Fotosintesiaren Prozesua: Oinarrizko Kontzeptuak eta Faktoreak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,56 KB
1. Fotosintesiaren Oinarrizko Kontzeptuak
1a) 1. Alea: Mitokondrio bat da, emen gantz-azidoetatik eta glukosatik lortutako Acetil-CoA narriatzen dira eta ATPa sintetizatzen da. 2. Alea: Kloroplasto bat da, uraren fotolisia gertatzen dela eta, baita glukosa sintetizatzen delako. b) 1. Fotoiak 2. O2 3. ADP 4. Calvin zikloa 5. NADP+ 6. Azukreen sintesia 7. Glukolisia 8. B-oxidazioa 9. Krebs zikloa 10. NAD+ 11. H2O 12. ATP 13. CO2.
2. Fotosistemak
a) Fotosistemak: - Klorofilapigmentu fotosintetiko nagusia da eta, argi berdea isladatzen duenez, hostoei eta landarearen beste organo batzuei kolore berdea ematen die. Argi berdea isladatzen gain, uhin-luzera more, urdin eta gorriko argia xurgatzen du. - Karotenoideak pigmentu gorriak, laranjatuak edo horiak izaten dira eta hartzen duten energia klorofilari pasa diezaiokete, horrela fotosintesirako argi-sorta zabalagoa da. - Antena molekula izeneko pigmentu kopuru handia (klorofilak, karotenoak eta xantofiloak). - Erreakzio-zentroa; oxigenoa askatzen duten organismo guztietan, zentro hori honako hauek osatzen dute: diana-klorofila izeneko proteina espezifiko bati lotutako klorofila, elektroi-hartzailea eta elektroi-emailea. Diana-klorofilak antena-pigmentuek xurgaturiko energia hartzen du, eta elektroi bat lagatzeko gaitasuna duen molekula bakarra da.
b) Fotosistemak
I. Fotosistema (PSI), P700 esaten zaiona, 700 nm-ko gehieneko argi-xurgapena duelako. Zentro horietako klorofila bereziaren izena 700 pigmentua edo P700 da. II. Fotosistema (PSII), P680 esaten zaiona, 680 nm-ko gehieneko argi-xurgapena duelako. Zentro horietako klorofila bereziaren izena P680 da.
c) Erreakzioak
Ez-ziklikoan: NADPH+, ATP, O2. Ziklikoan: ATP.
3. Hezetasuna eta Fotoperiodoa
Hezetasuna: Ur-kontzentrazioak lurzoruan eta inguruan, eragin handia dauka fotosintesiaren errendimenduan. Hezetasuna urritzen denean, fotosintesiaren errendimendua ere urriagoa da, inguru lehorretan estomak itxi egiten baitira hezetasunik ez galtzeko, eta, beraz, gasen trukea txikiagoa da.
Fotoperiodoa
Espezie batzuen kasuan, zenbat eta argi-ordu gehiago egon, errendimendua hainbat eta handiagoa da. Beste zenbait espezieek, ostera, txandakatu egin behar dituzte argi- eta iluntasun-orduak.
Argiaren Kolorea
Fotosintesiaren errendimendua kolorearen araberakoa ere bada. Errendimendurik handiena argi gorriarekin edo urdinarekin lortzen da. Uhin luzera 680 nm-tik gorakoa bada, II. fotosistemak (PS II) ez du jarduten, eta, hortaz, fase argi ziklikoa baino ez dago; horrela, errendimendua txikiagoa da.
CO2ren Kontzentrazioa
Zenbat eta CO2 kantitate handiagoa egon, hainbat eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, harik eta asimilazio-puntu maximora heldu arte, bertan abiadura hori iraunkor bihurtzen baita, argia iraunkorra eta nahiko handia izanez gero.
4. Argia eta Tenperatura
Argiaren Intentsitatea: Argiaren intentsitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta azkarragoa da fotosintesia abiadura, harik eta, intentsitatea handitu arren, abiadura handitzen ez den mugara heldu arte. Izan ere, argiaren intentsitate jakinera iritsitakoan, CO2 kontzentrazioa faktore mugatzailea da, eta hortik aurrera ezin da abiadura handiagoko errendimendurik egon. Landare bat fotosintesi-jarduera maximora heltzen denean, argi-asetasuna duela esaten da.
Tenperatura
Fase argiko erreakzioak independenteak dira tenperaturatik, baina fase iluneko erreakzioek, entzimek katalizatuta izanez, tenperaturarekin handitu egiten dute beren abiadura, entzimen desnaturalizioa gertatzeko muga maximora iritsi arte.
O2ren Kontzentrazioa
O2 –aren kontzentrazioa handitzen denean, fotosintesiaren errendimendua txikiagoa da, oxigenoa errubisko-entzimak CO2 –a finkatzeko erreakzioaren inhibitzaile lehiakorra baita.
5. Anabolismoa
Anabolismo: Zelulan gertaturiko eraikuntza-prozesuen multzoa; prozesu horietan molekula konplexuen sintesia gertatu, molekula bakunetan oinarrituz. Prozesu endergoniko hauek energia behar dute.
Autotrofo eta Heterotrofo
- Autotrofo: Eguzkitik energia edo konposatu ez-organikoak oxidatzerik. - Heterotrofo: Janaria hartutako elikagai organikoak behar ditu bere molekulak eraikitzeko.
Erantzunak
b1) Sufrearen kolorelik gabeko bakterioak. Sufre asko dagoenez, hau erabiltzen dute substratutzat. b2) Ez, oxigenorik eta argirik ez dagoelako. Bai, oxigeno eta argia dagoelako. b3) Ez, oxigenorik ez dagoelako.