Giza Anatomia: Hezurrak, Ardatzak eta Planoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,48 KB
Ardatzak eta Planoak
Ardatza eta Planoa: Definizioak
- Ardatza: irudizko marra bat da, eta giltzadurak haren inguruan egiten dituzte mugimenduak.
- Planoa: ardatzarekiko angelu zuzena egiten duen gainazala da, eta gorputz-atalak bertatik zehar mugitzen dira.
- Jarrera anatomikoa: deskripzio anatomikoak egiteko erabiltzen den jarrera da.
Ardatz motak
- Sagitala: beste bien perpendikularra eta atzealdetik aurrealdera doana.
- Mugimenduak: abdukzio-adukzioak eta enborrean albo-flexioak egiten dira.
- Zeharkakoa: alde batetik bestera pasatzen dena.
- Mugimenduak: flexio-estentsioak egiten dira.
- Bertikala: lurrarekiko perpendikularra, gizakia zutik dagoenean.
- Mugimenduak: zeharkako planoan burutzen dira; ardatz honen inguruan errotazioak egiten dira.
Plano motak
- Plano Sagitala: Gorputzaren erditik pasatzen diren ardatz sagitala eta bertikala ditu, eta horregatik deitzen zaio plano mediosagitala. Bi kontzeptu sortzen ditu:
- Erdialdea
- Kanpoaldea edo laterala
- Plano Frontala: kopetarekiko paraleloa eta plano mediosagitalarekiko perpendikularra da. Zeharkako ardatza eta ardatz longitudinala ditu. Honek bi zati sortzen ditu gorputzean:
- Aurrealdea edo bentrala (planoaren aurrealdea)
- Atzealdea edo dortsala (planoaren atzealdea)
- Zeharkako Plana: plano frontal edo mediosagitalekiko perpendikularrak dira. Bi zati bereizten dira:
- Goikaldekoa edo kraneala (planotik gora)
- Behealdekoa edo kaudala (planotik behera)
Hezurrak
205 hezurrez osatuta gaude.
Eskeletoaren atalak
- Eskeleto axiala: garezurra, bizkarrezurra, bularrezurra eta saihetsezurrak.
- Eskeleto apendikularra: sorbalda-gerria, pelbis-gerria eta gorputz-adarrak.
Hezurren funtzio nagusiak
- Bizi-egituren babesa
- Gorputzaren euskarria
- Mugimenduaren oinarri mekanikoa
- Hematopoiesia
- Gatzen biltegia
Hezurren sailkapena
- Hezur luzeak: Gorputz-adarrak osatzen dituzte (tibia, izterrezurra...). Hiru ataletan banatzen dira:
- Diafisia: erdiko atal zilindrikoari deritzo.
- Metafisia: diafisiaren eta hezur-buruen artean kokatzen den egiturari deritzo.
- Epifisia: hezurren muturreko zatiak dira.
- Hezur lauak: bi geruza trinkoz eta haien artean kokatzen den gai esponjosoz osatuta daude (garezurrak, eskapula...).
- Hezur laburrak: geruza gogor batez inguratutako gai esponjosoz eratuta daude (karpo edo tartsoko hezurrak).
- Hezur pneumatikoak: barnealdean barrunbeak dituzte, eta hauek mukosaz inguratuta daude (maxilarra, etmoidea, frontala eta esfenoidea).
- Hezur irregularrak: aurreko taldeetan sartu ezin direnak (ornoak).
Garezurra
Burmuina babesteko kutxa bat eratzen du.
- Bakunak: hezur frontala, esfenoide hezurra, okzipitala edo garondo-hezurra.
- Bikoitzak: hezur parietalak eta tenporala edo loki-hezurra.
Gorputz-enborra
Bizkarrezurra
Orno izeneko 33 hezur txikiz osatuta dago.
Bizkarrezurraren atalak
- Lepoaldea: lepoa eratzen du. 7 orno zerbikalez osatuta dago.
- Bizkarraldea: bizkarraldean kokatuta dauden 12 orno torazikoz osatuta dago.
- Gerrialdea: giltzurrunaldean kokatuta eta 5 orno lunbarrez osatuta dago.
- Erreinaldea: 5 ornoz osatuta dago, sakroa.
- Uzkornoaldea: 4 orno txikiz osatuta dago (orno koxigeoak).
Saihetsezurrak
- Lehenengo zazpi bikoteak bularrezurrarekin lotzen dira, eta egiazko saihetsezurrak direla esaten da.
- Hurrengo hiru bikoteak kartilago baten bidez lotzen dira, eta saihetsezur gezurrezkoak dira.
- Gelditzen diren bi bikoteak oso laburrak dira eta aske daude, saihetsezur flotatzaileak dira.
Bizkarrezurrarekin batera bular-kaiola eratzen dute. Birikak eta bihotza babesten ditu.
Bularrezurra edo Esternoia
Hiru atal ditu: manubrioa, gorputza eta xifoide apofisia.
Gorputz-adarrak
Goiko gorputz-adarra
- Gerri eskapularra: eskapula edo omoplatoak eta klabikulak eratzen dute.
- Besoa: humeroa.
- Besaurrea: kubitua eta erradioa.
- Eskua: karpoa, metakarpoa eta falangeak.
Beheko gorputz-adarra
- Pelbis-gerria: kozalek osatzen dute.
- Izterra: femurra edo izterrezurra, eta errotula.
- Zangoa: tibia eta peronea.
- Oina: tartsoa, metatartsoa eta falangeak.
Femurra gorputzeko hezur luzeena da. Izterrean femurra dago. Zangoan bi hezur ditugu: tibia eta peronea.
Hezurren hazkundea
Bi osifikazio mota daude
- Menbranosoa: ehun konektibotik hezurrak eratzean datza.
- Kartilaginosoa: osifikazio mota honetan, ezinbestekoa da hezurra eratu baino lehen kartilagoa eratzea.