kolagenoa apurtzen du eta proteína handiak aminoazido edo péptido Bihurtzen ditu. Urdailean, uzkurdura peristaltikoak ere burutzen dira eta Urdailaren atal ezberdinen araberakoak dira. Hórrela, fundusean eta antroan Mugimenduak aktiboagoak dira. Azkenik, piloroak urdailean ekoizten den kimoaren Bidea kontrolatzen du. Pilorotik, beraz, partikula txikiak duodenora pasatuko Dira eta handiak urdailera itzuliko dira.

4.-Heste meharra


Heste Meharrean mugimenduak sortzen dira kimoaren nahasketa eta propultsioa Errazteko. Bestalde, duodenoan urdailetik ateratzen den kimo azidoaren Neutralizazioa ere lortzen da eta elikagaien digestioak jarraitzen du heste Meharraren zurgaoena posible izan dadin. Prozesu hauek bi órgano jariatzaileri Esker lortzen dira: área eta gibela (behazun-xixkuan zehar). Hauek ere edukia Duodenora bideratzen dute. Heste meharraren jariakina hormona eta Nerbio-sistemaren bidez krontroltzen da. Duodenoaren mukosak hormona bi Ekoizten ditu: sekretina eta kolezistokinina. Sekretinak arearen uraren eta Gatzen jariapena estimulatzen du, eta kolezistokininak , jariapen entzimatikoa Eta behazun jariapena.

5.-Are exokrinoa


Are-zelulek Bikarbonatoa ekoizten dute, hórrela are-jariakinaren pH-a 8’2 izanik. Beraz, Duodenoan sartzen denean kimo azidoaren neutralizazioa lortzen da. Are Jariakinak honako osagai entzimatikoak ere baditu (zelula azinarrek ekoiztuak): Entzima lipolitikoak, proteolitikoak, glukolitikoak (amilasa) eta nukleolitikoak (ADNasak eta ARNasak). Arearen jariapena nerbio eta hormonen erregulazioen Bidez kontrolatzen da; bigarrena inportanteagoa da eta kolezistokinina eta Sekretina hormonen sortzen da.

6.-Behazun-xixkua


Behazuna Behazun-xixkutik etortzen da, vaina gibelean ekoitzen da. Behazunak bi osagai Nagusi ditu: digestioaren elemtu aktiboak (behazun-gatzak) eta veste elemetu Batzuk (bilirrubina, kolesterola, fosfolipidoak, …). Behazun-xixkua husteko, Haren uzkurdura beharrezkoa da. Aipatutako uzkurdura hormona eta Nerbio-sistemaren bidez kontrolatzen da. Alde batetik, nerbio-sistemaren Estimuluak azetil kolina neurotransmisoreari esker, bere efektua lortzen du, Oddi-ren esfinterra erlaxatuz eta behazun-xixkuaren uzkurdura eraginez. Bestalde, kimoa duodenora heltzeak hormona bi ekoitezko prozesua eragiten du. Hormona hauek sekretina eta kolezistokinina dira.

Behazun-gatzen Funtzioak: kolesterola disolbatzea eta gantzak disolbatzea.

7.-Heste meharreko zurgapena


Listuak Eta urdailaren jariakina beren betebeharra gurutu ondoren heste meharrera kimo Urtsua heltzen da. Substantzia hauek ura eta elikagaiak dira. Kimoaren 500-1000 Cm3 soilik pasatuko dira egunero heste lodira.

A)Karbohidratoen Zurgapena

Are-jareakinak Bere funtzioa bete ondoren, heste meharrean geratuko diren azukreak Monosakaridoak izango dira gehiengen bat (glukosa, galaktosa eta fruktosa). Disakarido batzuk ere agertuko dira, vaina heste meharrean apurtzeko aukera Dago, heste meharrean jariatutako disakaridasen bidez. Bestalde, zelulosa eta Veste polisakarido batzuk ere agertuko dira, vaina horiek ez dira zurgatuak Izango, ez baitugu karbohidrato hauek apurtzeko modurik.

Zurgatzeko Erak: Na+-aren menpeko garraio aktiboa. Galaktosa eta glukosa Zurgatzeko erabiliko da método hau. Gainera, galaktosa azkarren zurgatuko den Azukrea. Na+-rik behar ez duen garraio aktiboa. Fruktosa zurgatzeko.

B)Proteinen Zurgapena

Aminoazido Basikoak eta azidoak Na+-aren zurgapenarekin erlaxionatuta daude; Aminoazido neutroek, aldiz, veste garraio-sistema bat erabiltzen dute. Glizina Eta hidroxiprolinak azkarren zurgatzen diren aminoazidoak dira. Bai Karbohidratoak, bai proteinak, zurgatuak izan ondoren, porta benara joango dira Eta handik gibelara.

C)Gantzen Zurgapena

Gantz Gehienen digestioa behazun-jariakin ez-entzimatikoaren eta are jariakinaren Menpe dago. Gantzak meharraren azken atalean zurgatuko dira. Bertan, berriz Triglizerido bihurtuko dira eta proteinen bidez garraiatuak izango dira, Kilomikronak deituriko egiturak osatuz. Mintz basolaterala pasatu ondoren, hodi Linfatikoren bidez, kaba benara joak dira, gibeletik pasatu Gabe.

D)Beste gai batzuen zurgapena

Uraren Zurgapena eta garraioa pasiboa eta volumen gehiena duodenoan eta jejunoan Zurgatuko da. Bestalde ioiak berriro zurgatuko dira eta Na-aren birzurgapenak garrantzi Handia du, batez ere, heste meharrean agertzen den Na kantitatea gorputzaren Zazpirena delako. Ca+ eta bikarbonatoa heste meharraren goiko Atalean (duodenoan eta jejunoan) difusioz garraiatzen dira. Ileonean eta Kolonean, Cl--a garraio aktiboaren bidez zurgatuko da; bikarbonato Ioiarekin aldatuko da, hesteen sorturiko azidoak neutralizatzeko. Fe-a Hemoglobinatik eta irentsitako burdinatik dator. Urdailean, proteinei loturiko Burdina, proteinetatik banatzen da eta HCl-aren bidez, era ferrikotik era Ferrosora pasatzen da, bigarrena errazago zurgatzen delarik. Bitaminen Zurgapena vitamina mota ezbedinen araberakoa da:

-Bitamina Liposolugarriek (A, D, E eta K) gantzen garrioa eta zurgapen bera jasatzen Dute, jejunoan zurgatuak direlarik.

-C vitamina garratzaile espezifikoa du eta ilenoan Zurgatzen da.

-B taldekoak (B12 izan ezik) jejunoa Proximalean zurgatzen dira.

-B12 bitamina R proteinaren eta faktore Intrintsekoaren bidez ileon terminalera garraiatzen da eta han zurgatzen.

8.- Heste Lodia


A)Heste lodiaren mugimenduak

Ezaugarri hauek dituzte:

-Hondakinen bilketa eta deshidratazioa errazten Dute.

-Mugimenduak luzeak dira eta hondakinen Mugimenduek, beraz, egunak iraun ditzakete.

-Uzkurdura areagotzea ez du hondakinen progrezio Askarragoa esan nahi, guztiz kontrako efektua sortzen baitu. Kolona erlaxatzen denean defeakzioa errazten da.

Kontrolatzeko bi sistema daude:

-

Nerbiosoa:

Estimulu parasinpatikoak kolonaren mugimenduak areagotzen ditu; sinpatikoak, Aldiz, kontrako ekintzak burutzen du.

-

Hormonen Kontrola:

gastrinak, kolezistokininak eta serotoninak mugikortasuna Errazten dute; glukagoiak eta sekretinak kolona erlazatzen dute.

Estresak eta urduritasunak kolonaren erlaxazioak Eragiten dute sabelusteak gehituz.

B)Kolonaren jariakina

Muki-jariakina gorotzen bideak errazten eta Kolonaren mukosa babesten dute.

C)Zurgapena kolonean

Kolonean ura zurgatzen dabereziki, Vaina Na, K, Cl, gantz azidoak eta K eta B bitaminak ere zurgatzen dira.

D)Gorotzen iraizketa

Uzkia esfínter bikoitza da: barnekoa, muskulu Leunezkoa, eta kanpokoa, muskulu eskeletikoa. Beraz, lehenengoa nerbio-sistema Autonomoaren kontrolpean dago eta bigarrena nerbio-sistema zentralaren bidez Kontrolatzen da.

E)Gorotzen osaera

Beren pH-a7-7’5 bitartekoa da. Gorotzek %70-80 ura, %7 bakterio hildak gai inorganikoak, %5 garitzak eta %1 proteinak dira. Kolonean Gasak ere agertzen dira hauek irentzitako gasen, hestearen errekzio kimikoen Eta bakterioen hartziduren ondorioz sortzen dira. Egunero 600ml gas kanporatzen Dira, vaina zelulosa ugari duen dietak gasen kanporaketa areago dezake.