Bioteknologia eta Klonazioa: Oinarriak, Historia eta Teknikak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,54 KB
Bioteknologiaren Oinarriak eta Sailkapena
Bioteknologia: Definizioa eta Atal Nagusiak
Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia da. Organismoak erabiltzen ditu onuragarriak diren produktuak lortzeko. Hainbat zientziaren ezagutzak biltzen ditu, hala nola, genetika eta botanika.
Bi atal nagusi bereizten dira:
- Tradizionala: Elikadura arlora zuzendua, mikrobioez baliatuz onuragarriak diren produktuak lortzeko.
- Modernoa: Ingeniaritza genetikoa erabiltzen du. Geneak era artifizialean sartzen dira mikrobiengan ezaugarriak aldatzeko (adibidez, intsulina ekoizteko). Bioteknologia modernoak organismo transgenikoak sortzen ditu.
Bioteknologiaren Historia
Bioteknologiaren hastapena nekazaritzan eta hartzidura laktiko eta alkoholikoetan (Pasteurrek frogatua) aurkitzen da, legamiak erabiliz.
- Penizilina lortu zen Penicillium onddoaren andui ekoizleak hartzaile industrialetan hasiz.
- James Watsonek eta Francis Crickek DNAren molekularen egitura azaldu zuten.
- Har Gobind Khoranak laborategian gene oso bat sortu zuen.
- Intsulina bioteknologiaren bidez lortu zen, ingeniaritza genetikoa erabiliz.
Mikrobioen Erabilpenak eta Aplikazioak
Mikrobioak hainbat arlotan erabiltzen dira:
- Elikagaien industrian (gazta, jogurta, etab.).
- Edari alkoholikoen industrian, hartziduren bidez.
- Kimika industrian (etanola, bitaminak, etab.).
- Farmazian (antibiotikoak, txertoak, etab.).
- Hondakin urak arazteko.
- Mikrobiar meatzaritzan.
- Biointsektizidak egiteko (nekazaritzan).
- Hondakin kimikoak biodegradatzeko (petrolioa, adibidez).
Bioteknologiaren Sailkapena Koloreen Arabera
Bioteknologiaren sailkapena aplikazio eremuaren arabera egiten da:
- Bioteknologia Gorria: Farmazia eta medikuntzan.
- Bioteknologia Zuria: Industrian.
- Bioteknologia Berdea: Nekazaritzan.
- Bioteknologia Urdina: Ur ingurumenei eragiten diena.
Klonazioa eta Ingeniaritza Genetikoa
Klonazioaren Kontzeptua
Bioteknologiak diziplina desberdinetako ezagutzak erabiltzen ditu, ingeniaritza teknikak eta DNA errekonbinazioaren teknikak barne.
Klonazioa genetikoki berdinak diren molekulak edo organismo osoak lortzeko erabilitako prozedura da. Klon bat genetikoki berdinak diren elementuen multzoa da.
Klonazio Zelularra (DNA Errekonbinazioa)
Klonazio zelularrean, DNA zati bat bektore batean txertatzen da. Helburua nahi dugun ezaugarria duten organismo transgenikoak sortzea da (medikuntzan, botiketan, elikagaietan).
DNA errekonbinazioaren teknika (adibidez, giza intsulina lortzeko):
- DNA atera.
- Bakterio batetik plasmidoa atera.
- DNA eta plasmidoa juntatu.
- Klonak sortu.
Klonazio Azelularra (PCR Teknika)
Klonazio molekularra edo azelularra PCR (Polymerase Chain Reaction) teknikaren bidez egiten da. DNA zati bat behin eta berriz berotzearen ondorioz lortzen da.
Helburua epe labur batean DNA molekula berdin asko edukitzea da (DNA aztarnak lortzeko, sekuentziazioa egin ahal izateko).
- Berotu.
- Amu bat jarri.
- Errepikatu.
Klonazio Terapeutikoa
Klonazio terapeutikoaren helburua ehunak edo organoak lortzea da gaixotasunak sendatzeko. Enbrioiak lortzen dira, zelula totipotenteak dituztelako.
Histobateragarritasuna lortzeko teknikak:
- Transferentzia Nuklearra: Histobateragarriak izatea nahi badugu, teknika hau erabili beharko da. Horrela, ez dute errefusa arazorik edukiko.
- In Vitro Ernalkuntza: Edozein ehun mota lortu nahi bada, in vitro ernalkuntzaz lortutako enbrioia baliagarria izango da (emailearen obulua eta esperma laborategian juntatuz).
Transferentzia Nuklearraren Prozedura:
- Zelula somatiko bat lortu biopsia bidez, eta nukleoa atera.
- Emaile baten obuluari gauza bera egin (nukleoa atera).
- Nukleo gabeko obuluari zelula somatikoaren nukleoa sartu.
- Obulua kitzikatu eta zatitzen hasiko da, enbrioi berria sortuz.
Ugalketa Klonazioa
Organismo klonazioa edo ugalketa klonazioa gizakiak edo izakiak diseinatzeko erabiltzen da. Animalien kasuan, enbrioi baten zatiketak edo transferentzia nuklearra erabil daitezke (adibidez, tximino bat klonatzeko).